Salaketa Arabako biltzarkideen aurrean egun lotsagarriaren 8. urteurrenean

Atzo, asteazkena, Arabako Biltzar Nagusiek Plenoa zuten beren egoitzan eta haren aurrera eraman zen protesta. Orriak banatu zitzaizkien biltzarkideei sartzerakoan, euskeraz eta erderaz. Ez dugu ahaztu behar duela zortzi urte Arabako Foru Aldundiak hartu zuela erabakia, eta Biltzar Nagusiak direla haren “parlamentua”.

16n-1

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

SOS Iruña-Veleiaren eta Martin Ttipiaren deialdiak egun lotsagarriaren 8. urteurrenari begira

Iruña-Veleia: azaroaren 19a, egun lotsagarriaren 8. urteurrena

  • 16, asteazkena, 8:45-9:30,  enkartelada Arabako Batzar Nagusien aurrean, egun horretan egingo den Plenoaren hasieran
  •  17, osteguna, 20:00-20-30, asteroko elkarretaratzea Diputazio Jauregiaren aurrean
  • 18, ostirala, 10:30-11,  enkartelada Justizia Jauregiaren aurrean
  • 18, ostirala, 12-12:30, Lurmenen prentsaurrekoa Aldabe Gizartetxean. Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk auziaren egoeraz hitz egingo dute
  • 19, larunbata, 13-14:30, elkarretaratzea eta orrialde banaketa Andra Mari Zuriaren Plazan

***

Iruña-Veleia: 19 de Noviembre, 8º aniversario del día de la ignominia

  • 16, miércoles, 8:45-9:30,  encartelada ante las Juntas Generales de Alava, en el inicio del Pleno que se celebra ese día
  • 17, jueves, 20:00-20-30, concentración habitual ante Diputación Foral
  • 18, viernes, 10:30-11,  encartelada ante el Palacio de Justicia
  • 18, viernes, 12-12:30, rueda de prensa de Lurmen en el Centro Cívico Aldabe. Hablarán Eliseo Gil e Idoia Filloy sobre la situación del asunto
  • 19, sábado, 13-14:30, encartelada y reparto de octavillas en la Plaza de la Virgen Blanca

SOS Iruña-Veleia, Martin Ttipia

gasteiz22 otsailak5

i-veleia img_8107-m

martxoak5 apirilak9

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Bidegabekeriaren zortzigarren urteurrena datorren larunbatean

Datorren larunbatean, azaroak 19, beteko dira zortzi urte. Azpiko prentsa-oharra bidali genuen hedabideetara duela pare bat aste. Ikusiko dugu zein eragin duen.

***

Iruña-Veleia: zortzi urte justiziaren zain

Zortzigarren urteurrena dator eta hedabideei eta informazioaren munduko pertsonei eskatzen dizuegu, data aprobetxatuz, auzi larri hau ezkututik ateratzeko eta haren berri emateko kronika, editorial, zutabe edo nahi duzuen formatuan.

Azaroaren 19an zortzi urte betetzen dira Arabako Foru Aldundiak Lurmen Iruña-Veleiako aztarnategitik bota eta arkeologo taldea auzibidean jarri zuenetik. Zortzi urte igaro diren arren, Eliseo Gilen aurkako auzia instrukzio fasean dago oraindik, Euskal Herrian egoera horretan dagoen auzirik zaharrena. Esan beharra dago Ertzaintzak 2015ean entregatu zuela bere polizia-txostena eta han ez dela inolako erruduntasun zantzurik azaltzen lehengo zuzendariaren aurka.  Bitartean Julio Nuñez zuzendari berriak ez du ia ezer argitaratu egin diren zazpi kanpainez. Une honetan zuzendaritzatik eta EHUko klaseetatik apartatua dago publiko egin ez diren arrazoiengatik. Aztarnategia erdi abandonatua dago.

Informazioa zabaltzeko eta kontaktuak egiteko, helbide honetara idatz dezakezue. Interneteko leku hauetan ere aurkitu dezakezue informazioa: Sos Iruña-Veleia, I-V gezurra ala egia, Ama Ata

SOS Iruña-Veleia

Iruña-Veleia: ocho años esperando que se haga justicia (nota de prensa)

En vista de que se acerca el octavo aniversario, queremos hacer un llamamiento a los medios de comunicación y a las personas ligadas al mundo de la información,para que os hagáis eco de este asunto, tan grave como silenciado, por medio de crónicas, editoriales, columnas, etc.

El día 19 de noviembre se cumplen ocho años desde que la Diputación Foral de Álava tomó la decisión de expulsar a Lurmen del yacimiento y emprender acciones legales contra los arqueólogos. Transcurridos ocho años, la causa contra Eliseo Gil sigue en fase de instrucción, siendo con mucho la causa abierta más antigua del País Vasco. Queremos subrayar que la Ertzaintza ya entregó su informe en 2015 y que en ella no se refleja ningún indicio de culpabilidad contra al anterior director. Mientras tanto, Julio Núñez, el actual director, no ha publicado prácticamente nada sobre las siete campañas realizadas bajo su mandato. Actualmente se encuentra apartado de la dirección del yacimiento y de la docencia en la UPV por causas que no se han hecho públicas. El yacimiento presenta un aspecto de abandono.

Para ampliar información y para hacer contactos podéis dirigiros a esta dirección, y también consultar en los siguientes sitios de Internet: Sos Iruña-Veleia, I-V gezurra ala egia, Ama Ata

SOS Iruña-Veleia

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘Euskalduntze berantiarraz eztabaidan’ datorren astelehenean, azaroak 7, Bilboko Kafe Antzokian

Gauza ezaguna denez, ETBren dokumentalak hautsak harrotu ditu eta hainbat erreakzio eragin. Horietako bat, hemen iragartzen dugun hitzaldia, alde biak ordezkatuta izango dituena. Sustatu-n honen berri. Girotu nahi duenarentzat:

1)  Dokumentalaren trailerra, laburpena. 2) Dokumentalaren gaztelaniazko bertsioa, La euskaldunización tardía. 3) 31 adituk sinatutako agiria. 4) Aitzol Altuna, Dokumentalaren hutsik inportanteenak. 5) JM Elexpuru:   Baskoniako historia bat ala ipuin txar bat?

eu

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Debagoieneko eta Azpeiti aldeko bisitak joan den asteburuan

Joan den asteburuan bi bisita gidatu alternatibo izan ditugu, biak euskeraz; larunbatean Debagoieneko lagun-talde bat eta igandean Azpeitiko eta inguruko mendi taldeek antolaturikoa. Ondoren bazkaria eta solasaldia, giro ederrean.

Gogoratu asteburu honetan egingo direla aurtengo azken bisita gidatu alternatiboak.

debagoien10-22

Debagoieneko taldea (2016-10-22)

azpeiti

Azpeiti aldeko taldea (2016-10-23)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Xabier Ormaetxea EAJko parlamentari ohiaren gogoetak Iruña-Veleiaz

“Sobre la polémica de los descubrimientos de Iruña-Veleia” du izenburua Xabier Ormaetxeak About Basque Country agerkari digitalean argitaratu duen artikuluak. Interesgaria, benetan. Ormaetxea EAJko parlamentaria izan zen Eusko Legebiltzarrean.

xabier-ormaetxea

Xabier Ormaetxea Zuzenbidean lizentziatua eta Historia masterra da

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Urriak 29 eta 30 hurrengo (eta agian aurten azkenengo) bisita gidatu alternatiboak

Aurtengo azken bisitak izango dira ziurrenik. Izena garaiz ematea eskatzen dizuegu, hiru edo lau egun lehenago ahal bada, bazkaria eta abar ondo antolatu ahal izateko.

urriak 29, larunbata, euskeraz
urriak 30,
igandea, gaztelaniaz

Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

  • Hitzordua: 10:45 aztarnategiko aparkalekuan . Bisitak 13:00 arte iraungo du, gutxi gorabehera. Lehenik harresien kanpoaldea eta Arkizeko muturra bisitatzen dira eta gero harresi barrua.

Aukeran, aholkatua:

  • Eguerdian, 14:00, bazkaria Langraitzeko Maos jatetxean (eguneko menua, 18 euro)
  • Bazkalostean proiekzioa eta solasaldia jatetxean bertan. Abisatu izena ematerakoan bazkaltzera gelditzen den.
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Datorren larunbatean Iruña-Veleiako grafitoei buruzko jardunaldia Gasteizko Artiumen Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artisten eskutik

Jardunaldi bitxia eta ezohikoa, interesgarria, itxura batera. Grafitoak agerira atera eta erakustea eskatzen dute bi artistek. Lotura honetan programa eta azpian Correok jardunaldia iragarriz eginiko kronika.

Notizia hau ipinia genuenean konturatu gara gaurko Berriak ere, Iñigo Astizen eskutik, orrialde oso bat eskaini diola gaiari.

art11

art2

art3

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Lehenengoz eraman dugu gure egonezina Arabako Justizia Jauregiaren aurrera

Eliseo Gilekin eta gure ondarearekin egiten ari diren bidegabekeria ikaragarria salatzeko elkarretaratzea egin da gaur Arabako Justizia Jauregiaren aurrean. Laster zortzi urte beteko dira auzia lehertu zela.

img_2471

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Arabako Justizia Jauregiaren aurrean elkarretaratzea egingo da bihar eguerdian Eliseo Gilen egoera salatzeko

Bihar, asteartea, urriak 11, elkarretaratzea egingo da Arabako Justizia Jauregiaren aurrean.  (Gasteizko Abenidaren hasiera). Ordua: 12:00-12:30. Diputazio Plazan eta iluntzeko zortzietan egin izan dira orain arte, baina hemendik aurrera epaitegien aurrean egingo dira noizean behin. Aurrez iragarriko dira.

2016apirilak14

2016ko apirilaren 14ko elkarretaratzea

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina