Leloak
Hitzen bidez gertaerak irudikatzeko irratiak daukan indarra sintetizatu guran, “Radio Euskadi se ve” leloa erabili zuen luzaroan emisora horrek.
Ideia sinplea zen baina jokoa ematen zuena.
Promoetarako ere oso aproposa suertatu zen eta gogoan dut “Pamploneses gora sanfermin” oihuak, txaranga musika eta etxafleruaren plisti-platak tartekatuz nola egin zuten jaiei buruzkoa, bide batez gu Iruñeako jaietan mentalki murgilduz.
Eta hori bezala, txirrindularitzari , hauteskundeen emaitzei eta literatura sari banaketari buruzkoak datozkit burura.
Orain, leloa aldatu dutela uste dut “Radio Euskadi, la realidad tal y como es” entzun baitut behin edo behin. Ez gehiegitan egia esateko baina litekeena da emititzen dutenean ni beste zerbaitetan egon izana.
Lelo berrira itzulita, “…la realidad tal y como es…” bezalako bat aukeratzea ondo pentsatutako zerbait dela kontuan hartu behar dugu. Leloak, publizitate kanpainetan oso elementu garrantzitsuak baitira. Ez dira bat bateko kontuak izaten, inondik inora.
Eta honako honexek ematen du zer pentsa.
Soziologiaz zerbait dakitenek ondo baino hobeto esaten dute, errealitatea eraikitako zerbait dela. Gizarteak dituen mekanismo desberdinen bidez osatu, itxuratu eta zabaltzen den produktua. Egin, desegin eta berregin mekanismoek agintzen dutela errealitatea deitzen den hori itxuratzen. Etengabeko aldaketan sartuta dagoela. Gainera, beste gauza bat ere azpimarratzen dute: “errealitatea” eraikitzeko orduan hedabideek sekulako indarra daukate. Beraiek eta jendartean dauden beste mekanismo batzuen bidez ekoitzia dela errealitatea.
Hedabideak ez dira beraz “errealitateari” buruz informatzaile soilak, zerbitzu publikoaren izenean, notario lana eginez, gertakari sozialen espilu hutsak. Hedabideek notiziak ekoizten dituztelako, beraiek dira errealitatea eraikitzen dutenak.
Aspaldi irakurri nuen “La construcción social de la realidad” liburu interesgarriaren aitzakian bota ditudan goiko lerro horiez gain, lelo honek burura dakarkit aspaldiko beste bat. Gogoan izango duzue nik bezala, Saez de Buruagak telebista albistegiak amaitzerakoan egunero esaten zuena: “Así es y así se lo hemos contado”.
Tankera berekoak iruditu zaizkit lehengo Antena 3koa eta oraingo Euskadi Irratikoa.
Ajuste de cuentas en Burgos
Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko albistegien eskaletak hieroglifikoak bezain ulergaitzak egiten zaizkit, astelehen goiz honetan.
Lehen postuetan joan dira eguraldi kaskarra, trafiko arazoak, TJ eta TG Madrilgo sozialisten arteko lehia, larunbateko manifestazioaren biharamunak, langabeziaren datuak eta beste haibeste.
Azkenetan bakarrik aipatu dute bizkaitar bat bahitu zutela atzoTrebiñon eta oraindik ere desagertuta dagoela.
“Zetorrenetik zetorrela, bortizkeriaren kontra” egotearen filosofiari muzin eginez, berri hau albistegietako hondarretara joan da.
Berritsaioan aipatu duten modura, “bortizkeria politikoarekin zerikusirik ez edukitzearena” izango ote da garrantzi rankinean hain atzera egotea! Ala EITBren informazio mapatik kanpo dagoela!
Aulela bolie
“Egun on-Buenos días” esamolde kastrantearen parekoa erabiliko ote du
Lehendakariak Txinako bidaian? Txinerak dauzkan zailtasunak kontuan
hartuta ez dut uste ibiliko denik barra barra hau bezalakoak esaten:
我很高兴到这里
来。我很遗憾没有能说中文。
Baina agian ausartuko da “Egun on-早安” (irakurri horrela: Zǎo ān)
erabiltzen.
Txinan dabil Lehendakaria (esan gura dut bidaian dagoela), hemengo
enpresari talde batekin. .
Bidaiaren aitzakian, EITBko albistegi horietako batean entzun nuen eta
euskaraz (omen) zebilen arren txineraz sekulako erraztasuna duela
iruditu zitzaidan: “Euskadiko enplesen nazioalteko ploiekzioan
laguntxeko eta suspeltxeko gaude hemen . “
Hitzetan katramildu
Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
……”enredar”
aditza bota zuen.
Bideokomunikatua
Espainiako gobernuaren erreakzioaren zain egon nintzen atzo arratsaldean
eta iluntzean. Rubalcabaren zuzeneko prentsaurrekoa noiz emango ote
zuten.
Gero, halakorik ez zetorrela ikusita pentsatu nuen igande eguerdian,
arrapaladan eta botelaburrean erreakzionatzeko gaitasunik ez zutela
izan. Gaur, konturatu naiz, ezetz. Gaiaren berri bazutela. Jakinaren
gainean zirela. Eta erreakzionatu dutela idatzitako gidoiaren arabera,
alegia, prentsaurrekorik ez, garrantzirik eman ez eta ahal dela
beraiek aupatuz notiziaren informazio-iturri nagusi modura.
Niri oso berri ona iruditu zait. Irailean, basoan izaten ditugun
koloreek ematen didaten pozari beste bat gehituz.
Ares Productions
Zerbait ulergarria ez denean, lagun batek esaten duen modura, “hau niretzako baino gehiago da”:
1. Ertzantzak pertsona batzuk atxilotu zituen, Ondarroan.
2. Atxilotuen abokatuak, bere bezeroak tratu txarrak eta torturak jazan zituztela salatu zuen prentsaurrekoan.
3. Adolfo Ares, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburuak abokatuaren salaketa faltsua zela erakusten zuen froga bideografikoa bazuela esanez, epaitegira jo zen haren kontra.
4. Epaileak Ertzantzari bideoa eskatu dio eta halakorik ez daukala erantzun dio.
By the face
Caraculo.
Facebookek zentsuratu egin duela “Scissor Sisters” taldearen
azken diskoaren azala!
Lotsagarria.
Face ederra daukate hauek.
Presoen argazkiek ere bide beretik, Aresi entzun diodanez.
Saturrarango hondartza
Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
Izarren Argia filmaren aurre-estreinua
ikusi nuen lehengo egunean, justu edozein hondartzatik urrutien dagoen
hiriburuan. Pelikulak hunkitu ninduen.
Mikel Ruedaren lehen metraje luzekoa oso
interesgarria da. Ez bakarrik azaleratzen dituelako gutariko askorentzat erabat
ezezagunak ziren gertaerak, baizik eta ondo kontatutako istorioa ere badelako.
Espainiako gerra
zibilaren garaian, Saturrarango hondartzan
zegoen emakumeen kartzelako pasadizuak
plazaratzen ditu pelikulak. Eta trama nagusi horren azpitik beste asko: ama nagusi mertzedariaren
psyco-thrillerra; herriko gazte bat eta
preso dagoen neska baten amodioa; espetxeratuen arteko elkartasuna;
borrokaren beharra aldarrikatzen duen kontakizuna…
Ikusteko modukoa.
Aurre-estreinua izan zela
aipatu dut lehen, ikusle kopuru txiki baten aurrean. Izan ere, pelikula komertzializatu aurretik ere, hainbat
jenderen iritziak jaso nahi dituzte egileek. Han zirenen artean, gogoan ditut, memoria
kolektiboaren aldekoak, emakume mugimenduko partaideak, presoekiko elkartasuna
bultzatzen dutenak, zine zaleak…
eta aitortu beharra
daukat proiekzioaren osteko zine-foruma oso interesgarria izan zela.
Kilometro asko egongo
dira Gasteiztik hondartzara, baina, halako batean, hango denok ginen
Saturraranen, bihotzak hunkituta.
Banbalinak
Graffiti izena du Radio Euskadik lanegunetako arratsaldetan programatzen duen magazina.
Irratsaio bakoitzaren hasieran, gero etorriko denaren aurrerapena egiten dute. Erredakzio bileran grabatuta egongo balitz bezala, kazetarien elkarrizketa entzuten da, giro-soinu eta guzti. Modu informalean, aipatzen dituzte jorratuko dituzte atalak eta horiei emango zaien tratamendua.
Ideia oso polita da.
Baina emaitza ez horrenbestekoa.
Izan ere, irratian badira gauza batzuk oso zailak suertatzen direnak. Horietarikoak dira flash-backak (programaren beste momentu batzuetan eginiko akatsen bilduma; artxibotik ekarritako audio-klip sortak…) edota Graffitiren kasuan, aldez aurretik grabatutakoa entzutea.
“Aurkibide” horri nik buelta bat emango nioke…ideia aprobetxatu baina produktua bera irauli.
To ideia: zergatik ez egin aurkibide hori euskaraz!
Horrekin denbora planoa eta hizkuntza desberdintasunak hobeto markatuko lirateke.