Joaquín Gorrochategui Euskadi Ikerketa Saria jasotzean: “La mano de Irulegi es el contrapunto a los falsos grabados de Iruña-Veleia”

Lotura honetan EITBren bideoa

Ikus dezagun zer esan zuen 2006an:

•”Y nuestro objetivo principal era hoy precisamente asegurar a esa comunidad científica que es verdad, que no es un fraude, que han aparecido unas leyendas escritas en alfabeto latino sobre material cerámico básicamente, aunque también hay vidrio y hay huesos, con leyendas en vasco antiguo. A falta de una precisión en la cronología, esto siempre hay que tenerlo aquí en la cabeza, podemos fechar el material como en la antigüedad tardía. Es decir, vale decir en principio desde el tercero hasta el sexto.” (Radio Euskadiren audioa)

Zer sinesgarritasun du gizon honek?

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘El euskera en la Rioja. Primeros testimonios. 2ª edición revisada, corregida y aumentada’, Eduardo Aznar Martinezen liburua argitaratu da

Eduardo Aznarrek 2011n argitaratu zuen Pamielan El euskera en la Rioja liburua. Esan behar gustu handiz irakurri eta gauza berri asko ikasi genuela orduko hartan. Hamahiru urte geroago berriz datorkigu ikerle fiteroarra gai berarekin, baina edizio berritu, zuzendu eta handitu batez. Lehen edizio hura irakurri genuenok ere gauza berri asko aurkituko dugu liburu honetan, eta irakurri ez zutenek are gehiago. Ikerketa lan bikaina! Eskaneatu eta azpian kopiatzen dugun aurkibidean ikus daitezke jorratzen diren gaiak.

Argitu behar autoedizioa dela eta ez dela liburu-dendetan  saltzen. Amazonen eros daiteke helbide honetan: https://www.amazon.es/euskera-Rioja-testimonios-corregida-aumentada/dp/B0DJD6J87S

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Zergatik eman dute hain komunikabide gutxik Durangoko kongresuaren berri?’ Gonzalo Abad Biain Independentea.eus-en

“Mesedez, arren, argitaratu Iruña-Veleiako grafitoen inguruko albisteak. Euskal gizarteak gai hau behar den moduan ezagutu beharko luke.”

Artikulu osoa hemen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Miguel Thomsonen sarrera Ama Atan: “Breves impresiones sobre el 4º congreso sobre Iruña-Veleia, enlaces a videos y caricaturas de Ibon Serrano Lasa”

Miguel Thomson hizlarietariko bat izan zen Durangon egindako Biltzarrean, eta Aitor Lasagabasterrek grabatu eta editaturako bideoak eta Ibon Serrano Lasak egindako marrazkiak argitaratu ditu Ama Atan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eskabadorak lanean jarraitzen du Iruña-Veleian, aztarnategia izorratzen harro-harro

Azpikoak gaur bertan, 2024ko azaroak 3, ateratako argazkiak dira. Josetxo Mendiak, hileroko bisita gidatuaren markoan. Aztarnategia txikitzen jarraitzen dute.

San Juan ermita ingurua

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Reflexiones de un arqueólogo condenado’, Eliseo Gilen hitzaldi hunkigarriaren bideoa, Aitor Lasagabasterren (Utzi Pakean) eskutik

Ibon Serrano Lasak Biltzarrean bertan eginiko marrazkia

Biltzarrean hitzaldi asko eta interesgarriak entzun ziren, baina ikusmin handiena sortu zuena Eliseorena izan zen, eta ez zuen defraudatu. Merezi du osorik ikustea Aitor Lasagabasterrek hain txukun argitaratutako bideoa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Arrakastatsua izan zen oso Durangoko Biltzarra

Ibon Serrano Lasak Biltzarrean bertan eginiko marrazkia

Ehun lagunetik gora bildu ginen larunbatean Durangon IV. Biltzarra egiteko, Iruña-Veleia, Argitu, ez suntsitu lemapean. Oso giro onean, benetako katarsia izan zen gai honetaz arduratzen garenontzat. Datozen egunetan joango gara han entzundakoen berri ematen. Oraingoz soilik esan ez zela hedabide bakar bat ere agertu, nahiz eta bi egun lehenagotik gonbidatuta egon. Hau izan zen 47 helbide ezberdinetara bidali genuen mezua:

“Iragarria dugun bezala, datorren larunbatean, urriak 26 egingo da Iruña-Veleiari buruzko IV. Biltzarra, Landako Guneko Elkartegi Aretoan.  Erantsita doa egitaraua. Mezu honen bidez hedabide guztiak gonbidatzen ditugu bertan egotera. Irudiak hartu edo elkarrizketak egin nahi izan ezkero, lehen ordua (9:30-10:00) edo kafe ordua (12:00-12:30) dira unerik onenak. Esan 100 lagunetik gora matrikulatu direla jadanik, Biltzarrak izan duen harrera onaren seinale. Beraz, larunbatera arte.

Antolaketa Batzordea

 ***

Como ya hemos anunciado, el próximo sábado, 26 de octubre, se celebrará en Durango el IV. Congreso sobre Iruña-Veleia, en el Elkartegi de Landako Gunea. Adjuntamos el programa en el anexo. Queremos invitar a todos los medios a estar presentes en el evento. Si se quieren tomar fotografías o hacer entrevistas, los mejores momentos serían a primera hora (9:30-10:00) o a la hora del café (12:00-12:30). Más de 100 personas se han matriculado hasta el momento, lo cual demuestra el interés que ha despertado este congreso. Os esperamos el sábado.

El Comité Organizador

Esan bezala, ez zen bakar bat ere agertu. Aurkitu dugun gauza bakarra Durango aldeko mugakultura.eus-eko gaztelaniazko kronika izan da, Igor Leibarrek sinatua. Milesker.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleiari buruzko IV. Biltzarrean izena emateko azken egunak

Arrakastatsua izateko itxura guztiak ditu Biltzarrak. Dagoeneko jende askok eman du izena. Parte hartzeko asmoa baduzu, azkar ibili.

Izena emateko: irunaveleiamartxan@gmail.com edo 696-29 67 67 telf.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Hitanoa berpizteko lanak’, Idoia Etxeberriaren hitzaldia ostegun honetan, Bergaran

Euskeraren bueltan zikloaren barruko azken hitzaldia izango da.

Lekua: Olaso Torrea

Eguna eta ordua: urriak 24, osteguna, 19:00

Hemen hitzaldien kartela

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Prentsaurrekoaren bideoa Aitor Lasagabasterren eskutik Independentea.eus-en

Hemen lotura

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina