Mari Trinik Elorrioko Jolas Lekun kontzertua egin zuen 70eko hamarkadan

News17457

Joan zen eguaztenean Mari Trini hil zela eta, El Paisen Juan de Dios Rodriguezek idatzitako “In Memoriam” artikulua ahots goran irakurri nuen gurasoen etxean. “Eskerrik asko irakurtzeagatik”, esan zidan aitxak orduan. Ta, segiduan amari esan zion “egia da hori, horrelakoa zen bere ahotsa eta eszenalekuan egoteko era; akordatzen zara Elorrioko Jolaslekun ikusi genuenean?”.
1971n izan zela argitu zidan aitak; “ilea oraindik beltzarana zuenean”, zehaztu zidan amak. Egon omen zen sasoi hartan Elorrion “sala de fiestas” bat, bi solairukoa eta hara joan ziren, ezkondu aurretik, gero nire guraso izan zirenak. “Nola joan ginen bada Antzuolatik Elorriora?”, “Ez dakit, baina autobusean eta gero taxian-edo, orduan ez zegoen hainbeste automobil”.
Bitxia izan zen gurasoak entzutea gazteagoak zireneko kontuak gogoratzen
Eta aitxak orduan kontatu zigun: “kasualitatea-edo izango da, baina orain dela hiru bat egun Mari Trini entzuten nindoala kotxean irratia jarri nuen gero eta irratia entzuten ibili naiz azkeneko egunak. Atzo, baina, ‘play’ri eman nion eta hara! Mari Trini! Kasualitatea izango da, baina bera hil den egunean eman nion ‘play’ri”.
Kasualitatea, esan genion amak eta biok.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Mari Trinik Elorrioko Jolas Lekun kontzertua egin zuen 70eko hamarkadan bidalketan

  1. egilea: Bender

    A ze ondo halako pasadizo entzutea, izan ere MriTrini izugarri gustatzen zait, badakizu arraro xamarra nazela… Yo no soy esaaa que tu te imaginaaaaaas

Utzi erantzuna Bender(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude