Eduardo Blasco Ferrer hizkuntzalaria hil da

Eduardo Blasco Ferrer hil da. Heriotza urtarrilaren 12an gertatu zen arren, atzo jakin genuen berria, lagun batek esanda. Ezusteko eta kolpe latza izan da ezagutzen eta estimatzen genuenontzat.

Bartzelonan jaio zen 1956an. Alemanian egin zituen ikasketak. 1996tik orain arte sardiniera irakaslea izan da Cagliariko Unibertsitatean. Curriculum eta obra zabaleko gizona, Sardiniako erromantzearen aditu handienetarikoa. Sardiniera batua sortzeko egin diren ahaleginetan ere buru-buruan ibili da, gaur egun islako administrazioak erabiltzen duen LSC  (“Limba Sarda Comuna”) delakoan batez ere.

Azken urteetan, euskeraren eta paleosardinieraren (erromatarrak isla okupatu aurreko hizkuntza) arteko kidetasunak aztertzen jardun du buru-belarri. Berea da paleosardiniera eta euskera senide hurbilak direneko hipotesia. Hamabost bat artikulu luze idatzi ditu honetaz aldizkari espezializatuetan. 2010ean argitaratu zuen De Gruyter argitaletxean Paleosardo, le radici linguistiche della Sardegna neolitica liburua, arlo honetako bere ikerketak laburbiltzen dituena. Mugarria, gure ustez, oinarrizko obra. Jean-Baptiste Orpustan euskaltzain emerituak iruzkin luzea argitaratu zuen Artxiker-en. Nik ere eman nuen liburuaren berri euskal prentsan, euskeraz eta erderaz.

Hainbat euskal filologorekin izan zuen harremana. 2011eko maiatzean, EHUko Letren Fakultatean hitzaldia eman zuen: Paleosardo y paleovasco: bide berriak. Ez zen hitzaldiaz ezer esan hedabideetan, eta ezer gutxi jakin genuen hartaz. 2012ko ekainean Biltzarra antolatu zuen Blascok Cagliarin. Titulua: Gorosti U5b3. Iberia e Sardegna. Legami linguistici, archeologici e genetici dal Mesolitico all’Età del Bronzo. Ponenteen artean, EHUko sei kide, lau filologo eta bi genetista.

Agur eta ohore Eduardo. Zuk ereindako haziak emango du frutua.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Nazioarteko bi biltzarretan irakurri diren ponentziez osaturiko liburuaren aurkezpena bihar, asteazkena 8

Euskeraren Jatorria Elkarteak editatuta, liburua aurkeztuko da bihar. Hona hemen iragarkia:

Iruña-Veleiaren I eta II. Nazioarteko Biltzarretako liburua eta erakusketaren aurkezpena

Gai honi buruz, Gasteizko Europa Jauregian 2012an eta 2016an egindako biltzarretako ponentziak jasotzen ditu

Hizkuntzak: laburpenak euskeraz, gazteleraz eta ingelesez eta ponentzia bakoitza bere hizkuntzan (gehienak gazteleraz eta batzuk euskeraz eta ingelesez)

Orrialdeak: 358  – ISBN 843-52-2616-271-3 – Liburudendetan salgai – 18 €

Horrez gain, Karlos Uragak 2. Biltzarrerako sortu zuen Erakusketa ere aurkeztuko da. Kultur Etxeei eskaintzen zaien erakusketa horretan, 21 hormirudi daude eta benetako tamainan egindako grafitoen erreprodukzioak ikusi daitezke.

  • Asteazkenean, 2017ko otsailaren 8an
  • 17:45ean  Bibat Museo aurrean eta
  • 18:30etan Elkar Liburudendan  (San Prudentzio, 7 – Gasteiz)

Oharra: Hasiera batean aurkezpena Bibaten egiteko eskatu eta berbaz ontzat jo zuten, baina ondoren ukatu ziguten.

Liburu_aurkezpena

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ulrike Fritz-en hitzaldia Iruña-Veleiaz Tubingen-eko Unibertsitatean

Urtarrilean Stuttgart-en hitz egin zuen eta otsailaren 26an, berriz, Tubingen-eko Unibertsitatean hitz egingo du. Hona hemen Ama Atan agerturiko hitzaldiaren laburpena, alemanetik itzulia:

ulrike

Un escandalo de falsificación – acusado un equipo de excavación. En Iruña-Veleia, cerca de Vitoria, capital del País Vasco, un equipo de excavadores hizo hace 8 años un hallazgo que causó un gran revuelo. En la villa romana Domus de Pompeia Valentina (DVP) del siglo III d.C., se encontraron aproximadamente 400 ostraca (fragmentos de cerámica) y huesos de animales con diferentes dibujos e inscripciones. Las inscripciones son en jeroglífico, griego, latín y vasco antiguo, y se puso en duda si estos hallazgos son en realidad efectivamente de finales del Imperio Romano. Se organizaron congresos en 2012 y 2016, durante los cuales fueron consultados distintos expertos que afirmaron que la acusación no se mantiene. Una información en directo desde el llamado “taller de falsificación” de una egiptóloga que ha sido acusada [junto a los excavadores].”

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Un juzgado de Vitoria gana el premio al más eficaz del Estado”

Hamaika ikusteko jaio ginen.  CGPJ delakoak ematen duen saria jaso du Gasteizko V. Auzitegiak, estatuko epaitegi eraginkorrena izateagatik. Eliseo Gilen auzia daramana I. auzitegia da, Susana Junquera Bajo andereak zuzentzen duena. Zortzi urte darama kasuarekin instrukzio fasean, EHko zaharrena, eta estatu mailan ere hortxe-hortxe ibiliko da. Honentzat ez al dago saririk? Bestalde, saritutako epaileak, Jose Luis Nuñez jaunak, zera deklaratu dio poz-pozik Efe agentziari: “El titular del Juzgado de Primera Instancia número 5 de Vitoria, José Luis Núñez, premiado por el CGPJ, ha destacado hoy en declaraciones la buena situación con la que trabajan los juzgados de la capital alavesa, tanto en cuanto a medios materiales como personales”.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Batua vs Euskalkiak eztabaida dela eta, komikia Jakin aldizkariko kontrazalean (zugaz/art, Unai Iturriaga)

sarasola

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hernaniko hitzaldiaren bideoa ikusgai

60 bat entzule, aretoa ezin hobea, antolaketa oso ona. Entzuleak ez dakit baina ni oso gustura geratu nintzen urtarrilaren 12ko hitzaldiarekin. Ondorengo solasaldia ere bizi-bizia izan zen.  Karlos Uragak egindako erakusketak ere ikusmin handia sortu zuen. Milesker Dobera eta Nabarralde antolatzaileei eta bereziki Tomas eta Jexuxi.

Doberako kideek hitzaldiaren bideoa editatu dute eta ikusgai dago Urumeako Kronikaren webgunean eta Argia astekarikoan.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Ulrike Fritz egiptologoaren hitzaldia bihar Stuttgart-en Iruña-Veleiaz

Ulrike Fritz egiptologo alemaniarrak hitzaldia emango du bihar Stuttgart-en (Alemania) Iruña-Veleiako grafitoez. Txosten baten egilea da Ulrike, eta gainera ponentzia aurkeztu zuen gure azken biltzarrean.  Irakurtzen dugunez, 20 euro izango da sarrera. Eskerrak Miguel Thomsoni informazioagatik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘Salba dezagun Iruña-Veleia’, Jexux Eizagirre Portillo-k Urumeako Kronikan

Hernanin argitaratzen den Urumeako Kronikan Salba dezagun Iruña-Veleia izeneko artikulua argitaratu du Jexux Eizagirre Portillok. Sarrera bat eta  jaitsi daitekeen  31 orriko pdf-a, zeinetan, batez ere, Lakarrak ezinezkotzat jotako URDIN hitzaz diharduen luze eta zabal.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Aginteak du giltza’, Joan Mari Irigoienen artikulua Berrian

Gaurko Berrian Aginteak du giltza izenburua duen iritzi-artikulua argitaratu du Joan Mari Irigoien idazleak. Bikaina iruditu zaigu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Hernanin hitzaldia Iruña-Veleiaz datorren ostegunean

Eguna eta ordua: urtarrilak 12, osteguna, 19:00

Lekua: Hernani, Biteri, areto nagusia

Hitzaldia: Iruña-Veleia, zertan da?

Hizlaria: Juan Martin Elexpuru

Moderatzailea: Tomas Elortza

Antolatzaileak: Dobera, Nabarralde

iruna-veleia

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1