Hitzaldia Iruña-Veleiaz eta Sardiniaz gaur, ekainak 5, Galdakaon

Hitzaldia: Euskeraren Aztarnak Sardinian? + Zer gertatzen da Iruña-Veleian?

Hizlaria: Juan Martin Elexpuru

Non eta Noiz: Torrezabal Kuturetxea, Galdakao, 19:00

(Sentitzen dugu, berandu gabiltza iragartzen)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Astearte honetan enkartelada Justizia Jauregiaren aurrean

Beste batzuetan bezala, elkarretaratzea egingo da astearte honetan, ekainak 5, Gasteizko Justizia Jauregiaren aurrean. Ordua: 12:00

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ekainaren 14an egingo da sinadura-bilketaren aurkezpena Gasteizen

Iruña-Veleia Argitu ekimenaren manifestua eta harekin bat egiten duten “famatuak” prentsaurrekoan agertuko dira ekainaren 14an, Gasteizen. Dagoeneko kultura munduko berrogei bat lagun entzutetsuk sinatu dute agiria eta zerrenda asko luzatzea espero da gelditzen diren egunetan. Egun horretatik aurrera, mundu guztiari eskatuko zaio sinadura, milaka biltzea baita helburua. Laborategiko analisiak eta indusketa kontrolatuak egitea eskatzen da, azken batean, bide judiziala utzi eta bide zientifikora itzultzea, hain zuzen.

Badakizu, “famatu”ren bat ezagutzen baduzu zure inguruan, eskatu guri manifestua eta luzatu egiozu,  ados badago sina dezan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

372.700 euroko fiantza, EGUN BAT ordaintzeko, bestela ondasunen bahiketa, errekurtsorik ez

Herenegun heldu zitzaion Eliseo Gili jakinarazpena: doilorkeriak ez du akaburik. Ama Atan informazio gehiago. Eskerrik asko Koen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Hogeita hamabost lagun aurtengo lehen bisita gidatuan

Arrakastatsua izan zen igandeko bisita gidatu alternatiboa. Iruña-Veleia Argitu ekimeneko jende batena izan zen lehen ideia, baina hasieran taldetxoa zena gizenduz joan zen eta azkenean Euskal Herriko txoko askotako 35 lagun bildu ginen aztarnategian. Bi talde egin ziren, euskerazkoa eta erderazkoa. Ondoren eskualdeko elkarte batean egin zen bazkari-solasaldira 25 lagun geratu ziren. Egun aberatsa eta betea. Jendea oso pozik. Jakinaraziko dugu noiz den hurrengoa, san Juan inguruan seguruenik. Dena dela, talde autoantolatuek (gutxienez 12 lagun) noiznahi eska dezakete bisitak.sosirunaveleia@gmail.com helbidera idatziz.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Atzoko prentsaurrekoaren trataera txukuna gaurko egunkarietan

“Iruña-Veleia Argitu ekinbideak auzibidea gelditzeko eskatu du” titulatu du Berriak. “Iruña-Veleiako afera auzibidetik ateratzeko eskatu dute” Garak. “Epai-bidea uzteko eskatu du Iruña-Veleia Argitu ekimenak” Aleak. “Plataforma Iruña-Veleia: ‘No está demostrada la falsedad” Deiak.”Una plataforma niega la falsificación de las primeras palabras en euskera” ABC eta EFEk. Ia guztietan orrialde osoa eskaintzen zaio notiziari. Vocento taldeko Correok eta Diario Vascok, aldiz, ez dute ezer argitaratu.

Atzo Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Radio Vitoriak ere eman zuten prentsaurrekoaren berri. ETB, ostera, ez zen agertu ere egin.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Jakinmina Iruña-Veleia Argitu-ren prentsaurrekoan

Kazetari eta argazkilari asko etorri dira hedabideetatik gaurko prentsaurrekora. Hauxe izan da irakurri dugun testua.

Kafka Iruña-Veleian

Harriduraz hartu dugu notizia: Arabako Foru Aldundiak zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu du Eliseo Gil aztarnategiko zuzendari ohiarentzat eta hiru urte eta bederatzi hilabetekoa Oskar Escribano Lurmeneko langile ohiarentzat, eta horrez gain ia 300.000 euroko isuna bakoitzarentzat. Fiskaltzaren eskaerak ere bide beretik doaz. Eta hori bederatzi urteko “aulki-zigorra” jasan ondoren, iraupen hori izan baitu inolako arrazoirik gabe luzatu den instrukzio faseak.

Injustizia ikaragarri baten aurrean gaudela uste dugu, azkenaldian hizpide ditugun beste batzuen inbidiarik gabekoa, ondoren azalduko ditugun arrazoiengatik:

1) Ez dago frogatuta inondik ere grafitoen faltsutasuna. Are gehiago, benetakoak izan daitezkeela dioten txostenak askoz gehiago dira faltsutasunaren aldekoak baino eta euren egileak besteenak bezain kualifikatuak edo areago. Diputazioaren akusazio-idatziak, esaterako, “froga” ezin gezurtiago bat ateratzen du berriro mahaira: grafito batean Descartes irakurtzen dela, argazkia ikusi duten guztiek dakitenean ez duela hori jartzen. Beste hainbeste esan daiteke Grafologiaz, berriro aipatzen baitute, nahiz eta Ertzaintzak bere txostenean garbi adierazi diziplina horrek ez duela balio honelako kasu baterako.

2) Lurmenek lehen unetik eskatu zuen piezen lagin bat Arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea, eta indusketa kontrolatuak egitea grafitoen agerlekutzat seinalaturiko lekuen inguruetan. Eskaerak ezetz borobila jaso du Aldundiaren eta Epaitegiaren aldetik, entzungor eginez kasua argitzeko jarduera horiek ezinbestekoak direla dioten ahots ugariei.

3) Ez dute aurkitu akusatuak inplika ditzakeen inolako zantzu edo frogarik. Balizko faltsuketa egindako lantegirik, tresnarik, zirriborrorik… , ezta eposta edo telefono-dei ziztrin bat ere. Eta zein ote ustezko eragilea, “mobila”? Akusazioak egotzi nahi dien “famatua izateko irrika”, agian? Hamaika ikusteko jaio ginen.

Hau guztia ikusita, berriro ere eskatzen dugu ez emateko beste pausorik epai bidean, laborategi espezializatuek eta indusketa kontrolatuek auzia erabaki arte. Aldi berean, gure haserrea azaldu nahi diogu Arabako Foru Aldundiari gaia irteerarik gabeko bide batera eraman dutelako, hots, bide judizialera, jakinik arazoa guztiz zientifikoa dela eta ondorioz bide zientifikoak erabiliz soilik argitu daitekeena. Bereziki zuzentzen diegu haserrea Ramiro Gonzalez egungo Ahaldun Nagusiari eta Igone Martinez de Luna Euskara eta Kultura diputatuari, eta aldi berean Javier Agirre orduko Ahaldun Nagusiari eta Lorena López de Lacalle Euskara eta Kultura diputatuari. Era berean gure gaitzespena azaldu nahi diogu auziaren instrukzioa era tamalgarrian eraman duen Susana Junquera Bajo epaileari.

 Gure elkartasuna adierazi nahi diegu auzipetuei, eta aldi berean jendea animatu nahi dugu gaian sakontzera eta bidegabekeria ikaragarri hau salatzeko antolatzen diren ekintzetan parte hartzera. Iruña-Veleia Argitu ekimena sortu dela ere jakinarazten dugu, SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia eta Lurmen elkarteetako kidez osatua, independenteekin batera. Sinadura-bilketa handi bat izango da lehen ekimena. Manifestua prest dago eta laster emango dugu horren berri prentsaurreko bidez.

Iruña-Veleia Argitu ekimena

Gasteizen 2018ko maiatzaren 15ean

Kafka en Iruña-Veleia

Hemos recibido con estupefacción la noticia de que el caso Iruña-Veleia va a juicio y de que la Diputación Foral de Álava pide siete años y medio de cárcel para Eliseo Gil, el anterior director, y tres años y nueve meses para Oskar Escribano, ex trabajador de Lurmen, además de multas de casi 300.000 euros para cada uno. Las peticiones de la Fiscalía van en la misma línea. Todo ello después de que los acusados hayan tenido que sufrir nueve años de “pena de banquillo”, habiéndose dilatado la fase de instrucción sin ningún motivo real.

Creemos que nos hallamos ante una enorme injusticia, que nada tiene que envidiar a otras recientes que están en todas las conversaciones, por las razones que exponemos una vez más:

1) No está demostrada ni mucho menos la falsedad de los grafitos. Es más, los informes en favor de la autenticidad son más numerosos y sus autores tan cualificados o más que los firmantes de los informes pro falsedad. En el escrito de acusación de la diputación se recurre a argumentos tan burdos como la existencia de la palabra Descartes en un grafito, cuando todo el mundo ha podido ver en las fotos que no pone eso. Otro tanto se puede decir del recurso a la grafología, cuando la misma Ertzaintza en su informe ha rechazado expresamente esa disciplina para el caso que nos ocupa.

2) Lurmen ha pedido desde el primer momento que se datara una muestra de los grafitos en laboratorios europeos especializados en Arqueometria, y que se hicieran excavaciones controladas en el yacimiento en lugares próximos a los señalados como puntos de aparición de las piezas. Juzgado y Diputación se han negado en redondo a ello, desoyendo todas las voces que consideran imprescindible este procedimiento para resolver el caso.

3) No existe ningún indicio o prueba que implique a los acusados en una presunta falsificación. No han encontrado ni taller, ni instrumentos, ni bocetos, ni siquiera un email o una llamada telefónica a la que aferrarse para formular una acusación creíble. ¿Y cuál es el supuesto “móvil”? ¿Acaso “el afán de notoriedad” como pretende la acusación? Parece un chiste.

En vista de todo ello, exigimos de nuevo que no se den más pasos en la vía judicial hasta que los laboratorios especializados y las excavaciones controladas diluciden la cuestión. A su vez, queremos expresar nuestra más profunda indignación hacia la Diputación Foral de Alava por haber llevado a un callejón sin salida, a la vía judicial, un asunto estrictamente científico, que solo puede resolverse por medios científicos. Dirigimos especialmente nuestra indignación hacia los actuales rectores del ente, el Diputado General Ramiro González y la diputada de Euskera y Cultura Igone Martínez de Luna, así como hacia el entonces Diputado General Javier Agirre y la diputada de Euskera y Cultura Lorena López de Lacalle. Hacemos extensiva nuestra reprobación a la jueza Susana Junquera Bajo por su desastrosa instrucción del caso.

Mostramos nuestra solidaridad con los encausados y animamos a la ciudadanía a que se informe bien y se implique en las acciones de denuncia de este monumental atropello. Informamos de la creación de la plataforma Iruña-Veleia Argitu, integrada por miembros de las asociaciones SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia y Lurmen además de independientes. Una de sus primeras acciones será la recogida masiva de firmas en base a un manifiesto que se hará público en rueda de prensa dentro de poco tiempo.

Iruña-Veleia Argitu ekimena

Vitoria-Gasteiz a 15 de mayo de 2018

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

“Iruña-Veleia: mundua aldrebes”, Jose Luis Erdozia Mauleon Berrian

Larunbateko Berrian artikulu hau agertu zen. Jose Luis Erdozia Mauleon etxarriarra Euskal Filologian doktorea da eta euskaltzain urgazlea.

Iruña-Veleia: mundua aldrebes

2018ko maiatzak 12

Nolako poza euskaldunok hartu genuena halako aurkikuntza «zazpigarren alabarenean» gertatu zela jakindakoan! Zakurraren ipurdira «euskalduntze berantiarra» eta euskarari buruzko beste zenbait sasiteoria. Sasiteoriko hauek eta guzti, hasiera batean, emozioz beterik, egia bada ere, haien teorien iraupenari erreparatuta ziurrenik, berehala ekin ziotela emozioa ukazio bihurtzeari. Nolako itxura, dena dela, azterbide zientifikoa ohitura omen duten «aditu» hauena!

Aurreko batean nioen bezala, aurkikuntzaren emozioak itsutu, lau haizeetara zabaldu, eta ondoren aurkikuntzaren subjektua aztertzeari ekin? EHUko eta Madrileko Unibertsitate Complutenseko katedradunak eta irakasleak, Arkeologia, Latin filologia, Antzinako Historia, Euskararen Historia eta Euskararen Gramatika Historikoa haien ardurapean aipatu unibertsitateetan. «Aditu» hauek hasi ziren grafitoak faltsuak zirelako arrazoiak plazaratzen. Eta horietako batzuk benetan bitxiak, edozeinek baztertzeko modukoak, Descartesena esate baterako, Niscart baita, seguru asko (inola ere ez, behintzat, Descartes), ostrakak idatzita ageri duen izena. Ostraka horietako bakarren batek «Eusko label» idatzita zuela esatea falta izan zitzaien bakarrik.

Baina, hara non, 2011n, Miguel Thomson ikerlari eta ebaluatzaile zientifiko madrildarrak, banan-banan, hankaz gora jarri zituen «aditu» horien argudioak: Nefertiti, Deidre, Secuano, Ioshe/Ieshu, Pather, Cuore, Veleia, Novva, si/no, /z/ eta /k/ hizkiak agertzearena… Hauexek omen dira, bereziki (ez ditut orain arte, nik behintzat, beste batzuk ezagutu), Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla esateko arrazoiak. Hauxe, eta ez beste ezer, baldin bada ostrakak aurkitu zituzten arkeologoek iruzur egin izanaren froga, ez da zalantzarik oso aurkikuntza garrantzitsu baten aurrean gaudela eta ez soilik euskararen historiaren aldetik, historia eta kristau erlijioarenetik ere bai. Horregatik behar dugu, lehenbailehen, grafitoen afera argitu, baina horretarako arkeometria baliatu behar da ostrakak, eta hauetan dauden grafitoak ere bai, aztertu eta datatzeko, Paleolitos Aroko kobazuloetako margoekin egiten ari diren moduan. Hauxe ari dira etengabe eskatzen Sos Iruña-Veleiako kideek eta Lurmenekoek. Entzun edo irakurri diozue «aditu» horietako bakarren bati gauza bera eskatzen? Adierazgarria oso!

Penagarria bada ere, «aditu» bati atxikitzen zaion «azterbide zientifikoarekin» fidaturik antza, «froga interesatu» horiek sinisteko modukoak iruditu zaizkio jende askori, tartean hainbat euskaltzaleri ere bai, eta argudio faltsu horiek dira jende gehienen oroimenean geratu direnak. Edo okerragoa izan daitekeena, bost axola diola grafitoen afera argitzea euskalherritar askori, tartean direla, ulertezina suertatzen bazait ere, arabarrak orokorrean eta Arabako euskal elkarte gehienak ere. Froga interesatuak direla esan dut lehentxeago, eta hala berresten dut, ezen Iruña-Veleiako ostraketako grafitoak benetakoak izanez gero, non geratuko litzaieke «aditu» horietako batzuei zenbait teoria? Baina, interesak eta interesik ezak beste baterako utziko ditut.

Garbi dago, beraz, arrazoi hauek izan badira grafitoak faltsuak direla ondorioztatzeko, «aditu» horiek eman beharko dituztela azalpenak zergatik jokatu duten horrela argituz eta ez Lurmeneko arkeologoek. Grafitoak faltsuak zirela ondorioztatu nahian egin zituzten txostenak eta txosten horietan oinarriturik auzipetu dituzte Lurmeneko arkeologoak. Thomsonek, bata bestearen atzetik, erakutsi du «adituen» froga horiek ez dutela egiazkotasunik edo oinarri zientifikorik, hauek ostraken garaietarako ezinezko direla esaten dituztenak, hark baietz erakutsi baitu, badirela Iruña-Veleiako idazkunetako ezaugarriak dituztenak beste zenbait eremutan.

Lurmenekoei fiskalak kartzela eta 600 euro bakoitzeko eskatzen die, 476 ostraka «hondatzeagatik». Zer eskatu beharko litzaioke, orduan, ikusi berri ditugun «aditu»-en txosten interesatu horiei esker Iruña-Veleiako ardura lortu duen Nuñez arkeologo jaunak hondeamakina sartzeagatik indusketa eremuan? Horixe, hondeamakina sartzearena, ote da metodo egokiena indusketa arkeologikoa egiteko? Hori bai hondamendia! Izenburuan esaten dudan moduan, honek guztiak «mundua aldrebes» dirudi.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Arabako Diputazioaren eta Noticias Taldearen komunikazio estrategia bitxia

Astebete baino gehiago da akusazio-idatziak auzipetuen eta euren abokatuen eskuetara heldu zirela. Guztiz harrituta geunden horien berririk ez zelako hedabideetan agertzen, beste batzuetan auzipetuak eurak ere prentsaren bidez izaten dutelako lehen notizia, epaitegiak berak filtratzen baititu, Correora nagusiki. Azkenik, auzipetuek eurek kaleratu dute notizia Berria-ren bidez. Gero Gara etorriko zen.

Hori ikusita, Correok eta Noticias de Alavak ere behartuta ikusi dute nonbait beren burua, eta gaur argitaratu dute. Baina bitxiena Noticias de Alavaren berria emateko modua da: ez du aipatu ere egiten Aldundia, hau da, kereila jartzailea eta zigor handienak eskatu dituena. Fiskaliaren kontua dela sinestarazi nahi digu. “Piden cinco años y medio de cárcel para el ex director de Iruña-Veleia” dio titularrak, dagoeneko mundu guztiak dakienean zazpi urte eta erdi eskatzen dituela Aldundiak. “Ahora la Fiscalía ha pedido la apertura de juicio oral y ha presentado su escrito de acusación, hecho público hoy…”. “El Ministerio Público reclama también que Gil y su trabajador…”. “En su escrito, el fiscal recuerda que Gil dirigía las excavaciones…”

Aldundiaren aipamenik ez. Sinesteak ere lanak ematen ditu. Lotsatu egiten ote dira beren ekimenaz? Epaiketaren balizko boumerang efektuaz beldur ote dira?

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

«Frogatu gabe dagoen zerbait eraman nahi dute auzitara», Gara-ren izenburua

Gaurko Garak Lurmeneko kideen aurkako epaiketa deiari orrialdea eskaintzen dio Kultura sailean, Ariane Kamio kazetariak sinatuta. Ondo islatuta daudela iruditu zaigu akusazio-idatzia zein harekin oso kritikoa den gure eta Euskeraren Jatorriaren iritzia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina