Alakrana: alákrana

ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2009-10-05)

Javier Vizcaynok zuzentzen
duen Mas que palabras saioan Alakranaz aritu ziren zapatuan.
Legebiltzarkideen tertulian izan zen. Aurkezlea eta Pastor,
Damborenea
eta Egibar Alakránaz aritu ziren, Basabe,
berriz, Alákranaz. Atunontzia bahitu zutenetik hainbat bider
entzun dugu barkuaren izena, baina gutxitan entzun dut, Radio Euskadiren
saioan modun, barkuaren izena euskaraz ahoskatzen; baina hala behar
du euskaraz, Alákrana. Gernikan zapatuan Euskal Jaia ospatu
zen eta elantxobetarren ondoan tokatu zitzaidan bazkaltzea; haientzako
ere Alákrana da bahitutako atunontzia. Detaile horrekin akordatu
nintzen atzo arratsaldean, Pais Semanal aldizkarian Jose Luis
Barberia
k idatzitako erreportajea irakurtzen. Euskararen inguruan
idatzi zituenak eskandalagarriak iruditu zitzaizkidan; are gehiago,
bere asmoa bada asteburuan berriro ere PSEko idazkari nagusi izendatu
duten Patxi Lopezek jarraitu beharko lukeen bidea markatzea.
Giroa berotu nahian segitzen dute batzuek. Gure artean liskarra sortu
nahian moduan dabiltzala dirudi, esaten zidan batek asteburuan. Egia
da aldaketarako gobernuaren sailburu izar Ares bera bakarrik
nahikoa liskar sortzen ari dela. Espero dezagun sasoiz ohartzea eta
benetako elkarbizitzarako pausuak ematen hastea.

Kategoria: Ispiluari begira Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Alakrana: alákrana bidalketan

  1. egilea: Jon

    UEMAko bilera batean -guztiak euskaldunak, eta euskararekiko sentsibilitatea genuenak- gure herriaren izenarekin ere halatsu ibili gara. Guretzat Berá da. Gainerako gehienentzat, aldiz, Béra da, gaztelaniaren eraginez hau ere. Eta halatsu gertatzen da abizenekin ere. Nire etxean Olaetxéa dira gehienak. Nik aldiz, Oláetxea aldarrikatzen dut. Baina horretan ere badugu zer ikasia. Gehiegitan ahoskatzen ditugu abizenak espainierazko ebakeraz.

Utzi erantzuna Jon(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude