Prentsaurrekoak oihartzun zabala hedabideetan

Ostiraleko prentsaurrekoak oihartzun zabala izan du hedabideetan, prentsa idatzian batez ere: Berria, Correo, Gara… Honetaz informazio zabalagoa Ama Ata blogeanp032_f01Berria

1_FEBREROGara

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Atzoko prentsaurrekoaren bideoa; Ana Iriarte EHUko irakaslea publikoan

Prentsaurrekobideoa

Hona hemen atzoko prentsaurrekoaren bideoa.

Kazetari eta argazkilari ugari aretoan. Eta denon harridurarako, kazetaria ez zen bat ere bai, Ana Iriarte EHUko irakaslea (Joseba Lakarra katedratikoaren emaztea). Agerraldia amaitzear zegoela bere jakinduriarekin ilustratu gintuen. Bere hitzak 50:25tik aurrera entzun daitezke.

Kategoriak Sailkatugabeak | 4 iruzkin

Prentsaurreko jendetsua analitiken inguruan

Kazetari eta hedabide ugari etorri da gaur eguerdiko prentsaurrekora. Eliseo Gilek, Patxi Alañak eta Juan Martin Elexpuruk irakurri dute agiria. Koenraad van den Driescche geokimikariak IPCEren txostenaren zenbait alderdi jorratu ditu irudien bidez. Idoia Filloyk hainbat azalpen eman ditu ondorengo solasaldian. Gaztelaniazko bertsioa. Eta euskarazkoa:

Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) erakundeko laborategiaren txostena zentzunaren eta arkeometriaren aurkako erasoa da

2009ko urrian, Lurmenek epaitegiari eskatu zion Iruña-Veleiako grafito eztabaidatuak Arkeometrian izen handia duen atzerriko laborategi batean azter zitezela. 2010eko apirilean Gasteizko Epaitegiak Guardia Zibilari eskatu zion analisiak egitea. Urtebete igarota, Guardia Zibilak erantzun zuen ez zuela gaitasunik eta bitartekorik horrelako lan baterako. Geroago, epaitegiak Ertzaintzari eskatu zion lan bera. Handik bi hilabetera erantzun berbera jaso zuen. 2012ko uztailean, eskaera bera egin zion epaitegiak Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE), Espainiako Kultura Ministerioaren erakundeari. Erakunde honek 2012ko urrian jaso zituen analizatu beharreko materialak.

Urtebete baino gehiago igarota, erakunde horren laborategiak idatzitako txostena irakurri ahal izan dugu. Bertan esaten da aztertutako 39 grafitoetatik 35 berriak direla. (Gogoratu behar da 450 inguru direla grafito eztabaidatuak).

Hori dela eta, txostena zehatz-mehatz aztertu ondoren, ondorengoa adierazi nahi dugu:

1.- Azken sei urte hauetan piezak, nahita edo nahi gabe, aldaketak jasan dituzten susmo handiak ditugula.

2.- Azterketa analitikoa piezen gainazalari bakarrik egin zaiola, eta gainazalean gelditu ohi direla piezak aurkitu eta gaur arteko manipulazio guztien arrastoak (garbitzean, marraztean, aztertzean eta abar sortuak, eta baita eragin litezkeen beste batzuk ere), eta, jakina, erabilitako tresnenak era bai. Gainazalaren azterketak manipulazio horien berri emango digu, baina ezingo du  erabaki grafitoak benetakoak diren ala ez.

3.- Lurmen izan zela, kereilatutako parte gisa, Epaitegiari azterketa analitikoak egitea eskatu ziona, gaia behingoz erabakita geratu zedin benetakotasun/faltsutasun auzian. Lurmenek froga erabakigarriak egitea eskatzen zuen; esate baterako, oraindik zenbait grafito estaltzen dituzten geruzen azterketa kimikoa egitea, eta hezurrezko eta adreiluzko grafitoak analizatzea. Baina horrelakoa azterketarik ez da gauzatu, eta hezurrezko eta adreiluzko piezarik ez da laborategira eraman ere egin.

4.- Gure ustez, gainazalaren azterketara mugatzea oso larria da erabakigarria izan nahi duen auzi judizial batean. Izan ere, Iruña-Veleiako kasuan ez dira kontuan hartu arkeologoek materiala prozesatzerakoan  (garbitzerakoan)  uzten dituzten arrastoak, eta ezta jende askoren eskuetan ibili izana Lurmenek Museoan utzita gero ere, eta zer esanik ez, auzia epaitegietan dagoenetik.

Gure ustez, ez da egon materialen zaintza katerik azken sei urtean. Grafitoak kereila jarri duenaren eskuetan egon dira, epaitegian ondo gordeta eta prezintatuta egon beharko zutenean. Hori dela eta, Batzordekideez gain, grafologo talde baten eskuetan ibili dira, eta Batzordearen eta Foru Aldundiaren tesiekin bat datozen beste askoren eskuetan ere bai, aurreko kultura diputatuak parlamentuan esandakotik ondorioztatzen den bezala. Gure iritziz, zaintza katerik ez egote hau ulertezina da edozein justizia sistematan, eta nahikoa arrazoi izan beharko luke auzia bertan bera uzteko babesik ezagatik.

5.- Laborategiak dio hogei bat metal moderno aurkitu dituela grafitoetan, eta hori faltsutasun seinale dela. Ondorengoak aurkitu omen ditu: burdina, altzairu herdoilezina (manganesoa, kromoa, níkela, banadioa edo molibdenoa omen duena kopuru ezberdinetan), beruna, zinka, alpaka, letoia, urrea, zilarra, eztainua, kobrea eta kuprita. Honek esan nahi du ustezko faltsifikatzaileak 20 bat erreminta ezberdin erabili dituela 35 pieza grabatzeko. Esan beharrik ez, guztiz sinestezina dela horrelako gauza bat, eta are gehiago kontuan hartzen badugu metal horietako batzuk ez direla grabatzeko egokiak, zinka, beruna, kuprita edo urrea, adibidez.

Material hauek piezen azalean aurkitu direnez (ez kostren azpian), eta kontuan izanda material hauek zenbat esku eta erreminta ezberdin ezagutu dituzten, arrasto horien presentzia klabe horretan ulertu behar litzateke eta sekula ere ez faltsifikazio seinale gisa.

Gainera esan behar da metal arrasto hauek euskarrien gainean ere aurkitu dituztela, eta inork ez duela zalantzan jartzen euskarriak antzinakoak direla. Halakoetan laborategiak esaten du testuinguruz kanpo daudela (hau da, geroagokoak direla). Orduan zergatik ematen zaie beste interpretazio bat grafitoaren barruan agertzen direnean?

Eta beste gauza bat, Batzordeko kide izan zen Madariaga irakasleak egindako txosten analitikoak (IPCEk aztertutako lau pieza daude haren zerrendan) ez du esaten ildoetan inolako metal modernorik aurkitu duenik; bai, ordea, burdina herdoildua eta beste metal batzuk. Noiztik daude orduan metal guzti horiek piezen gainean, 2008an EZ BAZEUDEN eta orain, aldiz, IPCEk aurkitzen baditu?

6.- Laborategiak ez du entzun nahi izan Lurmenek hezurrean eta adreiluan egindako grafitoak analizatzeko eskaria. Aztertzen errazenak dira hauek, eta guztiz erabakigarriak benetakoak/faltsuak auzian. Izan ere, freskoan grabatuta daude eta euskarriak erromatarren garaikoak dira zalantzarik gabe (hau erraz eta merke froga daiteke nahi izanez gero, hezurrei Karbono 14 azterketak eta adreiluei termoluminiszentziakoak eginda). Eta euskarriak benetakoak badira, grafitoak ere bai.

7.- Laborategiak faltsifikazio frogatzat hartzen du ildoetako metal arrastoak herdoildu gabe egotea. “La ausencia de alteración (oxidación) permite señalar un origen reciente para las mismas” errepikatzen du behin eta berriz. Kontuan izan behar da Lurmenek material guztia garbitu zuela, eta urak, hezetasunak metala herdoildu egiten duela. Beraz, ez baldin badago herdoil arrastorik IPCEk aurkitutako metal modernoetan, honek garbi adieraziko luke aztertutako grafitoen gainean agertzen dena garbiketa baino beranduagokoa dela. Gure iritziz, duela gutxi egindako manipulazio baten seinalea litzateke, eta inolaz ere ez faltsifikazioarena.

8.- Laborategiak faltsutasun irizpidetzat darabil honako hau ere:  “Grafitoak benetakoak izateko letren eta marrazkien ildoek ez dute lurpean zeudelarik sortutako kostrarik edo geruzarik apurtu behar”. Baina nola bereizten da grafitoa grabatzerakoan hautsitako kostra bat (faltsutasun seinalea, duela gutxi egindakoa dela frogatzen bada) eta arkeologoek pieza garbitzerakoan ildotik kendutako beste bat, azpian zer jartzen duen jakin ahal izateko? Txostenak ez dio honi ere erantzunik eskaintzen. Baina hala ere bere interpretazioa ematen du, materialak prozesatzeko modua eta arkeologoek esandakoa aintzat hartu gabe. Laborategiaren irizpideari jarraitzera, Bibat-en daude grafito guztiak faltsuak izango lirateke kostrarik ez dutelako ildoetan.

9.- Laborategiak dio duela gutxiko betelanak direla ildoetan ikusten diren kostrak eta hondakinak; eta hori mikroskopio bidezko ikusketa soilean oinarrituta, ez baitute hondakin hauen azterketa kimikorik egin. Gure ustez,  inolako oinarri analitikorik eta zientifikorik gabeko baieztapena.

10.- Esandakoagatik, auzia artxibatzea eskatuko dugu, guztizko babesik eza dela eta, grafitoen zaintza-katea hasiera-hasieratik hautsita egon delako.

Aipaturiko arrazoiengatik eta bere garaian azalduko ditugun beste batzuengatik, seriotasunik gabea eta onartezina irizten diogu IPCEren txostenari, eta 2009ko gure agirian eginiko exijentziak berresten ditugu

1) Piezek hasierako egoeran  jarraitzen dutela konproba dadila.
2) Grafitoen analisi eta ikerketa zientifiko berriak egitea agin dadila (“… atzerriko arkeometria laborategi on batean” gehitzen dugu orain).
3) Parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egin ditzatela aurrez seinalatutako lekuetan.

Beharrezkoa ikusten dugu, baita, Lurmenek eginiko lanaren auditoria egitea, eta baita EHUko Arkeologia Sailak hondeamakinaz eginiko “langintzarena” ere.

Lurmen auzipetzeko eta grafitoen faltsutasuna abalatzeko beste saiakera baten aurrean gaudela pentsatzen dugu, oraingoan ustezko argudio zientifikoak erabilita, begi-bistakoa denean txosten analitikoak ez duela ez bururik eta ez hankarik.

Lurmen, SOS Iruña-Veleia, Euskararen Jatorria

Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 31n

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Grafito gehienak berriak dira, IPCEren txostenaren arabera. Prentsaurrekoa honi erantzuteko

Vocento Taldeak Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) erakundeko laborategiaren txostenaren filtrazio bat argitaratu du, non esaten duen analizatutako 39 grafitotatik 35 berriak direla. Notizia Berrian, hurrengo egunean.

Duela egun batzuk ezagutzen dugu txosten hori, sakon aztertu dugu, eta zentzunaren eta arkeometriaren aurkako erasoa dela esan dezakegu Piezak sei urtez egon dira zaintzarik gabe, akusatzaileen eskutan, honek ekar dezakeen guztiarekin. Bestalde, laborategiak piezak modernoak direla esateko ematen dituen ustezko frogak antifrogak dira beste ezer baino gehiago.

Lekua: Aldabe Gizartetxea. Eulogio Serdan K. Gasteiz

Eguna eta ordua: ostirala, urtarrilak 31, 12:00

Gaia: IPCEko laborategiaren analisiak

Emaleak: Lurmen (Eliseo Gil, Idoia Filloy), SOS Iruña-Veleia, Euskararen Jatorria, Koenraad van den Driescche (Geokimikaria)

IRUÑA-VELEIA: RUEDA DE PRENSA

Lugar: Centro Cívico Aldabe. Eulogio Serdan. Vitoria-Gasteiz

Día y hora: viernes, 31 de enero, 12:00

Tema: análisis de IPCE

Convocantes: Lurmen (Eliseo Gil, Idoia Filloy), SOS Iruña-Veleia, Euskararen Jatorria, Koenraad van den Driescche (Geokimikaria)

El grupo Vocento ha publicado una filtración del informe del laboratorio del Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) donde declaran recientes 35 de los 39 grafitos analizados. Hace días que tenemos acceso a dicho informe y después de haberlo estudiado a fondo, podemos afirmar que nos encontramos ante un verdadero atentado contra el sentido común y la arqueometría.

Los grafitos han carecido de cadena de custodia durante estos seis últimos años, con todo lo que ello puede conllevar. Por otra parte, las pruebas que aduce el laboratorio para intentar demostrar las modernidad de los mismos son, a nuestro entender, antipruebas más que otra cosa.

En la rueda de prensa, se ahondará en el tema y se repartirá nueva documentación. Estarán presentes los arriba citados.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Iruña-Veleiako euskarari eta latinari buruzko hitzaldia Gipuzkoako IRALEn

IRALE irakasleak euskalduntzeko zentroak bere ikasle eta irakasleei zuzendutako  hitzaldia antolatu du.

Gaia:  Iruña-Veleiako Euskara eta Latina

Hizlariak: Juan Martin Elexpuru (euskara), Alicia Satué (latina)

Lekua:  IRALE. Larratxo 51. Donostia.

Eguna eta ordua: otsailak 14, 10:30

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Hamalau hilabete igaro arren, berririk ez laborategitik eta epaitegitik

2012ko azaroaren 23an eraman zituzten 39 ostraka Gasteiztik Madrileko Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) erakundeko laborategira. Ez zuten hezurrean eta adreiluan egindakorik hartu, eta gainera, aspalditxo iragarri genuenez, susmo handiak daude piezak garbituta eta kontaminatuta eraman zituztela.

Sei hilabeteko epea zuten. Beste sei hilabeteko luzapena eskatu zuten gero. Epeak agortu dira, 14 hilabete igaro dira eta berririk ez. Zer gertatzen da?

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Bi urte Txillardegi hil zela

Ostraka Mundua blogak Jose Luis Alvarez Enparantza ´Txillardegi` handiaren figura ekarri du gogora haren heriotzaren bigarren urteurrenean. Blog honen gaiari lotuta, gauza jakina da Txillardegik grafitoak benetakoak zirela pentsatzen zuela, niri zuzendutako hiru gutunetan adierazi zuenez. Hemen blog honetan bertan duela bi urte jarritakoa eta Berrian argitaratutako artikulua.

txillardegi-2010

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ostraka Mundua blogak SOS Iruña-Veleiari eman dio aurtengo saria

Zera irakurtzen dugu Ostraka Mundua blogean:  “Prestigio handiko saria Iruña Veleia euskara zaharra urtero ematen dena, oso ezaguna eta preziatua da munduan, batez ere irabazi duten pertsonaia ospetsuengatik. 2013. urteko sariduna aho batez Sos Iruña Veleia izan da izendatua, azken urtetan egin duen lan eskargagatik”.

Milesker, Ostraka. Zuk beste merezimendu egindakoak gutxi izango dira auzi triste honetan.

iruc3b1a-veleia-itxi

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Inuzente Egunez, Gyps-Satorrotasen inuzentekeria historikoa gogoan

Hirugarren aldiz dakargu gaia mahaira. Eta, ondo bada, urtero ekartzen ahaleginduko gara, egileak barkazioa eskatu edo azalpenak eman arte.

2007ko Inuzente Eguna zen. Handik egun batzuetara osatuko zen “Batzorde Zientiko Laguntzailea”. Celtiberia.net gunean Gyps-Satorrotasen luma zorrotzak ondu zuen harribitxi literario hau, Eliseo Gil, Henrike Knörr eta Juan Santos Yanguas jomugan hartuta (grafitoak  benetakoak zirela pentsatzen zuten hirurak orduan) . Pentsatzen dut blog honetako irakurlea aspalditik jakitun dela egilearen benetako izenaz.

Hemen testu osoa. Ama Ata blogean eztabaida interesgarria gai honen inguruan. Beste sarrera batean, Henrike Knörren mezua nola manipulatu zuten Lakarrak eta Gorrochateguik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Jaiotzaren irudiak grafitoetan

Gabonetan gaude eta, Ostraka Mundua blogeko Jesus Jaiotza, 1700 urte Iruña-Veleian sarreran, grafitoetan agertzen diren Jaiotzako irudiak ikus daitezke. 13376 piezan Jesusen bizitza dator marrazki xumeen bidez egina, eta tartean jaiotza.  13356an beste jaiotza bat, eta 13350ean agian beste bat.

13376-jesus-bizitza-2

13376-jesus-jaiotza-2

13353-sortu-2OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina