Gaur ez zebilen jenderik apenas Landako gunetik. Hiru bat ordu egin ditut han eta ez dut igarri kaleak jendez beterik. Hala ere, tarteka aurpegi ezagunen bat edo beste ikusi dut. Eleako Iñaki Mendizabal agurtzeko tartea hartu dut eta han harrapatu dut baita Goizalde Landabaso. Badiharduguren erakusmahaian Jaione Isazela zegoen zaintzen eta Udane Uzin, berriz, Testu Hotsak eraskumahaian.
Eguaztenean izan nintzen Durangon. Egun osoan egin nuen han prentsa bulegoan beharrean. Izaskun lankideak Bizkaia Irratian zuen egitekoa eta neu egon nintzen hedabideen eskariei erantzun nahian. Egun erdiko kontua, aurrerantzean, bera arduratu baita horrekin guztiarekin eta gehiagorekin, Eider Ruizen laguntzarekin.
Ez naiz erostera joan Landakora. Izaskun lagunarekin egotera joan naiz, hortaz, nirea konpromisozko bisita izan da. Hala ere, Hasier Etxeberriaren azkeneko lana besapean alde egin dut. Harkaitz Cano zegoen Susarenean, baina berea barik Hasierrena eskuratzea erabaki dut. Oraingoan ere, dedikatoria barik!
Gerediagatarra da Izaskun, Lekukom Komunikazio Zerbitzuak enpresako lankideaz batera. Horrek eragin dio bai lanez gainezka egoteak Azoka Egunetan. Baina bikain aritu da lan arlo guztietan eta zorindo nahi nuke lankide eta lagunak. Zorionak, Izaskun!
Eta gaur berriz izan naiz Durangon. Sarreran esandako moduan ez naiz liburuak ikustera joan, ezta erostera ere. Denboraz justu samar egin dut bisita. Izaskun bazkaltzera joan den bitartean webguneari jaten ematera, Badiharduguren standean argazki bat ateratzera Asteleheneko Goienkarirako eta, han nengoela aprobetxatuz, Iñaki agurtzera. Aurretik agindu nion pasatuko nintzela eta, bete egin behar.
Durangoko Azokak 40.a bete du. Itxiko ditu ateak aurtengoz eta balorazio orokorrean, “jende kopuruak behera egin du” geratzen da. Hala ere, eguenean ibili zen jendetza kontuan izanda, zubiek gehiago tentatzen gaituela aitortu behar. Gurago horrekin geratu, azokarekiko interesak behera egin duela esatea baino. Eta zuek?
Aupa, Hasier! Hau sorpresa eman didazuna!!!!!
Ba horixe nahiko nukeela zure dedikatoria. Asmatuko dugu horretarako modua! Eskerrik asko, bene-benetan!
Marijo, kasualitatez irakurri dut orduko zure hau, urte t’erdi beranduago, baina aukeran gaude, nahi baduzu, dedikatoria horren arazoa konpontzeko.