Etiketaren artxiboa: aintzane

Banbalinak

Graffiti izena du Radio Euskadik lanegunetako arratsaldetan programatzen duen magazina.
Irratsaio bakoitzaren hasieran, gero etorriko denaren aurrerapena egiten dute. Erredakzio bileran grabatuta egongo balitz bezala, kazetarien elkarrizketa  entzuten da, giro-soinu eta guzti. Modu informalean, aipatzen dituzte jorratuko dituzte atalak eta horiei emango zaien tratamendua.
Ideia  oso polita da.
Baina emaitza ez horrenbestekoa.
Izan ere, irratian badira gauza batzuk oso zailak suertatzen direnak. Horietarikoak dira flash-backak (programaren beste momentu batzuetan eginiko akatsen bilduma; artxibotik ekarritako audio-klip  sortak…) edota Graffitiren kasuan, aldez aurretik grabatutakoa entzutea.
“Aurkibide”  horri nik buelta bat emango nioke…ideia aprobetxatu baina produktua bera irauli.
To ideia:  zergatik ez egin aurkibide hori euskaraz!
Horrekin denbora planoa  eta hizkuntza desberdintasunak hobeto markatuko lirateke.