Atzo ikusi nuen, bigarrenez, Ehungarrenean Hamaika ikuskizuna. Zornotza aretoan izan nintzen atzo arratsaldean. Justu samar iritsi nintzen hitzordura eta ez nuen bertaratu zirenak patxadaz ikusteko aukera izan, baina ondo etorria egin zidan Luisja Ugalde, Zornotzako udal teknikariak. Zornotzan bizi nintzela ezagutu nuen. Tipo jatorra. Bere amaren etxe zaharrean bizi izan nintzen bi urtez, Santa Ana auzoan. Auzo bikaina, horixe baietz!
Sasoia, berriz, atzokoa
Ba, Elgetako aurrestrenaldia gehiago gustatu zitzaidan. Elgetan ikusi nuen Ehungarrenean Hamaika urriaren 18an. Hainbeste gustatu zitzaidan, ze, atzo berriz joan nintzen Rafa Rueda eta Edorta Jimenezek osatu duten saioa ikustera. Lagun bi, Monika eta Asier, konbentzitu nituen eta hara joan ginen hirurok. Biek gustatu zitzaiela esan zidaten, baina nik gehiago espero nuen; edo, eztakit ba.
Hasteko Petti ez zen izan atzo Zornotzan. Elgetan egin zuen zuzenekoa gogoan joan nintzen Zornotzara eta Iritsi orduko Xarrak esan zidan “Petti ez da etorri eta ez dakigu etorriko den ere!”. Pena handia izan zen, berea itzeleko zuzenekoa delako Amayur gaztelu baltza abesten.
Eñaut Elorrieta, berriz ere, bikain aritu zen Mendigoixaliarenaabesten. Garik, lehenengo abeslari legez, estreinaldi eskasa izan zuen. Ez zen bere errua izan. Mikrofonoak kale egin zion eta tarte bate (laburra) ezin izan genuen entzun. Hala ere, txapela aldean, aulkian batera eta bestera mugitzen ibili zen, irribarre handi-handia aurpegian. Baina, niri Francis gustatu zitzaidan gehien. Elgetan ezin izan zuen bere ohiko keinuak egin eta atzo, publiko artera jaitsi zen (kableak “kieto” esan arte) eta *Jardetsi-Eziña* abestiko moxu guztiak gertuago sentitu nituen, bai horixe! Lastima nire aurrealdeko eserlekua ez zela libre egon; ondokoaren aurrealdean eseri baitzen, neska bati moxua bat botatzeko. Berriz ere zinta gorridun kapela buruan eta ezpain gorri-gorriekin atera zen Doctor Deseoko abeslaria. Salgai dago jada Deseoren azkeneko bilduma: Arriagan grabatutako DVDa. Disko berria datorren urtean aterako ei dute, ia ba.
Beste kale bat
Anje Duhalde ere ez zen Zornotzan izan. Ordezkoa aritu zenOtsokorena abesten: Markos Untzeta eibartarra. Taula gainera agertu zenean, “zein da hori?” galdetu genion lagunok batak besteari. “Bruce Springsteenen antza dauka”, komentatu zuen Asierrek. Bueno, itxura bazuen behintzat, baina ahotsa, Anjerena hobea.
Zornotza aretoa beteta egon zen eta txaloak ere dezenteak izan ziren saioaren amaieran. Bestalde, Elgetako saioarekin alderatuta, aldaketatxo batzuk igarri nituen. Amaierako Lauaxetaren kontrako sententzia, esaterako, Elgetan baino motelago irakurri zuten. Jarraitzeko mesedegarria izan zen.
Bi saio geratzen dira
Azaroaren 24an Donostian eta abenduaren 10ean Durangon izango dira Ehungarrenean Hamaikaren azkeneko bi saioak. Donostiakoa ez dakit, baina Durangokoa itzela izango da; jendetsua behintzat bai. Durangoko Azokaren egunetan izango da Plateruenean eta, nik neuk ez dakit ba, hainbeste jenderen aurrean egiteko saioa den, baina ikusiko dugu.