Gaztelaniara bihurtzekotan, barriz be

Gaur ere atzera ernegau dot. Elebakar bihurtzeko puntuan izan naiz barriz be, gaztelaniazo elebakarra. Ala beti gu izan behar ote gara tonto lanetan jarduten dogunak?

Zelako biharra daukun euskaraz lan egin nahi eta euskaraz ez dakitenekin elkarlanean aritu behar dugunok. Ze, nirea, kasu bat baino ez da; pentsatzekoa da herri elebi honetan egunerokoa dela. Baina nik ernegau egiten dot. Batez be, barriz be, euskaldunok galtzen ateratzeko erabakiaren alde egin dalako. Jakina errazagoa dala hizkuntza bakar baten jardutea eta dokumentazioa sortzeko orduan iñori etxakola gustatzen birritan jardutea. Baina, aizu! Euskaldunak gara eta euskaraz lan egiten dogu! Horixe da gure aukeria.

Lan bilera euskaraz egin dogu: Legebiltzarrean aurkezteko ekimena aurkezteko bilera. Ordubetez euskaraz, lege baten inguruan eta bera hobetzeko egin daitezkeen proposamenetaz, adituei entzuten. Interesgarria oso eta aberasgarria era berean. Gainera, jaramon egin eta saiatuko gara, dagokigun heinean, ekimen horrek eztabaida parlamentariora eramaten. Baina, aldez aurretik, erroldara aurkeztu behar da ekimena ta hortxe arazua! Dokumentazio osoa gaztelaniaz dago! Sormen lana egiteko be itzulpengitzan jardun behar.

Telefonoz deitu (lana aurreratze aldera) ia ekimena euskaraz duten galdetzeko eta ezetz! Aukeratu egin behar izan zala, eta danok euskaraz ez dakitenez, ba… Bikain! Oraingoan ere bardinak galtzen. Barriro be euskaldunok ez gara izango ekimenak aurkezten orijinalak, jatorrizkoa gaztelaniaz dagoelako (ta, lan bikoitza egin beharko dogu, dokumentazio hori lehenengo itzuli egin beharko dogulako aurkeztuko dogun ekimena landu ahal izateko).
Elebakarrek jakingo balute zenbat lan ordu egiten dogun gure eskubidea dan hori praktikan jartzen…  Eta, elebidunek ere horixe bera gogoan izango balute beti horixe bera…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Gaztelaniara bihurtzekotan, barriz be-ri

  1. egilea: Desplazatua

    Betikoa bai, Nahikari. Baina zelako mina egiten daben talde euskaldun batek egiten duenean gaztelaniarako aukera. Ze, horixe da nik bizi izan doten azkena: euskal sindikatu batek dokumentazioa gaztelaniaz sortzea erabaki du bere afiliatu gehienak, danak ez esatearren, euskaldunak izango direnean; ziur naiz.

  2. egilea: Nahikari

    Txikitatik jardun behar izen dogu itzulpengintzan. Lur Entziklopedia atara barik hor ibiltzen gintzezan Laroussetik euskarara itzultzen Hiztegia 2000ren laguntzaz.

    Dirua aurrezteko aldean, itzulpegintza murrizten dabe. Ez al gara herri elebiduna? Ez a dira gaztelania eta euskara hizkuntza ofizialak?

    Betikoa…

Utzi erantzuna Desplazatua(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude