Gontzal Fontaneda filologoa da, gasteiztarra. Bere Euskadi euskararen aurka? artikulua agertu da Argia-ko edizio digitalean.
Gontzal Fontanedak bloga ireki berri du sarean.
Gontzal Fontaneda filologoa da, gasteiztarra. Bere Euskadi euskararen aurka? artikulua agertu da Argia-ko edizio digitalean.
Gontzal Fontanedak bloga ireki berri du sarean.
“No destruir los grafitos de Iruña-Veleia” tituluaz, artikulu luze bat argitaratu du gaur Noticias de Gipuzkoa egunkarian Patxi Zabaletak. Jende gehienak jakingo duenez, euskaltzaina, abokatua eta politikaria da; politikari ohia, nahiago bada, politika aktiboa utzi egin baitu duela gutxi. Lehenengo parrafoa kopiatzen dugu:
“Desde la experiencia de cuatro décadas en el ejercicio de la abogacía, considero que la falsificación de los grafitos de Iruña-Veleia es prácticamente imposible. El debate sobre la autenticidad o falsedad de tales grafitos debiera ser sacado del ámbito judicial, en el que se halla escandalosamente empantanado desde hace más de seis años, y reconducido al ámbito estrictamente científico. Paara ello es imprescindible que los más de 400 grafitos encontrados hasta 2006 en Iruña-Veleia sean protegidos contra su destrucción y queden preservados para los análisis físicos y químicos, que son los únicos estrictamente científicos en esta cuestión y que son los que incomprensiblemente no se han realizado aún.” Jarraitu irakurtzen.
Naiz-en ere agertu da.
Atzo, San Prudentzio Eguna, Armentian izan ginen. Bi pankarta jarri genituen zuhaitzetan. Liburuak eta CDak saldu genituen eta bi mila esku-orri baino gehiago banatu erromeriara zihoazen oinezkoen artean. Behean irakur daiteke testua. Jende asko hurbildu zitzaigun agurtzera eta informazioa jasotzera.
IRUÑA-VELEIA ARGITU
Benetako grafitoak faltsutzat jota. Analitika iruzurtiak. Ikaragarrizko altxor kulturala zakartegira joateko arriskuan
Eliseo Gil, lehengo zuzendaria, faltsutzailetzat seinalatua bidegabeki. 6 urtez Damoklesen ezpata gainean duela, epailearen erabakiaren zain
Julio Nuñez, oraingo zuzendaria, aztarnategiaren jaun eta jabe, hondeamakina handi batez 8.000 m2 suntsitu eta bost urtera. Nahikoa da!
ELISEO GIL, ZUREKIN GAUDE! SEI URTEKO BIDEGABEKERIA ARABAKO ALDUNDIA ERRUDUN POLITIKOA. KENDU KEREILA! EHU, ERRUDUN INTELEKTUALA
Elkarretaratzea ostegunero, 20:00, Diputazioaren aurrean. Etorri!
Informazioa: amaata.com; blogak.goiena.eus/elexpuru; sos-irunaveleia.org
SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia
IRUÑA-VELEIA ARGITU
Grafitos verdaderos declarados falsos. Analíticas fraudulentas. Un gran tesoro cultural en peligro de terminar en el vertedero
Eliseo Gil, anterior director, señalado injustamente como falsificador. Más de 6 años con la Espada de Damocles esperando una decisión judicial
Julio Nuñez, actual director, sigue al frente del yacimiento, 5 años después de haber arrasado 8.000 m2 con una excavadora. ¡Basta ya!
¡ELISEO GIL, ESTAMOS CONTIGO! SEIS AÑOS DE INJUSTICIA DIPUTACIÓN DE ÁLAVA, CULPABLE POLÍTICA. ¡RETIRA LA QUERELLA! EHU-UPV, CULPABLE INTELECTUAL
Concentración todos los jueves 20:00, delante de la Diputación. ¡Acude!
Información: amaata.com; blogak.goiena.eus/elexpuru; sos-irunaveleia.org
SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia
Datorren asteartean San Prudentzio Eguna da, Arabako patroia. Armentian erromeria egiten da, eta hori dela eta enkartelada egingo dugu
Eguna eta ordua: asteartea 28, 11:00 – 14:00
Lekua: Mendizorrotza eta Armentia bitartean, Santuaren estatuatik hurbil.
Gasteizen euskeraz argitaratzen den Alea aldizkari berrian (apirilak 17, 12. zk.), Maritxu Goikoetxearen gutuna dator, Ricardo Gómezen adierazpen batzuk hizpide hartuta.
“Henrike Knörr Iruña-Veleiako grafitoak benetakoak zirela pentsatu zuen hasieratik eta Iritzi horrekin hil zen. Bere bizitzako azken hilabeetetan presio akademiko handiak jaso zituen faltsuak zirela “onar” zezan Lakarra eta Gorrochategui lankideen aldetik . Ez zuen amore eman, baina azkenik “onartu” zuen, aipaturiko biei idatzitako mezu luze batean, grafitoak ezin zitezkeela III. mendekoak izan. Baina gaineratu zuen bere ustez geroagokoak zirela, erromatarkuntzaren eta Veleiako balizko elizbarrutiaren (IX. mendea) bitartekoak: “Cabe suponer cierta continuidad de Iruña-Veleia hasta esa época armentiense. […] Y esa continuidad explicaría las palabras vascas con su aspecto “moderno”, dio, besteak beste, mezuan.
Beraz, datazioa atzeratu zuen, baina ez zuen atzera egin bere pentsaeran. Ricardo Gómez-en Alea-ko elkarrizketa irakurri duenak agian beste iritzi bat aterako zuen “… poliki poliki gaztelua erortzen joan zen. Ez dakit inoiz pentsatu zuen faltsuak zirenik, baina…” Beharbada ez du gezurrik esaten, baina egia lausotu bai.
Askoz urrunago joan ziren Lakarra eta Gorrochategui eta hauek elkarrizketatu zituen Barandiaran, Berriako kazetaria : “Eta, hil baino lehenago, mezu bat igorri zien bi kideei. Mezua, osorik, ezezaguna izan da gaur arte. Gaur, senideek publiko egitea erabaki dute. Mezu horretan, Arabako hizkuntzalariak bat egin zuen beste bi filologoen tesi nagusiarekin. Idazkunak ez dira, Gilek behin eta berriro defenditu bezala, III. mendearen ingurukoak. Beraz, faltsuak dira”. (2009-3-6).
Hau izan da iritzi publikoari igorri zaion mezua. Eta ez da egia. Garbi hitz eginda, gezurra da. Idatzi osoa Interneten kontsulta daiteke. Familiarekin ere hitz egin daiteke. Iritzi ezberdinak izan ditzakegu grafitoez, baina ezin da horrela jokatu pertsona baten memoriarekin. Henrikek ez zuen horrelakorik merezi.”
Maritxu Goikoetxea (SOS Iruña-Veleia)
Maiatzaren 9an egingo da Zestoan Euskeraren Jatorriaren X. Biltzarra. Euskoeuropeismoa / Indoeuropeismoa du goiburu. Egitaraua eta izen ematea. Hainbat hitzaldi izango da egunean zehar eta horietako azkena Miguel Thomson ikerle finarena: La ciencia y la controversia sobre la autenticidad de los grafitos de Iruña-Veleia.
Bestalde, Euskeraren Jatorriak bere 42. Jatorriberri argitaratu du. Hainbat berri eta artikulu interesgarri irakurri daitezke bertan.
Zuztarrak Errotuz Taldeak antolatuta, urteroko historiari buruzko zikloaren barruan emango da hitzaldia.
Hitzaldia: Iruña-Veleia; zer gertatzen da?
Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
Eguna eta ordua: apirilak 22, astezkena, 19:00
Lekua: Kulturate Kulturetxea, Arrasate
Joxean Agirre egungo euskal nobelagilerik onenetarikoa da. Zer pentsatua ematen duen artikulua idatzi du Iruña-Veleiako auziaren inguruko isiltasun harrigarria hizpide hartuta. Larunbateko Garan argitaratu zen.
“Dennis Mercuryren “Iruzurraren maisuak” liburua apaletik hartu (ez da beharbada libururik onena, baina gaiaz dudan bakarra da) eta hirugarren zatira joan naiz, “Iruzur arkeologikoak” dionera, eta, bertan agertzen diren pieza faltsutuak miretsi ondoren, Iruña-Veleiako grafitoei begira eman dut tarte luze bat Interneten dauden foroetan, eta, grafito horiek faltsutuak izatekotan, maisu izugarriak ditugula pentsatu dut, munduko onenetakoak beharbada.
Otsailaren 25ean, barruan batzar nagusia egiten ari ziren bitartean, SOS Veleiako kide batzuk kokatu ziren Arabako Aldundiaren atarian eskuetan pankarta eta aldarri labur hau zutela: “Arabako Diputazioa errudun. Retira la querella”. Euripean egon ziren ordu batzuk eta Interneten eskegi zituzten argazki horiei begira beste behin esan diot neure buruari zerbait arraroa, zerbait estrainioa dagoela Iruña-Veleia auziaren inguruan, ez baita normala komunikabide konbentzionalek eztabaida nola itxitzat eman zuten eta geroztik komeni zaienean bakarrik ateratzen duten gaia. Geroztik grafitoen benetakotasunaren aldeko txosten bat irakurri nahi duenak Internetera jo beharra dauka. Nik ez dakit gaiari buruz ezer, baina gero eta gehiago direla iruditzen zait grafitoen benetakotasunaren aldeko zientzialarien ahotsak, atzerritarrak horietako asko, bidenabar esanda. Ulertzen dut Madrilen sukurtsal diren gure egunkari handiek jarrera hori izatea. 2006an grafitoen aurkikuntza egin orduko hasi ziren arkeologo espainiarrak gertakaria susmopean jartzen. Badirudi euskararen antzinatasuna eta gisako leloak abertzaletasuna hauspotzeko bakarrik erabil daitezkeela. Zailagoa da bertako komunikabideen jokabidea ulertzen, ez bada zuhurtzia gehiegizko batengatik. Nik ez dakit zer gertatu den, baina indar abertzaleak, espainiarrak, EHU eta gainontzeko indar faktiko guztiak bat datozela ematen du eztabaida itxi, Eliseo Gil eta bere taldea auzipean jarri eta ostraken gainean lur pixka bat botatzearekin.
Interneteko informazio anabasan sartzen den edonork, ordea, gero eta ahots gehiago aurkituko ditu benetakoak ote diren diotenak. Ezin da esan, espainiar arkeologo batek esan zuen moduan, grafito horietako asko udan indusketak egitera etorritako ikasleren batek sartuko zituela lurpean. Hori baino zailagoa da faltsifikazioaren artea. Hala izatekotan ere, aditu talde batek egin beharko zukeen lan hori, lur geruza ezberdinetan agertu direlako eta aurkitu zituzten lekuetan lurra mugitu gabe. Galdera ikurrez eta misterioz betetako auzia da. Zortzi urte igaro dira aurkikuntza egin zenetik eta ordua badela dirudi gaia zientziaren arlora berriro eraman eta nazioarteko batzorde batek eskatuko lituzkeen ikerketak egiten hasteko. Eliseo Gil eta bere taldearen izen onak ere mereziko luke urgentzia hori. •”
2013an grabatu eta Youtube-ra igo genuen Iruña-Veleia, Benetakoak ala Faltsuak? / ¿Verdaderos o Falsos? gure dokumentalaren euskerazko eta gaztelerazko bertsioa. Orain italierazkoa eta ingelesezkoa argitaratu ditugu, azpitituluez baliatuz. Oso urrats garrantzitsua iruditzen zaigu gaia nazioarteratzeko, kanpoko laguntza beharko baita auzi hau noizbait argituko bada.
Blog honen irakurleei arrenka eskatzen diet dokumental hau zabaltzen laguntzeko ezagunen artean, sare sozialetan eta ahal den leku guztietan.
Euskeraz eta gaztelaniaz: https://www.youtube.com/watch?v=c2zzAKeF4WM
Italieraz: https://youtu.be/Nw-lA7oAjc0
Ingelesez: https://youtu.be/rkFgZjbY3nI
Ama Ata. Gaia jarraitu duenak jakingo du Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) delakoak (Espainiako Kultura Ministerioaren erakundea) azterketa analitikoak egin zituela epailearen eskariz, eta J. V. Navarro Gascón-ek sinatzen duen txostena iruzur hutsa dela.
2014ko martxoan erakunde beraren beste txosten bat heldu zen epaitegira:
Tomás Antelo, ‘Informe de examen por imagen’.
Informe del Archivo General del IPCE, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte; Madrid, 2014.
Ostraka mundua-tik jaitsi daiteke txostenaren zati baten pdf-a. Kontua da txosten honetan ez dela inon faltsutasunaren zantzurik agertzen. Aztertu dutenek diote terminologia ultrateknikoan idatzia dagoela eta ez dela ezer ulertzen. Eta susma daiteke ezin dutela garbi esan ondorioa , hau da, ez dutela inolako faltsutasun arrastorik aurkitu. Lurmenen defentsak hilabeteak daramatza txostenaren koloretako kopia eskatzen, baina oraindik ez du lortu kopia hori. Argazki ultrabioletak egin dizkiete piezei, eta ezinbestekoa da koloretako bertsioa irudiak interpretatu ahal izateko.
Surrealismoa gailurra jotzen ari da txosten hauekin. “Navarro Txostenak” piezak faltsuak direla ondorioztatzen du, eta ez du erakunde beraren “Antelo Txostena” aipatzen. Lau hilabete geroago, “Antelo Txostenak” ez du faltsutasuna ondorioztatzen, eta ez du “Navarro Txostena” aipatzen. 2014ko uztailaren 3an Iciar Lamarain, Kultura Diputatua, Arabako Aldundian azalpenak ematen EAJ/PNVko Pedro Ignacio Elosegiren eskariz:
” No he entendido nada de esas que le he dicho que llegaron el 14 de mayo, pero no yo, ni la Secretaría Técnica ni mi jefe de servicio, por muy Jefe del Servicio de Arqueología que sea, porque venía en unos términos absolutamente… Se ha mandado a personas que podían entender ese lenguaje, tal vez químicos, tal vez físicos, no sé…Yo ya le digo, leí y dije: esto no lo entiendo. “Yo tampoco”, la Secretaría. Vamos a ver a quien sea y que nos aclaren. Y ya le digo que no tengo ningún inconveniente, en cuanto nos hagan un
balance de qué dice esa segunda página, hacerles una entrega de ello.”
Eta lasai geratuko zen. Hau maila. “Nibeloia”, esango luke norbaitek. Urtebete igaro da eta badirudi oraindik ez dutela deskodetu txostena, berririk ez dago behintzat.