Bideokomunikatua

Espainiako gobernuaren erreakzioaren zain egon nintzen atzo arratsaldean
eta iluntzean. Rubalcabaren zuzeneko prentsaurrekoa noiz emango ote
zuten.
Gero, halakorik ez zetorrela ikusita pentsatu nuen igande eguerdian,
arrapaladan eta botelaburrean erreakzionatzeko  gaitasunik ez zutela
izan. Gaur, konturatu naiz, ezetz. Gaiaren berri bazutela. Jakinaren
gainean zirela. Eta erreakzionatu dutela idatzitako gidoiaren arabera,
alegia, prentsaurrekorik  ez, garrantzirik eman ez  eta ahal dela 
beraiek aupatuz notiziaren informazio-iturri nagusi modura.

Niri oso berri ona iruditu zait. Irailean, basoan izaten ditugun
koloreek ematen didaten pozari beste bat gehituz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude