Iruña-Veleiari buruzko IV. Biltzarrean izena emateko azken egunak

Arrakastatsua izateko itxura guztiak ditu Biltzarrak. Dagoeneko jende askok eman du izena. Parte hartzeko asmoa baduzu, azkar ibili.

Izena emateko: irunaveleiamartxan@gmail.com edo 696-29 67 67 telf.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Hitanoa berpizteko lanak’, Idoia Etxeberriaren hitzaldia ostegun honetan, Bergaran

Euskeraren bueltan zikloaren barruko azken hitzaldia izango da.

Lekua: Olaso Torrea

Eguna eta ordua: urriak 24, osteguna, 19:00

Hemen hitzaldien kartela

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Prentsaurrekoaren bideoa Aitor Lasagabasterren eskutik Independentea.eus-en

Hemen lotura

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Urriaren 26an Durangon egingo den IV. Biltzarra iragarri dugu gaur prentsaurreko bidez

Berriako webguneko kronika

Iruña-Veleiako aztarnen benekotasunaren aldeko IV. kongresua egingo dute

Piezen egiazkotasunaren aldeko hainbat aditu elkartuko dira hilaren 26ean Durangon, ‘Argitu, ez suntsitu’ lelopean antolatutako biltzarrean.

‘Argitu, ez suntsitu’ kongresua aurkeztu dute gaur Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Edurne Begiristain 2024ko urriaren 9a Gasteiz 13:50

Lau urte dira Gasteizko Zigor Arloko 1. Epaitegiak Iruña-Veleia auzian ebazpena eman zuenetik, eta agiriak faltsutzeagatik eta iruzurrarengatik indusketako arduradun Eliseo Gil eta haren laguntzaile Ruben Cerdan zigortu zituenetik, baina, han topatutako aztarnak benetakoak direla dioten elkarteen iritziz, oraindik ez dago argituta piezak faltsuak direnik. Adituak direnen laborategietan aztertu beharko lirateke, haien irudikoz. Tesi hori indartzeko hiru biltzar antolatu dituzte azken urteotan, eta beste bat ere egingo dute: hilaren 26ean izango da, Durangoko (Bizkaia) Landakon. Argitu, ez suntsitu lelopean egingo dute kongresua.

Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat arkeologia, hizkuntzalaritza, epigrafia eta historia aditu gonbidatu dituzte hitzaldiak ematera. Besteak beste, Xabier Gorrotxategi arkeologoa, Luis Silgo eta Mikel Larrañaga Historiako doktoreak, Miguel Thomson Okatsu ikerlaria, Patxi Zabaleta abokatua eta Juan Mari Elexpuru idazle eta Euskal Filologiako doktorea arituko dira hizlari jardunaldietan.

Iruña-Veleia Martxan, Sos Iruña-Veleia eta Euskararen Jatorria elkarteek gaur goizean azaldu dituzte biltzarraren nondik norakoak, Gasteizen. Guztien izenean hitz egin dute Maritxu Goikoetxeak eta Josetxo Mendiak. «Lau urte igaro dira gaia argitu gabe epaiketa egin zenetik, eta berdintsu jarraitzen dugu: argitu nahi genuenok ikertzen jarraitzen dugu, eta datazioak ukatu zituztenek Iruña-Veleia hondeamakinekin suntsitzen jarraitzen dute, etengabe», adierazi dute.

Gogora ekarri dute orain arte egindako hiru kongresuetan —2012an, 2016an eta 2021ean— bistan geratu dela grafitoak «egiazkoak izateko gero eta arrazoi gehiago» daudela, eta faltsuak diren argudio guztiak «ezeztatuz» joan direla. Durangon egingo duten biltzarrean ere tesi horretan sakontzen jarraitu nahi dute, eta, hainbat hizlariren ponentziei esker, gaiari buruzko hainbat ikerketa ezagutaraziko dituzte.

«Lau urte igaro dira gaia argitu gabe epaiketa egin zenetik, eta berdintsu jarraitzen dugu: argitu nahi genuenok ikertzen jarraitzen dugu, eta datazioak ukatu zituztenek Iruña-Veleia hondeamakinekin suntsitzen jarraitzen dute, etengabe»

MARITXU GOIKOETXEA SOS Iruña-Veleia

Biltzarra antolatu dutenek azpimarratu dute Iruña-Veleia euskal arkeologiaren eta hizkuntzalaritzaren «ardatzetako bat» bihurtu dela, eta, ondare arkeologiko aberatsaren gordailu izateaz gain, beste gauza asko ere agerian uzten dituela: «Ikusten ari gara nola politikariak ari diren ondare hori suntsitzen, eta nola kultura eta euskara babestu behar duten erakundeak beste aldera begiratzen ari diren».

Piezen egiazkotasunean jarri dute arreta beste behin biltzarraren antolatzaileek, eta haien datazioa egiteko eskatu dute atzera. Patxi Alaña Euskararen Jatorria elkarteko kideak azpimarratu du arkeologian ohikoak diren datazio teknika modernoak erabiliko balira argi geratuko litzatekeela piezak autentikoak direla. «Ez dute dataziorik egin nahi, badakitelako benetakoak direla», ondorioztatu du.

Eliseo Gilen hitzaldia

Gaurko agerraldian, komunikabideen aurrean agertu da Eliseo Gil, hilaren 26eko biltzarrean hizlari arituko baita. Aitortu du azken urteotan diskrezioz jokatu nahi izan duela, gertatutako guztiak «ezinegon handia» sorrarazten diolako, baina kongresuan parte hartuko duela, egiten ari diren lana «aitortu» nahi dielako antolatzaileei.

Jardunaldietako arratsaldeko saioan egingo du mintzaldia Gilek; Zigortutako arkeologo baten gogoetak izenburupean aurkeztuko du ponentzia: «Baina egin nezakeen Arkeologo madarikatu baten gogoetak izenburupean ere, tragikomedia honetan egokitu zaidan patua baita horixe», adierazi du. 1992tik 2008ra indusketen ardura izan zuen Gilek, eta azaldu du «gogoeta eta aholkuak» ematen saiatuko dela biltzarrean, garai hartan egindako «huts batzuk» berriro errepika ez daitezen.

Haren aurretik eta ondoren arituko dira beste hainbat aditu ere. Josetxo Mendia Iruña-Veleia Martxan elkarteko kideak, esaterako, indusketa gunean izan diren «suntsiketak» izango ditu hizpide; Juan Mari Elexpuruk, berriz, hurrengo izenburupean jardungo du: Euskalduntze berantiarra, euskarazko grafitoak izutzeko mamua; eta Xabier Gorrotxategik Irulegiko eta Iruña-Veleiako kasuak aztertuko ditu Antzinako testuak egiaztatzeko filologiaren porrota izenburua hartuta.

NAIZen ere agertu da notizia. Hurrengo egunean Garak ez zuen ezer atera. Berriak paperezko edizioan argazki txiki bat eta zazpi lerro eskaini zizkion hurrengo egunean. Beste hedabideetan ez dugu ezer aurkitu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Euskararen Bueltan’ hitzaldi zikloa Bergaran datorren urrian

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Biltzarrerako komunikazioak bidaltzeko epea luzatu da irailaren 15era arte

Hemen Biltzarraren informazio orokorra. Komunikazioak bidaltzeko epea irailaren 15era arte luzatu da. Hamar minutu izango du bakoitzak komunikazioa azaltzeko. Aurrez 400 hitzeko laburpena bidali beharko da helbide honetara: irunaveleiamartxan@gmail.com. Antolaketa batzordeak aukera egingo du bidalitako komunikazioen artean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zirkua aurkitu dute Iruña-Veleian, ala Arabako Foru Aldundiaren beste zirku baten aurrean gaude?

Joan den uztailean Elosuko Baraualdiaren arduradun batek deitu zidan esanez ea joango nintzen Iruña-Veleian aurkitutako zirkuaz hitzaldi informal bat ematera. Gustura egon ginen gaiaren inguruan solasean. Kontua berri-berria zen eta prentsa bidez jasotako informazioa partekatzera mugatu nintzen batez ere, errezelo txar batzuk agerian utzi nituen arren. Eta duela gutxiko Unai Fernandez de Betoñoren “Menudo circo” artikuluak errezelo horien eztanda ekarri dute.

Baina has gaitezen hasieratik:  2024ko uztailaren 17an eman zuen Foru Aldundiak prentsaurrekoa. Eta bertan iragarpen harrigarri bat egin zuen: ez zegoela induskatzeko asmorik:

“Fernandez Bordegaraik azaldu du zergatik: «Indusketa arkeologikoak suntsitzaileak dira beti». Eta Javier Ordoñok argitu du Iruña-Veleiako zirkuarekin ere hala izango dela: «Ez du merezi. Diru inbertsio handiegia da, eta induskatu den hori mantentzea bideraezina da gero” (Berria).

Italica-ko zirkuaren kasua

Zirkua den ala ez jakiteko bide bakarra indusketak egitea da. Ikusi zer gertatu den Italica-ko (Sevilla) zirkuarekin.  2023-9-5eko  titularra: “Itálica tuvo el circo más grande que Roma construyó fuera de Italia, un coloso con capacidad para 80.000 espectadores Una campaña arqueológica con georradar localiza lo que parecen restos de esta gran infraestructura”. (Sevilla, El diario.es).

Eta orain, urtebete geroagokoak, Iruña-Veleiakoaren berri izan genuen aste berekoak, hain zuzen:“Los arqueólogos descartan que los restos hallados en Itálica sean los del circo romano. Se había anunciado como el descubrimiento del «mayor circo de toda la Península Ibérica y uno de los mayores del Imperio» (ABC).  “El informe que descarta un circo en Itálica concluye que no hay “el más mínimo” indicio” (Europa Press).

Iruña-Veleiako ustezko zirkua

Garbi gera bedi asko poztuko ginatekeela auzi malapartatu honen inguruan mugitu garen guztiok aurkikuntza benetakoa balitz. Eta benetakoa ez dela esateko motiborik ez dugu oraingoz. Pentsatu nahi dugu Ordoño Anaiek aurkeztutako zantzuak serioak direla. Baina, esan dugun bezala, indusketak egin gabe ezingo da ezer baieztatu. Eta egun hori heltzen ez den bitartean, esan liteke ezezkoak baiezkoak baino txartel gehiago dituela. Izan ere Arkikuskak publikoki erakutsi duen bakarra zirkuaren ustezko krokisa da, dron batek udaberrian, belarra ernetzen hasten den garaian ateratako argazkietan oinarrituta omen dagoena. Beste ezer ez. Gauza jakina da belarra kolore ezberdinekoa hasten dela hormen edo egituren gaineko lur gainean eta lur lodia dagoen tokian. Teknika horretaz baliatu izan zen Lurmen bere garaian, aeromodelismoko “hegazkinak” erabiliz, dronik ez baitzegoen garai hartan.

Aldapan ote zegoen zirkua?

Aurkezpen egunean Arkikus enpresak erakutsitako ilustrazioa. Kotak gehitu dizkiogu (Google Earth)

Lekua ezagutzen dugunoi berehala sortzen zaigun galdera. Aztarnategiko aparkalekura doan errepidearen eskuinetara zegoen ustezko zirkua, errepidearen paraleloan. Eta aldapa dago aztarnategira heltzeko. % 3, gutxi gorabehera. Aldapa gora eta aldapa behera ibiliko ote ziren koadrigak? Aldapan eraikiko ote zuten zirkua?

Kokapen mapa. (Google maps). Kotak eta ustezko eremua gehitu dizkiogu

Lurmenek egindako zundaketetan horrelako egituren arrastorik ez

Eliseo Gil eta Idoia Filloyk zuzentzen zuten Lurmen enpresak 300 bat zundaketa (2x2m, harria jo arte sakonduz) egin zituen 2005 eta 2006an, aztarnategian.  Badirudi Foru Aldundiko inor ez dela honetaz gogoratzen, behintzat ez zuten aipamenik egin prentsaurrekoan. Eta zundaketok Aldundiaren babesarekin eta diru-laguntzarekin egin ziren. Bada, mapan ikus dezakegunez, hainbat egin ziren  ustezko zirkuaren eremuan. Arkeologoekin kontsultatu dugu eta dioskute eurek ez zutela horrelako egituren arrastorik aurkitu. Eta oso sakon jotzen zutela. Bestalde, zirkuek erdian spina deitzen zitzaion egitura bat izaten zuten luzetara; horren aztarnarik ere ez da agertu zundaketetan.

Mapan ikusten denez, zundaketa pila egin zuen Lurmenek ustezko zirkuaren eremuan (Lurmen)

Ondorio gisa

Berriz diogu, nahiago genuke aurkikuntza egiazko balitz. Aurrez ere bagenekien Iruña-Veleia oso hiri inportantea izan zela. Zirkuak plus bat gehituko lioke, ez dago zalantzarik. Baina Aldundiak frogatu egin beharko du zirkuaren arrastoak daudela lur azpian, eta hori indusketaren bidez egin daiteke soilik. Bitartean, esandako guztiagatik, oso eszeptikoak gara, ezkorrak ez esatearren, eta uste dut motiborik ez zaigula falta. Aldundiak orain arte izan duen jokabidea ezagututa, edozer gauza da posible.

Hitzaldiaren bukaeran aipatu genuen bezala, ez harritu hemendik pare bat urtera elkarri galdetzen badiogu  zer gertatu zen IVko zirkuarekin. Eta oroitzapen lauso bat besterik ez bada geratzen gehienon buruetan. Eta hori gertatuko da herri honetako gizarte zibilak Aldundiari, Jaurlaritzari, alderdiei eta “indar biziei” hortzak erakusten ez badizkie, eta grafito eztabaidatuen analisiak egitea, eskabadora bidezko sarraskiak gelditzea eta abar exijitzen ez badie. Zirkuarena, azken batean, inportantea eta adierazgarria izan arren, peccata minuta da besteen ondoan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Menudo circo’, Unai Fernandez de Betoñoren artikulua Naiz-en

Naiz, 2024ko abuztuak 18. Unai Fernández de Betoño

Menudo circo

Lakua y la Diputación Foral de Araba informaron, el 17 de julio pasado, del hallazgo de un circo romano en Iruña-Veleia y de su intención de no desenterrarlo. Para entender el porqué de esa decisión, afirma el autor, basta con «darse un paseo por los alrededores».

Iruña-Veleia.

El notición del hallazgo de un circo romano de casi 300 metros de largo en Iruña-Veleia se explica en una rueda de prensa a la que no asiste la nueva consejera de Cultura, Ibone Bengoetxea. Los arqueólogos anuncian que el circo es solo parte de un gran descubrimiento: hay numerosos restos de edificaciones, tanto dentro como fuera del recinto amurallado del oppidum. Un gran yacimiento urbano de más de 250 hectáreas revelado gracias a técnicas de teledetección, todavía por desenterrar. ¿O no se quiere desenterrar?

Surge la duda, por los curiosos avisos lanzados en dicha rueda de prensa, organizada por Gobierno Vasco y Diputación. «Excavarlo en su totalidad implicaría luego la conservación en su totalidad. La excavación arqueológica es destructiva: la mejor conservación del yacimiento es la no excavación», aseguró el jefe de Arqueología de la Diputación, Javier Fernández Bordegarai, ante las preguntas de los periodistas, que no se podían creer que no se quiera planificar ya la excavación.

Y qué problema habrá para conservarlo en su totalidad, se pregunta cualquiera. A ver si el problema no va a ser solo presupuestario. El mercado de Iruña-Veleia también se descubrió extramuros por teledetección, y posteriormente se excavó. ¿Por qué se pone ahora en duda la excavación de un descubrimiento bastante más importante? El plano enseñado en la mencionada rueda de prensa, que indica las edificaciones romanas en amarillo, nos da varias pistas. Tanto por lo que muestra, como por lo que se ha decidido no mostrar.

Grava, árido y hormigón

Lo más evidente: justo sobre el circo romano ya existe un edificio. Un pabellón abandonado de una empresa de remolques, cuya parcela está llena de bloques de hormigón. Precisamente, la actividad de la contigua fábrica de bloques Faconor. Otra ruina industrial semiabandonada, usada como vertedero de áridos desde hace años, propiedad de la conocida familia Echave. Familia que, a través de la empresa Ecalsa, también posee la vecina cantera de Azkorrigana, situada a escasos 200 metros del oppidum, y que, como quedaba fea en el plano de la rueda de prensa, se cortó del mismo, evitando así preguntas acerca de los posibles efectos de las voladuras sobre las ruinas romanas (la Audiencia Provincial ya condenó a la empresa por causar grietas en viviendas de Trespuentes). Desenterrar el yacimiento, ponerlo en valor y ampliar su perímetro de protección supone luchar contra el extractivo negocio de la grava, el árido y el hormigón.

Y lo más importante: toda la parte sureste del yacimiento que ahora se ha descubierto trasciende las 126 hectáreas que tradicionalmente se han delimitado como conjunto arqueológico, traspasándose la carretera A-3302 a Mendoza. ¿Qué supone eso? Que el descubrimiento mayor de ahora linda con (si no yace abajo) otra obra, que por supuesto no se ha indicado en el plano de la rueda de prensa, a pesar de estar ya bastante avanzada: la descomunal macroplataforma logística de Jundiz-Billodas, ideada por el PNV, y su dique de contención de inundaciones sobre el que irá la vía del TAV. Un dique de 11 metros de alto cuya base se está construyendo con la piedra caliza extraída mediante voladuras de la cantera de Trespuentes.

Una obra del TAV, realizada en ese tramo porque el PNV se empeñó en construir otra plataforma intermodal gestionada por ellos (al lado de la de ADIF), que a escasos metros de Iruña-Veleia ya sepultó bajo hormigón el pasado 2023 un importante tramo de la calzada romana Burdeos-Astorga y un poblado neolítico de hace 5.000 años. En ese caso también se nos explicó, con no poco paternalismo, que tal vez los yacimientos se conservarían mejor sepultados. Como si fuéramos bobos. Es el comodín que juegan cuando no es válido lo de que «el yacimiento está muy lejos de la vía del TAV», como ya colaron el pasado año sobre el inaceptable destrozo en Lezetxiki.

En Girona, Soria o Cuenca deben de estar locos, porque desenterraron completamente los yacimientos de Empúries, Numancia y Segóbriga. En la CAPV somos más de dibujar, documentar y «proteger» bajo hormigón. Para entender el porqué, basta con darse un paseo por los alrededores del circo romano ahora desvelado: cantera, bloques de hormigón, vertedero de áridos, dique de contención, plataforma intermodal. Suficiente ‘opus caementicium’.

En el vídeo de la rueda de prensa se ve cómo la diputada de Cultura, Ana del Val, hace gestos a los arqueólogos para que no sigan dando explicaciones sobre los pros y los  contras de excavar. Eso ya lo decidirán los gobernantes. Menudo circo.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Kuadriga-lasterketak eta beste ospakizun batzuk egiten ziren zirku handi bat aurkitu dute Iruña-Veleian

Berria. Arkikus enpresak egin du aurkikuntza, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. Azterlanaren arabera, 280 metro luze eta 72 metro zabal zituen egitura bat litzateke. Bihar emango dituzte hari buruzko xehetasunak.

Ser Kateak Arkikus enpresako arduradun Javier Ordoñori eginiko elkarrizketa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleiari buruzko 4. Biltzarra urriaren 26an, Durangon



Iruña-Veleiaren 4. Biltzarra Argitu, ez Suntsitu


4º Congreso de Iruña-Veleia Esclarecer, no Destruir
SarreraIntroducción
18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok ikertzen jarraitzen dugu eta datazioak ukatu zituztenek Iruña-Veleia hondeamakinarekin suntsitzen jarraitzen dute, etengabe.   Gai hau argitzeko mota askotako ekintzak egin dira baina, bereziki, orain arte gauzatutako Iruña-Veleiari buruzko egindako hiru biltzarrak aipatu behar ditugu. 2012an lehenengo biltzarra egin genuen eta besteak beste, Edward C. Harris arkeologia modernoaren aita eta beste hainbat aditu izan genituen. Ondoren, 2016an, bigarren biltzarra eta 2021ean hirugarrena. Guztira 24 aditu izan dira, hemengoak zein kanpokoak, hainbat ikerketa arlotakoak.   Biltzar horietan guztietan ikusi dugunez, grafitoak egiazkoak izateko gero eta arrazoi gehiago daude eta, horrez gain, faltsutasunaren aldeko argudio guztiak ezeztatuz joan dira urte hauetan. Oraingo Biltzarraren hizlarien ponentziei esker azken ikerketak ezagutu ahal izango ditugu eta baita azken suntsiketak ere. Horrez gain, komunikazioak aurkezteko aukera egongo da biltzar honetan. Iruña-Veleia euskal arkeologiaren eta hizkun-tzalaritzaren ardatzetako bat bihurtu da. Bertan gauza asko ikusi daitezke: ondare arkeologikoan zelako aberastasuna dugun, politikariak nola ari diren ondare hori suntsitzen eta nola kultura eta euskera babestu behar duten erakundeek beste aldera begiratzen ari diren. Hala ere, hemen gaude eta beti egongo gara, tinko, Iruña-Veleia argitzen laguntzeko grafitoak datatu arte.18 años después de que aparecieran los 400 grafitos de Iruña-Veleia, 16 años desde que expulsaron a Lurmen del yacimiento sin pruebas científicas y 4 años desde que se celebró el juicio que no resolvió la cuestión de la veracidad o falsedad, podríamos decir que seguimos igual: los que queríamos aclarar el tema seguimos investigando y los que se negaron a hacer las dataciones siguen destruyendo Iruña-Veleia con la excavadora, sin parar. Se han hecho infinidad de acciones para clarificar este tema, pero, especialmente, hay que mencionar los tres congresos sobre Iruña-Veleia celebrados hasta ahora. En 2012 celebramos el primer congreso en el que participaron, entre otros, Edward C. Harris, padre de la arqueología moderna, y otros expertos. Después, en 2016, el segundo congreso y en 2021 el tercero. En total han sido 24 expertos, tanto de aquí como de fuera, de diferentes ámbitos. Como hemos visto en todos estos congresos, cada vez hay más razones para pensar que los grafitos son verdaderos y, además, se han ido refutando todos los argumentos que existían a favor de la falsedad. Y ahora, gracias a los ponentes de este 4º  Congreso, podremos conocer las últimas investigaciones y también las últimas destruc-ciones. Además también habrá la opción de presentar comunicaciones en este evento. Iruña-Veleia se ha convertido en uno de los ejes de la arqueología y lingüística vasca. En ella se pueden ver muchas cosas: el rico patrimonio arqueológico que tenemos, cómo los políticos siguen destruyendo el yacimiento y cómo las entidades que deben proteger el euskera o la cultura están mirando hacia otro lado. Mientras tanto nosotros seguimos aquí, firmes, para ayudar a aclarar Iruña-Veleia hasta que los grafitos puedan ser datados.
Egitaraua. 2024ko urriak 26, larunbata Durango – Landako ElkartegiaPrograma 26 de octubre del 2024, sábado Durango – Landako Elkartegia
09:30 Harrera – Recepción
09:45 Aurkezpena – Presentación
10:00 Joseba Lizeaga Rica Licenciado en Biología y Diplomado en Estudios Avanzados en Estadística, Informática y Matemáticas
¿Cuántas manos hay en los textos de las ostracas encontradas en Iruña-Veleia?
10:30 Xabier Gorrotxategi Anieto Arkeologoa. Geografia eta Historian doktorea.
El fracaso de la filología en la autentificación de textos antiguos: los casos de Irulegi e Iruña-Veleia
11:00 Luis Silgo Gauche Doctor en Geografía e Historia
Inscripciones paleocristianas, protovascas y latinas, de la muralla de Iruña-Veleia
11:30 Miguel Thomson Okatsu Investigador Científico de los Organismos Públicos de Investigación
Trazabilidad, lectura e interpretación del grafito en lengua vasca de la pieza 15656 de Iruña-Veleia, un plato hallado en un enterramiento
12:00 Atsedenaldia – Descanso
12:30 Patxi Zabaleta Zabaleta Abokatua eta euskaltzain emeritua
Iruña-Veleiako indusketa berrasi
13:00 Mikel Larrañaga Arregi Historian doktorea
En busca de la paloma perdida: un particular escape room en el Museo de Arqueología de Álava
13:30 Juan Martin Elexpuru Arregi Idazlea eta euskal filologian doktorea
Euskalduntze berantiarra, euskarazko grafitoak izutzeko mamua
14:00 Bazkaria-Comida
16:30 Josetxo Mendia Azurmendi Lanbidez baratzezain ekologikoa. Afizioz historia zalea eta Iruña-Veleia Martxan-eko kidea
 Iruña -Veleia, etenik gabeko suntsiketa
17:00 Eliseo Gil Zubillaga Iruña-Veleiako zuzendaria (1992-2008)
Reflexiones de un arqueólogo condenado
17:30 Tomas Elortza Ugarte Irakasle erretiratua
Iruña-Veleia: bibliografia bateruntz
18:00 Komunikazioak – Comunicaciones Partaideek gai honi buruz komunikazioak aurkezteko aukera izango dute (informazioa eskatu) Los participantes tendrán opción de presentar comunicaciones (solicitar información)
18:30 Mahai ingurua – Mesa redonda
Iruña-Veleia: estado de la cuestión y propuestas de actuación
19:30 Itxiera – Clausura    

Biltzarraren Batzorde Antolatzailea / Comité Organizador del Congreso:
Patxi Alaña Arrinda, Juan Martin Elexpuru Arregi, Josetxo Mendia Azurmendi eta Miguel Thomson Okatsu.  
Erakusketa, Ostracabase,  Geostraka eta webguneak Exposición, Ostracabase, Geostraka y páginas webs
Biltzarrean “Iruña-Veleia: historiak ezin du itxaron” izeneko Carlos Ura-garen erakusketa ikusi ahal izango da, euskerazko eta kristautasunaren  grafito garrantzitsuenen erreproduk-zioekin. Bestetik, Ostracabase ezagutzea komenigarria da. Bertan Lurmenek topatutako grafito guztiak ikusi daitezke, haien ezaugarri guztiekin: argazkia, testuak, garaia… Era berean, aztarnategiaren eta grafitoen erakusketa birtuala ikus daiteke Interneten: Geostraka. En el Congreso se podrá ver la exposición “Iruña-Veleia, la historia no puede esperar“ de Carlos Uraga donde se reproducen y se explican los grafitos más relevantes de euskera y cristianismo. Por otra parte conviene conocer la Ostracabase, web donde se reco-gen todos los grafitos encontrados por Lurmen con todas sus carac-terísticas: fotografía, texto, época… Así mismo en internet se puede acceder a Geostraka que es la exposición virtual del yacimiento..
Azkenik, hauek dira gai honi buruz informazio gehien eskaintzen duten webguneak:
www.iruñaveleia.eu                            
www.amaata.com
https://blogak.goiena.eus/elexpuru                               
euskerarenjatorria.eus
Komunikazio bat bidaltzekoPara enviar una comunicación
Abuztuaren 30erako izenburua, 200 bat hitzetako laburpen eta bat 5 lerrotako CVa aurkeztu. Onartua izanez gero, urriaren 10erako testu osoa (2 orrialde gehienez) eta argazkia bidaliko dira. Eta urriaren 25erako diapositibak, egotekotan. Komunikazioa azaltzeko 10 minutu egongo dira arratsaldeko saioan.Para el 30 de agosto presentar el título, un resumen de unas 200 palabras y el CV en 5 líneas. Si se aprueba para el 10 de octubre el texto completo (máximo 2 páginas) y la foto y, para el 25, las diapositivas, si las hubiere. Cada comunicación dispondrá de 10 minutos de exposición en la sesión de la tarde.  
Izena ematekoPara inscribirse
Bazkariarekin 40 €. Bazkaririk gabe 25 € Laboral Kutxa: Iruña-Veleia Martxan ES84 3035 0056 46 0560073696 Ondoren bidali mezu bat izen-abizenekin irunaveleiamartxan@gmail.com postara. Informazioa: 696 296 767Con comida 40 €. Sin comida 25 € Laboral Kutxa: Iruña-Veleia Martxan ES84 3035 0056 46 0560073696 A continuación enviar un mensaje con el nombre y apellidos a irunaveleiamartxan@gmail.com. Información: 696 296 767
Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin