Abuztuaren 28an, Bilboko jaietako azkeneko egunean, derbya ikustera joan nintzen Bilbora. Realaren bufanda eta guzti joan nintzen, Athletic taldeko zale mordoska batekin.
Kontua da, Etxebarrin badagoela Metro geralekuan aparkalekua. Autoa han lagata, metroan joan-etorria egiten baduzu, aparkalekua oso merkea da. Hortaz, plana bikaina! Baina, parkina beteta zegoen!
Eta, Forua kalea horrela deitzen omen da han eraikiko dituzten etxe guztiak hartuko dituen auzoa luze-luzea izanik eta aparkaleku mordoa izanda, han aritu nintzen, baikor erabat, leku bila. Nire sorpresarako, autoan espaloi gainean zeuden lekurik geratzen ez zelakoa, jada.
Hortaz, nik ere gauza bera egin nuen. Autoa espaloi gainean laga nuen, bai aitortzen dut! Baina, espaloi hartatik auto bila gindoazenok bakarrik pasatuko ginen eta gainera, espaloiaren zabalera kontuan izanda, inori trabarik ez genion egiten. Eta beste kontu bat: errepidearen alde bietan dago espaloia, baina espaloiaren ostean etxeak eraikitzeko orubeak baino ez daude. Hortaz, ez dago inora biderik ezta trabarik ere.
Gaueko 9etan jarri zidaten isuna eta partidutik bueltan, oraindik Realaren bufanda aldean nuela, isunak ikusten hasi nintzen nirea bezala espaloi gainean aparkaturik zeuden auto guztien haizetako-garbigailuan, bueno, parabrisan.
Athletic zale batzuk zetozen nire atzetik eta “begira, koittaduak! eta gainera isuna!”. Nigatik ari ziren, jakina!
Atzo jaso nuen, amaren etxean, isuna. 90 euro eta sasoi ordaindu ezkero, %30eko beherapena egiten didate.
Nik eta beste ia ehun lagunek jasoko genuen dagoeneko isun bera. Etxebarriko Udalak sinatuta egon zen, baina etxera etorri den agiria Jaurlaritzaren Barne sailetik dator.
Nik badaezpada, seguru etxera ostera egingo dut bihar bertan: Etxebarriko Udalak, Metro-Bilbaok edo Bilboko Udalak, baina norbaitek jakin beharko du garraio publikoa erabiltzera bultzatu nahi bagaituzte, isunak jartzen hasten badira jai daukatela! Parkina horretarako jarri zuten, baina jende askotxo joaten da asmo berarekin eta asteburutan, gehienetan, bete egiten da. Orduan zer? Autoz Bilboraino joango gara eta Metro Bilbaoren egoitza parean edo udaletxe parean lagako dugu autoa?
Bada, ez du ordainduko isuna; sikiera saiatu egingo naiz horretan!
Aupa, Patxi. Ba egixa esan onerako behintzat ezta izan isunoi!
EL Correora bota dot gutun bat, Bilbo aldean asko irakurtzen ei data-, baina eztakitx ba kasurik egingo dosten.
Katarrua dana dala, saniau dotela ust dot.
Eskerrik asko, Patxi.
Ba holako ziurtagiri bat jasotzeak, katarroa sendatzen ari zerala, ez du izan behar oso osasungarria, ez jauna.
Gogorra, gure bizimodu modernoa! Animo Marijo.