Etiketaren artxiboa: eitb

Mimetizatu

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Lopez lehendakaritzara
eraman zuten hauteskundeen ostean asko entzuten den galdera da ea  gauzak asko aldatuko ei diren EITBn.
Eguraldiaren mapa birmoldatu eta hainbat aurkezle eta tertuliakide kenduko dituzten
susmoa  dago, nonbait.  Ikusiko dugu.

Laster gainera.

Baina, dagoeneko
konprobatu ahal izan  duguna da
Europarako bozketa-eguneko telebista programan eginiko “saldoak”. ETB2n
lehenengo eta ETB1n gero, hauteskundeei dedikaturiko  saioek ez zuten eduki ez gatzik ezta
berakatzik ere. Oso programa epelak izan ziren, bai baliabide teknikoz baita
kazetarien inplizazioz ere. Ordu bete eskasean ibili ziren  emaitza ofizialak zabaltzen eta alderdien
egoitzekin tramitezko koneksioak egiten. Ez guztiekin gainera, Iniziatiba
Internazionalistakoekin ez zuten ez elkarrizketarik ezta baloraziorik ere jaso.
Iruñean zirelako akaso. Mapak aldatuta dituztela  erakutsiz, behar bada.

 

Mugak

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Hauteskunde ostean, PPren
bozeramale den Antonio Basagoitik EITBri buruz esan zituenen aurrean, irrati,
telebista eta bestelako euskarri informatikoetan lanean ari diren profesionalei
babesik sentituena adierazi nahi diet eta “askatasunarekin, pluraltasunarekin
eta giza-eskubideen” defentsan aurrera egin dezatela eskatu. Albistegietako
lankideei bereziki, zerbitzu publikoaren 
aplikazioan pausuak ematen segi dezatela.

Bestalde, PP eta PSE-EEk
lortutako akordioan aipatzen diren ideia batzuk penagarriak iruditzen
zaizkidala esan gura dut. Idatzi horretan zalantzan jartzen delako EITBk eta
bere profesionalek balore etikoak, konbibentzia, pluraltasuna eta
inpartzialitatea bermatu aldera lan egin izana.

Gainera, idatzian esaten
denez, albistegietan mugatu nahi delako Euskal Herrian gertatzen direnei buruz
informatzea. Ez bakarrik gertakari batzuen “zer”, “noiz”, “non” eta abarrak
ezabatuz, baizik eta “zergatiak” ea “ondorioak” izkutatu gura dituztelako.

 

Beraz, EITBko
profesionalei babesa adierazi eta zerbitzu publikoaren oinarrietan dagoen
informazio jasotzeko eta trukatzeko eskubidean lanean aritu daitezen animatu nahi ditut.

Esklusibak

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}


Irakurri dut AHTren aurka
Urbinan asteburuan egin zen ekitaldian, Ertzantzak kazetari batekin kalapita
izan zuela. Lanean zebilenik ez omen zioten sinesten. Gero konturatu naiz
zergatik.

Telebistarako
erretransmisio batean bezala aldez aurretik erabakita zeuzkaten “unitate
mugikorrak”, elikopteroa, eta gainontzeko tresnak, baita kamerak eta hauetariko
bakoitzaren plano motak ere (aurre-produkzioa esaten zaiona).

Egunean bertan, gidoi
tenikoak markatzen zuena jarraitzea besterik ez zegoen.

Emisioak ere ondo
funtzionatu zuen. EITBk hutsaren hurrengo lekua eman zion Urbinan gertatu
zenari baina, beti ere, “programaren sinopsiak” zioenaren argudioak jarraituz.

Ekitaldiaren
“erretransmisioa” esklusiban zutela pentsatuta, harritu ziren kazetariren bat aurkituta.

Gerora, sarean ikusi
ditut telebistaz erakutsi ez zizkigutenak. Free
lance
ugari egotearen seinale.   

 

(Hainbat irudi eta testu interesgarri ikusteko: AHTGelditu eta  Herrikolore )

Neure hitzetan

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Iazko azken mezuaren izenburua aprobetxatuz, eta idatzita
geratu dadin, EITBren kontra eginiko leherketa astakeria bat izan zela
esan  gura dut.

Gaizki iruditu, eta punto.

 

Hori esan barik, nola berrekingo nion bada blog honetan
irrati-telebistari buruz nire komentariotxoak argitaratzeari.

“Yes, weekend” (irakurri “Yes, We Can”)

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Pare bat
aldiz entzun dut Obamak hauteskunde gauean bota zuen speecha.
Egia da oso ondo eraikitako diskurtsoa dela. A
good example hainbat gauzetarako.

Hizlari ona
da, no doubt about it!

 

Bereziki
aproposa iruditu zait 106 urteko emakume beltzaren bizitzan gertatu izan
direnen errepasua egitea.
Ez du
konparazio punturik Raxoik telebista-debateetan erabili zuen neskatilarenaz.

 

Eta, hitz eta esaldien
erabileraz gain, aipagarria very iruditu zait geldialdiak eta isiluneak
tartekatzearena. Rythm. Eta, on top of all, nola tartekatzen zituen “yes, weekend”
esaldia, hain famatua  gertatu izan dena
kanpaina luze eta neketsu honetan.

 

Normala da Obama ere
kanpaina amaitu zedin dreaming about egotea!! 21 hilabetez luzatu omen da White
Housera iristeko lasterketa. Eta bera da the winner.

 

Ba, bai, nik uste dut
irabazia duela weekend on bat. Deskantsu eder bat.

 

Guk ere, irabazia dugun
bezala, denboraldi baterako, Finis (Phoenix ahozkatu) eta Xikagou ez entzun
behar izatea.

 

Eta, hara joan diren
bidali bereziek (EITBkoez ari naiz; horiek inporta zaizkit gehien) ere hartu
dezatela asteburua libre. Beraiek ere ondo merezia dute weekend eder bat. Ia informatiboki
sufritu izan duten  Estokolmo sindrometik
askatzen diren apurtxo bat.

 

Best wishes

Legeak eta logoak

Kataluniako irrati-telebista
autonomikoaren legea berritzeko eztabaidetan hasiak dira bertako
legebiltzarrean. Urtarriletik hona ugari dira egin dituzten tramiteak:
ponentziarako jendea izendatu, eztabaidei ekin, testua idatzi, konparezentzien
egitaraua erabaki eta abar. Luze jo du gaiak eta ematen duenez  hala egingo du hemendik aurrera ere.

Desadostasun ugari
azaleratu omen dira Kataluniako legebiltzarrean, guzti-guztiek garrantzi
handikotzat duten lege berriaren tramitazioan.

Orain artekotik, eta
legearen muinean sartu barik, atentzioa deitu didan azalekoa dirudien elementu
bat izen aldaketarena da. Lege berriaren eskutik, hango EITBk Corporació
Catalana de Mitjans Audiovisuals izena hartuko du. Eta ez da txantxetako
aldaketa. Izan ere, dagoeneko, “irrati-telebista” etiketak bere zereginaren
zati bat besterik ez du bere baitan hartzen. Aspaldi irratiaren eta
telebistaren mugak zabaltzen hasiak ziren eta zaila zen, zaila da, internetek
eta teknologia  berriek ahalbidetzen
dituen ikus-entzunezko zerbitzu eta ikuspegi berriak izendatzea.

Gurean ere, deitura
aldaketetan sartu aurretik ere, irrati-telebistagintzaren inguruko eztabaida
sakon baten beharrean gaudela dirudi. Katalunian ez bezala, hemen
ikus-entzunezko zerbitzu publikoaren eta, berez,  kultur industria honen zutabe nagusienak
jarri gabe ditugu.

EAEn, Ikus-entzunezko
Legearena bideratu gabe dago. Gainera, Nafarroan, Katalunian edo Estatu
frantziarrean
ez bezala Ikus-entzunezko Kontseilurik ez daukagu. Eta
orokorrean, ikus-entzunezkoaren egitura osoaren definizioa egin gabe dago,
itxura guztien arabera.

Horregatik, Gasteizko
legebiltzarrean, EITBren legearen artikuluren batzuk gaurkotu  behar zirela esatetik, lege osoa aldatu gura
izatera egin dute salto, berri pozgarria da. Baina, aukera hori aprobetxa
daiteke haratago joateko, eta ikus-entzunezkoen inguruko hausnarketa sakona
egiteko.

Dagoenaren kudeaketa eta
bideragarritasun planak egitea baino komenigarriagoa iruditzen zait
etorkizunean nahi denaren diseinua egiten hastea. EITBri izena aldatzea baino,
interesgarriagoa iruditzen zait kultur-industria honen oinarriak, egoera eta
geroa eztabaidatzen hastea.

Ezinezkoa da beste 25
urterako irrati-telebista publikoa arautuko duen lege bat onartzea, ate joka
ditugun berrikuntza teknologiko, sozial eta kulturalak kontuan hartu
barik.  Eta hor, beharrezkoa zaigu
malgua, freskoa, integratzailea eta ausarta izango den ikus-entzunezko
hedabideak bultzatuko dituen agente publikoa, lehengo EITB.


Zintzotasuna

Hainbat eta laisterren (eta berandu nabil!) esatea hobe.
Hala egin
ezean, alkate izendatzen dutenean, bestelako asmo batek
eragindako
lerroak direla hauek, esango du-eta baten batek. 
Hara ba:
irakurri nuenean, Marian Beitialarrangoitia, Euskadi Irratiko
Faktoria saioa
egiten duena, udal hauteskundeetara aurkezten zela eta
kanpainak irauten zuen
bitartean, utzi egingo ziola irratian aritzeari,
deigarria egin zitzaidan.

Jakina zen saio horretan hauteskundeei buruz  hitzegingo zela. Eta

ordurako zabaldua zen Marian delako hau ere hautagai zela Hernaniko

udalerako (nik oduan, ez nekien zein alderdiren zerrendan, zinez!),

baina hortik, gauza biak batera ezinak kontsideratzea eta bere lana
behar
bezala ezin zuenik bete asko esatea zatekeen.
Baina, akaso hor dago gakoa,
badira hemengo irrati-telebistagintza
publikoan aritzen diren beste
profesional batzuk hauteskundeetara
aurkeztu izan direnak eta ez dut oraino
entzun kanpainak zirauen
bitartean “lehen planotik” izkutatu izan direnik.
Marian bai.

Faktoriak galdu du arrunt bilakatu zitzaigun ahotsa eta lan
modua.

Hauteskundeak izan eta gero jakin izan dut Hernaniko alkate
izendatuko
dutela, Beitialarrangoitia anderea, botuz ondo hornitua.
Bejondaiela.
Genero onekoa dela erakutsia du, dagoeneko. 

Alperrik galduta

Kronometroak martxan dituzte alderdi politikoetan.
Albistegietan, doako
tarteetan, eztabaidetan eta elkarrizketetan, beraien
hautagaiei
zenbateko lekua eskaintzen dieten neurtzeko prest dira.

Mitin-lekuetatik telebista pantailetara salto eginak dira aspaldi

hauteskunde-kanpainak. Boto-emaile izateko lehenengo ikus-entzule
izatea
beharrezkoa dela sinistuta daude, nago.
Telebistan agertzea da jendeartean
izaera propioa edukitzeko atea.
Ageri dena da. Bestela, bapez.
Lerro
hauek irakurri orduko jakina izango da ezker abertzaleari nolako
izaera
aitortu dioten epaile eta politiko espainiarrek. Baina, horren
aurretik ere,
egunak dira EITBek minutuak, agerraldiak eta hizketarako
aukerak banatuta
dituztela eta horietan hutsaren hurrengoa da ezker
abertzaleari emandakoa.

Inork esango du Hauteskunde Batzordeak markaturikoen arabera hartzen

dituztela erabakiak, legeak hala aginduta. Ez ba.
Informazioaren
interesak, aniztasunak, iritzi desberdinen arteko
trukaketak eta, orohar,
zerbitzu publikoak aukera zuen beste erabatera
gauzak antolazeko.  Ez dute
egin.