Atzo ikusi nuen Princesas filma eta honako esaldiarekin bueltaka nabil, harrezkero: Gurekin pentsatzen duen norbait badagoelako gara eta ez alderantziz. Candela Peña aktoreak esaten du pelikulan (*Existimos porque hay alguien que piensa en nosotras y no al revés*).
Film ederra, baina gogorra da Princesas. Fernando León de Aranoak zuzendutako lanak emagaldu biren bizimoduan sartzen lagatzen digu. Biekin biziko gara eta sufrituko dugu, baina barre ere egingo dugu. Izan ere, bizimodu putia duten arren, ez dute esperantza galtzen eta ez dute hain erraz amore ematen.
Inbidia apur bat emateko gai ere badira Aranoaren pertsonajeak. Bai, euren gorputza merkantzia legez erabiltzetik bizi dira edo bizi irauten dute, baina adorea behar da horretarako ere; horrelako egoera baten aurrean bizi irauteko, esan nahi dut.
Hemen jaio garelako, gure etxean, gure familian, gure herrian, lagun hauek izateagatik, ikasteko aukera eta gustuko lanean jarduteagatik zortea dugula aitortzeraino sentimendua garatu nuen atzo.
Zinera bidean, Zornotzatik Erletxeko biribilera tartean dagoen zubi azpi baten, lau neskato ikusi nituen gero filmean ikusi nituenen antzera, lanean, bezero bila, soldata irabazten
Lagunari esan nion, horrela jardutea baino
. Zerk eraman dituen neskatoak puta aritzera? Aukerako lana izan da ala derrigorrezko hartu behar izan dute
Berriz ere errealitateak fikzioa gainditu zuen.
Aupa Mary Joouuu!
Pelikula hori ikusteko gogoa neukan eta zure artikulua irakurrita ziur ikusiko dudala. Neuk ere egunero ikusten nituen zubi azpian neskatxak lanerako bidean nindoala. Egunero ikusi arren, ezin zubipetik begia kendu bertatik igarotzean. Gainera beti zegoen norbait neskatxekin hitz egiten bere auto edo furgoneta bertan aparkatuta. Gogorra benetan. Askok ez dute beste irtenbiderik aurkituko baina saiatuko ote dira beste lanen bat aurkitzen?Ez dakit… neska hoiek oso gazteak dira eta nik uste dut tabernaren batean edo haurrak zaintzen bilatuko luketeela lanen bat. Baina noski, haurrak zaintzea nekeza da eta diru gutxi ematen du. Bestea aldiz… diru erraza da. Gogorra da baina asko nahi dutelako daude prostituzioan.