Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Taula normala”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
Nola ekin berradiskidetze barneratzaile prozesu bati?
Galdera horri erantzuna bilatze aldera Lokarrik antolatu zuen jardunaldia atzo
Donostiako Aquariumean. Paul Rios (Lokarri), Jonan Fernandez (Baketik) eta Oliver
Wilkinson (Healing
Through Remembering) aritu ziren.
Han entzundakoaren ostean, ordea, “despistaturik”
gabiltzala esatera ausartuko naiz. Gabiltzala euskal herritarrak; orokorrean,
gizartea. Izan ere, eta Ipar Irlandatik etorri zen Wilkinson jauna entzun
ostean, garbi dago gure euskal gizarte honetan bizi dugun egoerak ez duela
zerikusirik han bizi izan zuten bake prozesuaren bitarteko eta osteko
egoerarekin. Esan nahi dut: gurean ez daude bi bando; gurean ez gaude lerratuta
batean ala bestean; are gehiago, gurean, esango nuke, ez dagoela bat ala beste;
gurea, izatekotan ere, lehenengo eta behin, litzateke premia bat ohartzeko
beharra daukagula elkarrekin bizitzekoa, inoren kontra aritu barik; hau da,
Espainiako gerra zibiletik, indarkeriarik gabe lehenengoz bizi garela kontuan
izanik, gutariko bakoitzaren bizitzan zer nolako eragina duen ohartu beharra
daukagu.
Atzo aritu ziren “gauzak besterik gabe daudenetan
uzteak” ekar ditzakeen ondorio negatiboez, hau da, zauriak sendatu barik ixteko
arriskua daukagula. Baina, baliteke kontzientzia nahikorik batzeko gai ez
izatea guztion artean eta, besterik gabe, bakoitzak bere bizitzari eusten
dioenez, horretara ohituta gaudenez, denborak aurrera egitea eta “hemen ez da
ezer pasa” bezala bizitzen jarraitzea.
Hala ere, den denek ezingo dute aukera hori egin.
“Betikoek” ez behintzat: biktimen senitartekoek, jazarpenak jasan dituztenek,
hilerrira bisitak egin beharra daukatenek, espetxeetara bisitak egiten
dituztenek euren senitartekoak ikusteko aukera bakarra horixe delako,
frankismoan bahitu eta harrezkero senitartekoaren berri ez daukatenek…
Horren
aurrean, zer dagokigu “besteoi”? Zerbait egitea dagokigu egoera horretan bizi
ez garen gehiengoari? Oliver Wilkinsonek “gaiez hitz egiten ikasteko denbora
hartzeko garrantziaz” hitz egin zuen atzo. “Hizkuntzaren eta hitzen erabilera
gaiztoa egiteaz, mina eragiteko erabilera egitera ohitu garela” aipatu zuen.
Horregatik dela garrantzitsua denbora hartzea, behar den beste, minik eragingo
ez duen eran hitz egiten ikasteko, horrek eramango gaituelako egia
sendagarrira.
Ildo horretan Baketiken zuzendari Jonan Fernandezek
azaldu zuen, garrantzitsua dela, herri honetan gertatu dena berriro ez
gertatzeko, gure gazteei erantzun beharrekoa egoki asmatzen. Gizartea delako
berradiskidetzeren subjektua; berradiskidetzea prozesu
soziala dela eta ez dugula konflikto
politikoarekin nahastu behar. Ze, zintzoa izanik, eta kasurik gehienetan, gure
egunerokoan zuzenean ez digula eragin herri honek bizi izandako drama, ez da
egi-egia hori. Gure herririk gehienetan badirelako zinegotzi sozialista
agurtzeari uko egin diogunik, ezaguna izan arren. Eta hasi dugun etapa berri
honek era horretako portaerak aldaraztera eramango gaitu; baita, politikaz
aritzeko ohitura sanoari ekitera ere; zergatik ez!
Maila politikoan eta instituzionalean gehiago kostako
da aurrera egitea, “poseari” eusteko ohituragatik akordioetara heltzeko bidean
aldarrikapenen purutasuna uztea kosta egiten zaielako gure ordezkariei. Baina,
gizarte mailan, ziur naiz, horretara jartzen bagara, kontzientzia hartzen
badugu eta gizarte osoa egoera berri honetan inplikatzen bagara, lortuko dugula
gertatutakoa ez errepikatzeko erantzun-azalpen egoki bat ematen gure gazteei
eta min egingo ez duten berbaera asmatzen. Errespetua berreskuratu eta elkar
onartuz.