Gaur Hernanin Idoia Filloy eta Koen Van den Driessche-ren hitzaldia

Iragarria dugun bezala, gaur arratsaldean Hernanin Idoia Filloy eta Koen Van den Driesscheren hitzaldia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Kafka Arabako Lautadan

Urtarrilean Arabako Batzar Nagusietako PP alderdiak galdera batzuk egin zizkion Kultura Diputatuari Iruña-Veleiaz. Hona hemen auzi judizialaz diputatuak emandako erantzuna: 

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Berreskuratu dira erasoaren ondorioz desagertutako sarrerak

Joan den astean eraso informatiko baten erruz ezabatutako sarrerak berreskuratu ahal izan dituzte zerbitzariko teknikoek segurtasun kopietatik. Milesker.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gaur asteartea, 12:30, elkarretaratzea Justizia Jauregiaren aurrean

Gauza jakina denez, ostegunero egiten da elkarretaratzea Arabako Diputazioaren aurrean, baina hilean behin Justizia Jauregira eramaten da protesta. Zortzi urte igaro dira eta oraindik ez du instrukzioa amaitu I. Epaitegiak.

Eliseo Gil, zurekin gaude! 8 urteko bidegabekeria

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hernanin erakusketa eta bi hitzaldi Iruña-Veleiaz

Dobera eta Hernani Errotzen Elkarteek antolatuta, Karlos Uragaren erakusketa eta bi hitzaldi daude bidean. Baina hobe  antolatzaileen hitzei eta kartelei mintzatzen uztea:

IRUÑA-VELEIA. Dobera euskara elkartea eta Hernani Errotzen elkartea

Dobera euskara elkarteak eta Hernani Errotzen elkarteak, zenbait ekintza antolatu ditugu, Iruña-Veleiako eztabaida dela eta.

ERAKUSKETA

  • Otsailaren 17an hasita, ostraken erakusketa egongo da ikusgai Biteriko (Hernaniko kultur etxea) erakusketa gelan, aste betez edo biz.

            Ideia eta proiektua: Carlos Uraga / Zeramikaria: Loli Pinedo

Carlos Uraga (industria ingeniaria):  “ni saiatu naiz garai hartako materiala eta teknikarekin grafitoak berregiten. Eta duda izpirik gabe esan dezaket ezinezkoa dela 400 grafito era horretan faltsifikatzea: ikaragarrizko zailtasunak baitituzte, faltsifikatu ahal izateko. Hezur bat ere badago inskribapen  batekin. Nahikoa da mikroskopio batez begiratzea, gaur egun ezinezkoa dela faltsifikatzea, konturatu ahal izateko“.

Erakusketaren ordutegia: arratsaldeko 7etatik aurrera. Dena den, ikastetxeak eskola orduan ikusi nahi badute, ordua eskatzea besterik ez dute. Eta izango dute gidariren bat, azalpenak emateko.

HITZALDIAK

  • Otsailaren 23an, hitzaldia izango da erakusketa gelan bertan, arratsaldeko 7etan, gaztelaniaz. Antolatzailea: Hernani Errotzen. Hizlariak, bi izango dira:

Koenraad Van den Driessche, geologian doktorea.
Hitzaldiaren izenburua: 8 años sin atreverse a mirar bien“.
Hitzaldian, informazioa eta frogak azalduko ditu geologoak, ostrakak faltsuak ez direla egiaztatzeko.

Idoia Filloy, arkeologoa.
Hitzaldiaren izenburua: “Lo que yo vi y viví”.
Bere esperientzia pertsonala kontatuko du arkeologoak.

  • Martxoaren 2an, hitzaldia izango da, Biteriko (Hernaniko kultur etxea) areto nagusian, arratsaldeko 7etan, euskaraz. Antolatzailea:  Dobera euskara elkartea. Laguntzailea: Hernani Errotzen.

Hizlaria: Patxi Zabaleta, SOS Iruña-Veleiako abokatua, eta Euskaltzaindiako kidea. Hitzaldiaren izenburua: “Iruña-Veleia: auziaren aterabidea”.

Programa hau guztia finantzatu ahal izateko, 10na eurotako bonoak aterako dira, nahi duenak bere ekarpen ekonomikoa egin dezan. Gainera, bai erakusketan eta bai hitzaldietan, ontzi bat izango da nahi duenak nahi duena eman dezan, borondatez.

Dobera euskara elkartea eta Hernani Errotzen elkartea

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hackeatu egin dute gure bloga, eraso informatikoa izan da

Atzo harriduraz ikusi genuen azken bi hilabete eta erdiko gure sarrera guztiak desagertu egin direla, hogei bat, eta haien lekuan ingelesezko bat zegoela. Harremanetan jarri Goienako teknikariarekin eta honek konfirmatu digu hackeatu egin dutela, eraso informatikoa izan dela. Eta Goienan kokaturiko blogen artean, gureari bakarrik eraso diotela, antza. Ez dakigu sarrerok eta haiei lotutako iruzkinak berreskuratu ahal izango ditugun segurtasun kopietatik.

Horixe bakarrik falta zitzaigun. Nor ote erasotzailea?

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Euskadi Irratian erreportaia Iruña-Veleiaz bihar 9:00, ostirala, otsailak 17

Bihar, otsailak 17, Faktoria saioan, goizeko bederatzietatik aurrera, Tere Beloki kazetariak ondu duen erreportaia emitituko da.

Euskeraren Jatorria Elkartearen iritzia erreportaiaz.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Adi! Azken bi hilabeteetako sarrerak desagertu dira blogetik. Eraso zibernetikoa ala akats teknikoa?

Blogera sartu eta jabetu naiz azken bi hilabeteko sarrera guztiak desagertu direla, eta ordez ingelesezko bat agertu dela buruan. Harri eta zur! Ideiarik ere ez zer gertatu den. Blogaren tripetan ere ez ditut aurkitzen sarrera horiek. Goienako teknikariekin hitz egindakoan emango dut dakidanaren berri.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Mertxe Urteaga Gipuzkoako Diputazioko arkeologia teknikaria da joan den abendutik, Oiasso Museoko zuzendaritza utzita

Berria duela bi hilabetekoa bada ere, oraintsu jakin dut. Mertxe Urteaga Gipuzkoako Diputazioko arkeologia teknikaria da joan den abendutik, Oiasso Museoko zuzendaritza utzita. Diario Vasco-ko elkarrizketan azaltzen ditu zein eginkizun izango duen lanpostu berrian eta zer asmo duen gerora begira. Pia Alkain da Oiasso Museoko zuzendari berria.

Mertxe Urteaga behin baino gehiagotan lerratu da faltsutasunaren alde Iruña-Veleiako auzian. Bi telebista debatetan hartu du parte, batean Kontraprograman, Javier Arce arkeologoa lagun zuela, eta bestean Euskal Telebistan, Iruña-Veleiako misterioa izeneko saioan, Joseba Lakarra hizkuntzalariarekin.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Martín Almagro Gorbea confirma las raíces celtas de la literatura castellana y de la vasca”

Martin Almagro Gorbea “Real Academia de Doctores de España”ko kide egin dute. Bere sarrera hitzaldian euskal kulturaren jatorri zelta azpimarratu zuen behin eta berriz. Irakurtzekoak dira esaten dituenak. Blog honen jarraitzaileak ezagutuko du Almagroren jokaera Iruña-Veleiako auzian. Hona hemen haren perla batzuk:

• “Se intentaba demostrar que había gente que hablaba vasco donde no se podía y, además, una lengua moderna que era imposible que se hablara en la Antigüedad”. “Es que todo lo que veo es falso”.  (Correo 2008-06-1).
• “Se trata de un yacimiento celtibérico romano. Veleia es el nombre prerromano de un «oppidum», una ciudad fortificada indígena, que se romanizó”. “Por lo que hoy sabemos, el vasco en época prehistórica no se hablaba en el País Vasco, sino en el Pirineo y en Aquitania. Y es muy interesante que justo se invente Veleia para apoyar una tesis que científicamente desmienten los nombres de los ríos u otros datos”. (ABC 2009-01-19)

Ama Ata blogean gauza gehiago gai honetaz.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina