Domekan San Mamesen egon nitzan. Txuri-ordinez goitik behera joan nitzan Reala animatzeko asmoz. Athleticeko bazkide txartelarekin sartu nitzan gisa horretan eta atekoak irribarre egin zidan! Hortik aurrera irribarreak amaitxu ziran. Hura zen hura putaseme mordoa!
Udako oporraldiekin amaitzeko joan nitzan San Mamesera. Bixamonia Aste Nagusikua barik, han entzundako diarrena euki neban. Sekula pentsau be eneban egingo hainbeste puta dauanik gure artian bizitzen. Bazan abesti bat, eztaukat gogoan zeñena, esaten zebana tanta puta y yo tan viejo.
Haura zen diar mordua; eta jokalari guztien amak gogoan zale guztien ahotan! Lotsagarria!!!
Berriz ez nintzela bueltauko agindu notsan lagunari; bera, jakina, zuri-gorriz jantzita zihoan!
Azkenean, baina berdiketa etorri zan, joko aldetik eskasa izan zan partiduan (eztot nik esaten, futbol jokoaz gauza gutxi ulertzen dot eta). Giroagatik, morboagatik, joan nitzan ni Aste Nagusiko azkeneko egunean jokatu zen denboraldiko lehenengo derbira. Pozas kalean itzelezko giroa zeuan. Ailegau orduko Rafa Mungia be agurtu neban. Han zebilen mondragoetarra ETBrako elkarrizketak egiten, kokoteraino.
Tragoska pare bat hartu, Piratas Athleticeko peñarekin elkartu (Sestaoko Andoniren anaiak be ezagutu nitxuan) eta han joan giñan zelaira.
Guerrerori omenaldia egin zioten zuri-gorriek eta txuri-urdin taldetxo bat txistuka aritxu zan, inolako errespetu barik, jokalari mitikoari ohorezko aurreskua dantzatzen zioten bitxartian. Penia be emon zostan, hainbeste negar egin zeban jokalarixari agurra zela egin zotsen betikoek.
Gero penalti fantasmia etorri zan eta girua dezente ozpindu zan zalien artian. Tarte horretan guztian zihar 22 putakume (barkatu 23 gehi 2, arbitroa eta marrazainak ezingo ditxugu ahaztu) ari zien zelaixan gora eta behera, baloian atzetik. Nik behintzat besterik eneban entzuten!
Ba hori, azkenian partidua berdindu giñuala. Korrika alde egin giñuan trena hartzera eta etxera. Kamiseta txuri-urdina gorde egin dot. Iaz eta orain bi urte be jantzi neban San Mamesen, baina hurrengo urtian joango naizen dudan nago. Hainbeste amaren semeren artean enitzan batere eroso egon.
Kaixo Marijo:
Gure patua galtzea da. Eta atzo errurik handiena entrenatzaileak izan zuen. Miraria behar da Lehen Mailan geratzeko.
Ah! Atzo ere putakumeka jendea Anoetan. Zenbat astopotro dagoen inguru honetan, dedio.
Sorpresa, Iturrirena. Eta, denboraldiko bigarren derbiaren osteko egunean konturatu naiz gainera berak idatzitakoaz.
Ba, atzokoaren ostean, baliteke hurrengo ligan horrelako “espektakuluak” ikusteko aukera guztiak galtzea. Ai, ene!!!
Patxi, aupa! Enago bakarrik, eskerrak!
Edu, eztot kamiseta oso urrin gordeko ez! Gainera, mutilagunak ikusten duenetan kraft mahonesaz gogoratzen da eta barre be egiten dogu (neria ordukoa da!).
Newton, sarreraren prezioa neria debaldekua izan zan, baina lekua merkeenetarikoa da, kornerretik oso gertu, euria egiten duenean bustitzen zaren gunekoa. Alde on bat dauka: irteeratik oso gertu dagoela, kumunen ondo-ondoan eta edozein unetan korrika hanka egiteko balio duenez, primeran!
Gora, Aranburu Mathias!!!!
Dena segun eta non jartzen garen, argi dago batzuetan tribuna artean arazoak egoten direla jende nagusiarekin; baina dena zortea izaten da.
Neu egon naiz zenbait aldiz San Mamesen Erreala animatzen eta ez dut arazorik izan, hori bai sarrera merkeetan egon naiz ni, errealzaleekin porteria atzean. Batzuetan lekua urrutiago genuen baina ez gara bakarrak izaten hara joaten direnak eta zutik egonda partida ikusten dugunok. Hori bai, futbola porteria atzean ez da oso ondo ikusten, han gehiago da giroa eta taldea animatzea partida ona eta futbola ikustea baino.
Kaixo pareja,
Pena da anbiente sanuan, ondoko kalamidadien irainak entzun barik partiduaz ezin gozatzea… Aspaldiko partiduen, imajinak zuri-beltzean zireneko giroa betiko galdu da. Orain Santanderra edo Madrilera bazoaz zure ekipoko bufanda ezkutatzen ibili behar zara, berdin hangoek hona datozenean… Irain arrazistak eta bestelakoak entzun behar dituzu… Eta artean diru mordua pagau, gehienetan partidu txar bat ikustearren.
Edozein modutan, Marijo, ondo zelebrauko ziñuan Aranbururen gola, ala? Ez nuen partidua ikusi baina Aranbururen itzulerarekin eta golarekin poz handia hartu nuen. Hori bai fitxajea!
Ez gorde kamiseta txuri-urdina… Plaiarako ere balio du. Ondo segi.
Beharbada, terapia moduko bat da, alegia, eskerrak beren amorrua nunbaiten askatzeko aukera duten, bestela…
Beste muturrean, pentsa liteke holako ikuskizun batek biolentzia sustatu baino ez duela egiten, eta gure umeak futbolzelaietatik aparte euki beharko genituzke.
Nik duela hogei urte zapaldu nuen azkeneko aldiz futbolzelai bat, eta beste hogei pasako dira seguruaski beste bat zapaldu aurretik. Deseroso baino, zeharo etsita irtetzen naiz, eta bitxorraro sentipen batekin ere bai. Ni ote naiz hemen gogoa aldrebesten zaion bakarra?
Animo Marijo! Ez zaude bakarrik.