Gorrochateguiren euskalduntze berantiarraren aurkako artikulua

Baskoniako historia bat” dokumentala dela eta idatzitako gure “Baskoniako ipuin bat” artikuluan aipatzen genuen Gorrochateguiren hitzak manipulatu egin zituztela eta bideoaren testuinguruan teoriaren aldekotzat bezala agertzen zirela bai bera eta bai Azkarate, Larrea, Mitxelena…

Joaquin Gorrochateguiren idatzi berri bat heldu zaigu: “Las lenguas de Alava y alrededores en la antigüedad”, 2o14ko abenduaren 17an Gasteizen emandako hitzaldiaren testua (ez dut erreferentzia bibliografiko zehatza). Iturria: Ama Ata.

Ondorioen partea kopiatu dugu. Egin klik hobeto ikusteko.

img079

img080

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Lorena López de Lacalle EH Bilduren Arabako zerrendaburua Senaturako

Larunbatean iragarri zuten. Notizia berez komentatzen delakoan gaude, baina izango dugu astia honetaz jarduteko.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Azpeitiko Uztarrian elkarrizketa gaurko hitzaldia dela eta

Gaur hitzaldia Azpeitian. Hori dela eta elkarrizketa Uztarrian.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“¿Cometió la Diputación Foral de Álava falsificación documental el 19/11/2008?”, sarrera eta eztabaida interesgarria Ama Atan

2008ko azaroaren 19a, erabakia hartu zen eguna, dena hankazgora jarri zuen eguna. Orduan gertatutakoa ezagutzea ezinbestekoa da auziaz jabetzeko. Ama Atan sarrera eta eztabaida interesgarria.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Azaroak 7 (euskeraz) eta 8 (gaztelaniaz) aurtengo azken bisitak

Blog honen jarraitzaileek badakizuenez, arrakastatsuak izan dira oso bisita gidatu alternatiboak. Aurtengo abuztuaren 1ean hasita, zazpi egin dira dagoeneko eta 200 lagunetik gora hartu dute parte. Aurtengo azken aukerak:

Azaroak 7, larunbata, euskeraz; Azaroak 8, igandea, gazteleraz

Izena emateko: webmaster.sosveleia@gmail.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Azpeitian Iruña-Veleiaz hitzaldia urriaren 29an

  • Izenburua: Zer gertatzen da Iruña-Veleian
  • Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
  • Eguna eta ordua: urriak 29, osteguna, 19:30
  • Lekua: Azpeitiko Plaza Txikiko Baigera, Areto Nagusia (1. solairua)
  • Antolatzailea: Nabarralde Fundazioako Azpeitiko sustatzaile Taldea
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bisitarik jendetsuena urriaren 18koa

Nahiz eta topea 30 lagunean jarrita euki, azkenean 40 lagun izan ginen joan den igandeko bisitan. Izena eman gabeko hiru lagun agertu ziren, eta bisita erdian goiz pasa zebilen Aretxabaletako zazpi laguneko taldea bildu zitzaigun. Hondarribitik etorri zen multzo handiena (12), beste 6 oñatiar ere izan ziren. Lurraldeka: 30 gipuzkoar, 7 bizkaitar eta 3 arabar.

Ilun samar zabaldu zuen eguna baina gero eguraldia zein giroa ezin hobeak izan genituen. 33 lagun gelditu ginen bazkarira eta ondorengo solasaldira. Jendea pozik.

Aurtengo azken bisitak: azaroak 7 (euskeraz) eta azaroak 8 (gazteleraz). Izena emateko: webmaster.sosveleia@gmail.com

(Egin klik argazkiak ikusteko)

urria181

urriak182

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“La conspiración de Lorena Lopez de Lacalle, ex-Diputada de Cultura, contra LURMEN”, sarrera berria Ama Atan

Koenraad Van den Driesschek izenpetuta, “La conspiración de Lorena Lopez de Lacalle, ex-Diputada de Cultura, contra LURMEN” sarrera irakurri daiteke Ama Atan. Argigarria eta oportunoa Lorena EH Bilduko zerrendaburu gai izendatu duten une honetan.

Ildo bereari jarraiki ¿Cometió la Diputación de Álava falsificación documental en 19/11/2008? sarrera ipini du blog berean. Duela zazpi urteko erabakia nola egosi zen jakiteko ezinbestekoa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Lorena Lopez de Lacalle EH Bilduko zerrendaburu gaien artean Madrileko Kongresurako

Naizek argitaratu berri duenez, Lorena Lopez de Lacalle dago Arabako EH Bilduko zerrendaburu gaien artean Madrileko Kongresurako. Iruña-Veleiako auzia jarraitu duen orok badaki bera dela desastrearen arduradun politiko nagusia (ez bakarra). Foru-hauteskundeetan ere bigarren joan zen, zuzendaritzen aurrean guk egindako protestek ez zuten ezertarako balio izan. Nola sentituko zinateke zu bozkatu ohi duzun talde politikoaren zerrendaburu gai Barcina edo Rato dela jakitean? Ba horrelaxe sentitzen gara asko. Notiziaren mamia:

“Tokiko batzarrek erabakiko dituzte EH Bilduren hautagaiak, «prozesu zabal, parte-hartzaile eta gardenean». […] «Eta parekotasuna bermatzeko, batzarretan gizon bat eta emakume bat bozkatu beharko dira».
“Aukeratzeko mahai gainean izango diren izenak honakoak dira:

Arabatik, Iker Urbina, Jon Iñaki Lezea, Lorena Lopez de Lacalle eta Rafa Larreina.”

Gaizki ulertzen ez badut, honek esan nahi du Arabako batzarretan L. L. de Lacalleri eman behar zaiola botoa derrigorrez.

Groenlandiara emigratzeko gogoa ematen du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Patxi Huarteren iruzurra” gutuna Berrian

Patxi Huarte “Zaldieroa” komikigileak bineta bat argitaratu zuen Berrian Iruña-Veleiako grafitoak Volkswageneko iruzurrarekin alderatuz. Antzeko beste asko ere egina da. Koldo Urrutiak, Euskeraren Jatorriaren izenean, gutuna idatzi du hori kritikatuz. Horrela amaitzen da:

“Patxi jauna, arrazoi duzu, iruzur galanta Iruña-Veleiakoa baina faltsukeriaren aldekoek egindako iruzurra alajaina!”.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina