‘Ostrakak eta ostrukak’ gaurko Berrian

Gaurko Berriak nire Ostrakak eta ostrukak artikulua argitaratu du.

Ostrakak eta ostrukak

Kontatuko zeniguke zelan dauden gauzak?, eskatzen digute sarri. Zer esan, betikoak errepikatu gabe. Kontatzeko gogoa eta asperdura, euforia eta etsipena… laino klase guztiak pasatzen dira etengabe gure buru gainetik. Eta hain da zaila berba gutxirekin katramila hau esplikatzea…

Inozoak gu, urte bat edo biko gauza izango zela pentsatzen genuen gerra honetan sartu ginenean. Hamar urte igaro dira grafitoak aurkeztu zirenetik, zazpi urte eta erdi Eliseo Gil eta Lurmeneko beste kide batzuk auzipetu zituztenetik; oraindik epaileak ez du erabaki auzia artxibatu ala epaiketara eraman, beste urtebete luzatu du instrukzio fasea, Euskal Herrian irekita dagoen zaharrena. Ertzaintzak egina du bere polizia-txostena eta ez du ezer aurkitu Eliseoren aurka.

Eliseo Gil bota zuen tribunaleko kide izan zen Julio Nuñez. Gero aztarnategiko zuzendari izendatu zuten. Epaile eta onuradun aldi berean. Hondeamakina handi batez ia 10.000 m2 harrotu zituen. Haren aurkako kereilak artxibatu egin ditu epaitegiak. Zazpi urte darama aztarnategian eta oraindik ez du ia ezer publikatu. Bi milioi euro gastatu ditu; diru publikoa. Aurten EHUk kendu egin du Iruña-Veleiako zuzendaritzatik eta unibertsitateko irakaskuntzatik, publiko egin ez diren arrazoiengatik. Aurtengo udan aldundiak Qark enpresari adjudikatu dio indusketa, inolako lehiaketarik gabe. Ez dakigu nor izan den zuzendaria, eta ezta hamar urterako sinatutako Plan Zuzendariak indarrean jarraitzen duen, edota Nuñezek datorren urtean jarraituko duen. Ilunpea eta kaosa erabatekoa da.

«Bisita gidatu alternatiboak» egiten ditu SOS Iruña-Veleiak azken bi urte hauetan. 600 pertsona pasatu dira hogeita bost bisitetan; geu gara ia bisitari bakarrak Arabako lekurik bisitatuena izan zitekeen toki zoragarrian. Eta amaieran beti egiten zaigun galdera: baina zergatik gertatu da hau? Saiatzen gara geure usteak azaltzen, ezagutzen ez ditugun gauzak badirela onartuta: 1) Unibertsitateko hiru katedratikok bermatu zuten euskarazko ostraken ontasuna aurkezpen egunean, 2006an. 2) Handik lau egunera horietako batek, Gorrochategui jaunak, bere ustez faltsuak zirela deklaratu zuen idatzi baten bidez. 3) Lakarra eta Gorrochategui filologoak izan ziren faltsutasunaren lehen apostoluak eta sutsuenak. Arrazoia, ostraketan agertzen den zenbait elementu (-a «artikulua», adibidez) ez datorrela bat eurek irudikatzen duten antzinako euskararekin. 4) Unibertsitatearen gogoa aztarnategia bereganatzeko, eta Nuñezena zuzendari izateko. 5) Euskalduntze berantiarraren aldekoen presioa, batez ere Espainiako historiografia ultrarena (Martin Almagro eta Historiaren Errege Akademia), teoria hori betiko lurperatuta gera zitekeelako. 6) Vatikanoaren eta Opus Dei-ren ustezko esku-hartzea.

Denborak esango du isilpeko konspiraziorik egon den ala ez, edo «interesen konfluentzia» soilik. Nolanahi ere, koktel lehergarria prest zegoen, metxari su emango zion eskua falta bakarrik. Eta zein hobea horretarako gobernu abertzale bat baino. Lopez de Lacalle kultura diputatuak bere gain hartu zuen eginkizun hori, koalizioko alderdi guztien babesarekin. Batzordea sortu zuen ad hoc, kalera bota zuen Lurmen eta auzitara eraman, grafologoak kontratatu zituen Eliseo Gil inkriminatzeko.

Eta falta ezin den galdera: ulertzen dugu betikoak kontra agertzea, baina abertzaleak?, euskaltzaleak? Gure herria munduan metro karratuko protestante gehien duen lurraldea izaki, zergatik dago nagusiki bertsio ofizialaren alde edo mutu auzi honetan? Geuk ere galdera bera egiten diogu geure buruari eta kosta egiten zaigu taxuzko erantzuna bilatzea. Gutxienez auzia argitzearen alde ahotsa jasoko balitz, alde batera edo bestera lerratu gabe ere, baina hori ere ez. Kolore guztietako euskal zein espainiar abertzaleak ados jarri direla ematen du. Ez da sinestekoa ia hedabide guztiek gai honi ezarri dioten zentsura. Gero Ipar Korea kritikatuko da. Nazioarteko Biltzarra egin genuen maiatzean, baina hedabideek ezikusi egin zioten. Hamar urte bete dira aurkikuntzak aurkeztu zirela, baina BERRIA izan da horretaz mintzatu den bakarra. Astero enkartelada egiten da Arabako Aldundiaren aurrean, baina oraindik ez da notizia eta argazkia ia inon argitaratu. Gure bisita gidatuen iragarkia bidaltzen da leku guztietara, baina ez da inon agertzen. Egun lotsagarriaren 8. urteurrena igaro da, baina ez da kronika, elkarrizketa edo editorial bakarra ikusi. Zuzendariren batek esan digu «gaia ez dela interesatzen». Ez dakigu zertan oinarritzen den; urte hauetan 75 hitzaldi antolatu dira Euskal Herrian zehar, eta hiru mila pertsonatik gora erakarri dituzte. Ez du interesik gaiak?

Doilorra izaten ari da gure elite politiko eta kulturalaren jokabidea. Eta eliteez ari garela, jende ugari etortzen zaigu bisita gidatuetara, baina horien artean nekez ikusten dugu goi samarretik hegan egiten duen politikorik, kazetaririk, arkeologorik, historialaririk, hizkuntzalaririk, euskaltzainik, idazlerik, bertsolaririk… interes handiena izan beharko zuketenak, gure ustez, «beste bertsioa» ezagutzeko. Nahiago ostrukarena egin ostrakez jakin baino.

Aurkikuntzen garrantziaz asko mintzatzen zen, artean ontzat ematen zirenean. Benetako altxorra gure herriarentzat eta humanitatearentzat. Euskarazko lehen izen arruntak eta esaldiak, latinaren eta erromantzearen eboluzioa ezagutzeko datuak, erlijio paganoen eta kristautasunaren hedapenaz hainbat argibide. Eta abar. Eta hori oraindik aztarnategiaren % 10 ere aztertu ez denean. Euskaldunok lurpean dugun autoestimua apur bat jasotzeko ez zen gaizki etorriko. Agian horixe izan da desastrearen eragile nagusia, euskaldunok hezurretaraino sartuta dugun gutxitasun konplexua. Etxekalte gu.

Eta pentsa atzerriko laborategi espezializatu batek astebetean erabaki lezakeela auzia, eta agian etxeko batek ere bai, grafito asko hezurrean eginak baitaude, eta gauza ezaguna da gurean daudela hezur-irakurlerik onenak.

Nekatuak gaude, etsipenaren mugan; ez utzi gaia lehen lerroan gabiltzan lau kamikazeon bizkar. «Zer egin dezaket nik Iruña-Veleiako auzia argitzearen alde?». Geure esku dago.

Kategoriak Sailkatugabeak | 10 iruzkin

Aurten ere inuzentekeria astun bat gogoan

2007ko abenduaren 28a, Inuzente Eguna.  Artean ia urtebete falta da auzia lehertzeko. Gyps ezizenaren azpian mozorrotzen denak idatzi txit graziosoa argitaratu du celtiberia.net blogean. EHUko irakasle Ricardo Gomezek egun berean eman du horren berri bere Filoblogia blogean.

Esan genuen urtero gogoratuko genuela zatarkeria handi hau gaurko egunez, egileak kaltetuei barkazioa eskatu arte, bederen. Hemen aurki daitezke testua eta kontestua, eta aipatzen diren pertsonaiei buruzko argibideak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

“Euskera Erromatarren garaian eta I-Van” hitzaldiaren bideoa sarean

Abenduaren 1an Donostian eman nuen hitzaldiaren bideoa sarean dago jada, Ostraka Mundua blogean. Milesker Luisma.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Egin diren bi Biltzarren ponentziekin liburua argitaratu du Euskeraren Jatorriak

2012an eta 2016an egin diren Nazioarteko Biltzarretan irakurritako txostenak liburu batean argitaratu ditu Euskeraren Jatorriak. Salgai egongo da Durangoko Azokan. Kristautasunari buruzko Jardunaldietako zenbait ponentzia ere irakurri daiteke haren webgunean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Alicia Satué-ren hitzaldi bikainaren bideoa sarean

2013ko Euskararen Egunean Alicia Satuek euskarazko grafitoei buruzko hitzaldia eman zuen Mutrikuko Institutuan, klaseak ematen zituen lekuan. Bideoa editatu du eta argitaratu ere bai. Ama Atan aurki dezakegu. Bikaina, benetan. Biziki gomendatua.

alicia

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Jende asko Donostiako hitzaldian

Hirurogeita bost bat lagun bildu ziren Euskara erromatarren garaian eta Iruña Veleian izenburua zuen hitzaldian. Bete-bete egin zen San Jeronimoko kripta. Solasaldia bizi-bizia izan zen. Jendea gustura irten zela dirudi.

donostiaerroma

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Jende multzo polita osteguneko elkarretaratzean

img-20161201-wa0002

2016-12-01

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Euskara erromatarren garaian eta Iruña-Veleian’, hitzaldia Donostian ostegun honetan

Euskararen Nazioarteko Egunaren giroan eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren babesean egingo da hitzaldia.

Eguna eta ordua: abenduak 1, osteguna, 19:00

Lekua: Udal Liburutegia (San Jeronimoko Kripta, Alde Zaharra)

Hitzaldia: Euskara erromatarren garaian eta Iruña-Veleian

Hizlaria: Juan Martin Elexpuru

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘El caso Iruña-Veleia sigue sorprendiendo después de 8 años’, Koenraad Van den Driessche-ren artikulua Naiz-en

 

Orain dela egun batzuk (2016/11/18) artikulu hau agertu zen Naiz agerkari digitalean.

El caso Iruña-Veleia sigue sorprendiendo después de 8 años

Hace 8 años una Comisión Científica Asesora declaró falsos los hallazgos excepcionales. Esta Comisión estaba compuesta por miembros de una universidad que a continuación se haría cargo de las excavaciones, y uno de sus miembros sería nombrado nuevo director (juez y beneficiado). La Comisión fue presidida por una Diputada de Cultura que se había manifestado en el arranque de la misma a favor de incluir a dicha universidad en la gestión del yacimiento. Llama la atención que una Diputada presida una Comisión autodenominada «Científica Asesora».

En el momento de finiquitar la Comisión, el 19 de noviembre 2008, ésta no disponía de los informes finales, los cuales llegarían días o semanas mas tarde. No hubo conclusiones consensuadas, pues para ello evidentemente se hubieran tenido que leer y analizar todos los informes y debatirlos posteriormente, cosa que nunca ocurrió, como se puede comprobar leyendo las actas.

Algunos miembros de la Comisión no eran expertos en la materia y engañaron a los Junteros durante la presentación de sus conclusiones en la comisión de Cultura, Euskera y Deporte de la Diputación Foral de Álava unas horas después de clausurar la Comisión. El Secretario de dicha Comisión redactó sus conclusiones el 15 de noviembre 2008, cuatro días antes de la última reunión de dicha Comisión, y estas nunca fueron ratificadas por los miembros de la misma, ni fueron hechas públicas con el resto de la documentación en la página web de la Diputación. Además dichas Conclusiones secretas remiten literalmente a los informes, pero su formulación no coincide con el contenido de los mismos, que según la Comisión obran en los archivos del Servicio de Patrimonio, algo que es imposible puesto que, aparte del elaborado por Gorrochategui, no existía todavía ningún informe a la hora de redactar las Conclusiones.

Con enorme prisa, la entonces Diputada de Cultura lleva el asunto a la fiscalía el 5 de diciembre 2008, un mes antes de que Eliseo Gil tuviera la oportunidad de responder a los informes delante de la Comisión de Cultura, Euskera y Deporte. Mientras tanto el químico de la Comisión seguiría con sus investigaciones, que nunca terminaría, como consta en declaraciones ante la Ertzaintza. Además en su informe no se concluye que los grafitos sean falsos, aunque en las Conclusiones del Secretario de la Comisión se puede leer que hubo «unanimidad científica».

Pero no solo la Comisión se caracterizó por sus graves irregularidades y la falta clamorosa de garantías científicas, su continuación ha discurrido por la misma línea. La Diputación Foral de Álava se querelló contra Eliseo Gil y dos personas más, aportando como principal prueba un informe grafológico no concluyente. A continuación la Diputación Foral de Álava encargó otro informe grafológico que costó 36.000 euros al erario público. Esta vez sí la presentaron como concluyente al 100 %. Pero la Ertzaintza, en su informe final, afirma que según la Jefa de su Servicio de Documentoscopia, la grafología no puede demostrar científicamente la autoría de unas inscripciones como las de Iruña-Veleia por tratarse de trazos sobre materiales duros que no registran los detalles necesarios, aparte del desconocimiento de los tipos de letras que se usaban durante el imperio romano. ¿Entonces, la Diputación fue engañada por los autores del segundo informe?

Tampoco en los juzgados se ha actuado con las debidas garantías. A pesar de estar los hallazgos excepcionales en litigio, el juzgado concedió a una de las partes, a la querellante, es decir, a la Diputación de Álava, la custodia de las piezas. Está demostrado que los grafólogos tuvieron acceso a la piezas y las manipularon (por ejemplo en estudios bajo microscopio) en verano de 2009, mientras que la defensa de Lurmen, la parte querellada, no ha podido ni siquiera verlas. Cuando finalmente se llevó a cabo una investigación supuestamente sería de las evidencias físicas, tal como fue solicitada por la defensa, Lurmen no fue invitada a la selección de las muestras, con el resultado final de que solo las cerámicas fueron investigadas y no materiales mucho más sensibles como los huesos. El estudio de dichas evidencias físicas no es fiable porque a la hora de evaluar los resultados se cometió un error garrafal: no se tomó en cuenta la limpieza de las piezas por parte de los arqueólogos, ni su posible contaminación posterior durante sus numerosas manipulaciones.

El informe final de la Ertzaintza sigue en la misma línea de las intervenciones anteriores, se muestra convencida de la falsedad, pero no aporta ninguna prueba fidedigna ni de la falsedad ni de la autoría, y todo queda en pura especulación.

Mientras tanto varios expertos han dado por buenos tanto el euskera como el latín que aparece en los grafitos, y han constatado la presencia de costras carbonáticas en algunos surcos de piezas en euskera, lo que sería prueba de su antigüedad. El padre del método arqueológico moderno, Dr. Harris, ha señalado que, según la documentación aportada por Lurmen, la excavación y su registro han sido más que correctos, en contra del juicio del Departamento de Arqueología de la UPV, y todo esto en base a la misma documentación. Además, Harris alerta de la casi imposibilidad de llevar a cabo una tal falsificación, sin sentido ni motivo, y sin ningún parangón en la arqueología moderna.

Un año después de la entrega del informe final de la Ertzaintza, parece que la justicia ha quedado paralizada ante la falta de pruebas tangibles, y sigue condenando a los «investigados» desde hace casi ocho años a la injusta e injustificada «pena del banquillo», con graves daños económicos y psicológicos para el principal «investigado», Eliseo Gil.

Si los políticos y las personas ligadas a la cultura tienen un mínimo de sentido de justicia y de responsabilidad, es tiempo de actuar en este asunto que conmueve a un sector importante de la sociedad vasca, como demuestran un sin fin de cartas de opinión, participaciones en foros de Internet, presencia en congresos, charlas, visitas guiadas, etc.

¡Qui tacet consentire videtur, él que calla otorga!

Dr. en Geoquímica
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Nuñez dixit: “Emakumeak ez ziren marra erdian dutela orrazten eta irudietan ez zen biluztasuna erakusten”

Eta hor non Arabako Aldundiak Iruña-Veleiaz atera duen liburuxka batean irudi hau agertzen den. Hasieran pentsatu genuen Nuñezek berak aurkitua zela, baina berriki jakin dugu Lurmenek atera zuela 2004an. Koenraad van den Driesschek Ama Atan egin duen sarrera. (Sarrera hau berritu egin behar izan dugu hasierako datuak ez zirelako zuzenak).

mujer

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1