Asteleheneko
Goienkaria, 2007-07-02
Rafaela
Romero ez
euskaraduna izateak hautsak harrotu ditu, baina egina dago eta beste ez
euskaradun bat jarri dute erakunde baten ordezkari. Eta oraingoz, Iñaki Galdosen
esku omen dago Gipuzkoako Diputazioaren eraketa; Oñatiko semea bera. Behinola,
EAJren prentsa arduradun bati entzun nion, Oñatiko tratantea zela, tira…
Ikusiko dugu zerk ematen duen; baliteke San Ferminen aurretik argitzea baita
ere Nafarroako gobernua.
Nik, baina asteburuon
Elgetako jaietara barik, Metallica ikustera
joatea erabaki dut. Itzelezko kontzertua egin zuten James
Hetfielden mutilek, eta Euskadi Gazteak
debaldeko 1000 sarrera bikoitz banatu ez arren, gaueko bederatziak aldera
Kobetamendiko sarreran batu zen jendetza sarrerari begiratu ere egin barik
sarrarazi zuten; koadrilako batzuk orduan sartu zirelako dakit hori. Roberto
Moso eta Illazki Serrano handik zirela aprobetxatuz, komentatzea
erabaki nuen. Modan ei dago kontzertu-lekuak betetzea; Kill’em all
esateko gogoa sartzen bazaizu ere, baina espektakuluaren mundua da!
Jarrai dezala bada showak, eta izan dadila probetxuzkoa.