Udako zinea

Uda osoan zehar iragarri dituzten Planet Terror  eta Death Proof filmak ikusi ditut; ez bi zuzendariek hasiera batean asmatu zuten moduan, hau da, sesio bikoitz baten Grindhouse  sesio omenaldia egin aldera. Gurean bata abuztuaren hasieran eta bestea amaiera estreinatu dituzte, beraz, Robert Rodriguezena ikusi genuen lehenengo. Eta, horrek eraginda, edo Kill Billen ostean Tarantinoren zain ginelako-edo, Death Proof ikustera gogo biziz joan ginen zine aretora.
Aitortu behar dut, oraingoan, zonbien istorioa eta pelikula, gehiago gustatu zaidala-hiltzailea duen gidari-psikopatarena baino. Eta, hori biek ala biek, lan bikaina egin dutela filmaren muntaia, ikusleari ageri-agerian erakusten zaizkion detaileen aukeraketan, musikan, aktore aukeraketan eta horretan guztian. Baina Tarantinok, film oso “tarantiniarra” egin arren, filma amaitzeko gogoa eragin zidan; astuna egin zait Death proff; luzeegia iruditu zait.
Aldiz, Rodriguezen zonbiak, hain dira “kutreak” ze illuraturik atera nintzen zinetik. Protagonista hainbeste aldiz telebistan eman duten Embrujadas telesaileko sorginik gazteena da, Rose McGowan; bikain aritzen da eta ametrailadora galtzen duen hankaren ordez janzten duenean, ikusgarria da!

Baina bi pelikulak baino askoz ere gehiago gustatu zaizkit filmeen aurretik jarri dituzten trailerrak izan dira; existitzen ez diren filmak dira, baina trailerrak bikainak dira. Gure artean bakarra eman dute, Machete; besteak Interneten ikusi beharra dago ez baitituzte gurera ekarri (Thanksgiving, Werewolf Women of the SS, ‘Don’t’ Faux  eta Hobo with a Shotgun)  Entzun dudanez, hainbeste arrakasta izan du ze zuzendaria benetan filma egitekotan ari da; ia ba! Hori ere, ikusteko moduko pelikula izango da, gaiztoa eta gaiztoagoak, hiltzaileak eta are hiltzaileagoak, gaizto zatarrak eta are zatarragoak…

Bi zuzendariek errekuperatu nahi izan dute “zahar” itxura bikaina da zinta bietan, efektuak oso onak dira eta benetan pelikula zaharkitu eta gaizki zaindutakoa ikusiko duzun itxura hartzen diozu filmaren hasieran, eta baita tartean ere. Radio 3ko zine kritikak egiten aritu den udako bekadunak esan zuen moduan, Tarantinoren filmari buruz, oso ondo egindako pelikula oso txarra da Death Proof; hala ere, bai Tarantinorena zein Rodriguezena ikusteko moduko filmak dira, batez ere, sasoi bateko B serieko zinea atsegin baduzue behintzat.
On egin!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude