Al Andalus bisitan, atzera be

Erakarri egiten naute ikaragarri Al Andalus kulturako eraikinek. Granadara joan izan naizen bakoitzean Alhambra bisitatu beharra sentitu izan dut. Iaz Sevillan geldialdia egin genuen hango eta Giralda bisitatzeko. Aurten, berriz, Cordobako mezkita ezagutzera joan naiz. Hau ere ikaragarria iruditu zait. Alhambrak dituen hainbeste txoko eder ez izan arren, eta eliza katolikoaren eragina Granadako monumentuan baino gehiago igarri arren, mezkita ere zoragarria da. Zutabe basoa itzela da. Hara sartu eta geldi-geldi geratu nintzen, non nengoen ohartze aldera-edo.

Ohe-lagunak esaten dit nire odolak apur bat beltza behar duela izan, sasoi bateko andalusíen itxurakoa-edo. Akaso, izango da hori; azken baten, etxekoen Euskal Herriko zuhaitz genealogikoa nirekin hasi zen eta Extremadura ere ez dago Andaluziatik hain urruti. Han ere badira arrastoak, erromatarrenak diren arren gehienak. Auskalo.

mezkita2

Baina imajinatzeko guraria daukat; aurtengo udaran ibili naizen moduan sasoi baten ere ibili nintzela zutabe basoa zeharkatzen eta hango urrezko eta kolore anitzeko ormirudiez gozatzen.

mezkita3

Ibili nintzela laranja arbolez osatutako lorategian paseatzen eta hango ur emari txikiek sortzen zuten hots mehea entzuten eta sortzen zen hezetasunarekin freskatzen.

Cordobako mezkitaren kanpoaldea

Ibili nintzela…  ta zoragarria zela…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

3 erantzun Al Andalus bisitan, atzera be-ri

  1. egilea: Anonimoa

    kaixo oso ondo dago dena eskerrik asko

  2. egilea: Desplazatua

    hori bakarrik ez Iñaki. Han bertan eskuragarri daen esku-orrietan, azkeneko orrian, gogorarazten dabe “monumentu” horrek zutik dirauela obispautikk-eta egindako lanari esker, eta ez ahazteko. Bikaina!

  3. egilea: inaki irazabalbeitia

    Arrazoi daukan Marijo esaten denanian Kordobako meskita zoragarriya dala. Iyaz izan nintzan atzenekoz. Katolikuen eragina ezten arkitekturan bakarrik sumatzen. Bada plakatxo bat honako zeoze diyona: ‘a los religiosos de esta diócesis mártires de la última cruzada’. Izen-zerrenda luzia segidan. Memoriya historikuaren legia xuxen-xuxen aplikatuta, ez ahaztutzeko nunbait zeintzuk diran ‘onak’!

Utzi erantzuna Anonimoa(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude