“Gara ha decidido ofrecer también
una traducción íntegra de la entrevista
con ETA en castellano” zioen zapatuko Garak azaleko albiste nagusian. Eta baita egin ere. Domekan zioen moduan, azalean, “Junto con la entrevista, realizada en euskera y presentada en un cuadernillo central especial, se incluye una traducción íntegra en castellano hecha por este diario, en atención a su valor periodístico y al interés suscitado por el actual momento político”.
Gero, elkarrizketaren hasieran zioen: “Euskaraz egina dago, baina, unearen garrantzia dela eta, geuk egindako erdarazko itzulpena gaineratu nahi izan diogu gehigarri berezi honi”.
Zergatik ordea? Zuek horixe bera egingo zenukete aukeran? Ala, lagun batek dioen moduan, “el euskera como el Alaves, ¿a segunda”? Nire asmoa ez da elkarrizketan esaten denaz jardutea hasteko ez dudalako irakurri.Ggure hizkuntzari ematen diogun tratuaz burutazio batzuk eragite da nire asmoa. Lagun batek esan zidan Gara egunkariak elkarrizketa bietara argitaratuko zuela iragarri egin zuela zapatuan. Eta, nire artean pentsatu dut: “eta gainera esan! Egitea erabaki badute egin eta kito, ala?”.
Ba horixe, Garak ere uste duela euskara hutsean argitaratzen dena ez dela hain garrantzitsua; edo hain justu oso garrantzitsua delako gaztelaniaz irakurtzeko aukera eman behar duela, edo, beste batzutan egiten duen legez, garrantzitsua ez denean euskara hutsean argitaratzea nahikoa dela… Eta, hortaz, euskara apaingarri hutsa dela -beste askok uste duten legez-.
Nork dauka beste teoriaren bat?
Oraingoan, ordea, el erdara a segunda izan beharko litzateke, ezta? Betidanik, gehienetan, erdarazkoen (testuen) itzulpen txar-txikia egiten dira zeozer idatzi behar danean. Orain, ordea, alderantziz. Aurrerapausu, ezta? edo ez….