“Iruña-Veleia”, Onintza Enbeita Berrian

Bira. 2020ko uztailak 25

Garai zailak dira oraingoak erromantizismorako. Bakoitza geure gotorlekuan bizi gara, eta asko jota, kristorenak esatea da besteengatik egiten dugun bakarra. Ez dago modan kausa orokorren alde ezer galtzea. Nahikoa dauka bakoitzak berearekin: bere osasunarekin, bere hipotekarekin, bere kotxearekin, bere lana mantentzearekin… agian, horregatik egiten zaigu hain arraro lagun talde bat gose greban jarri dela entzutea. Gose greban, zertarako eta gure hizkuntzaren jatorriari buruzko eztabaida bat argitzeko.

Seguru nago eztabaida luzeetarako gaia izango dela Iruña-Veleiakoa. Aurkitutako idatziak egia diren, ez diren, noizkoak diren, nork izan duen gezurrezko frogak asmatzeko beharra, nori datorkion ondo aurkikuntza hori guztia gezurra izatea. Galdera asko daude airean. Litekeena da herritar xumeontzat baleko erantzunik ez izatea, baina ikertzea, zientziari bidea egiten uztea ez da hainbesterako. Ez dut uste gose greba bateraino heltzeko beharrik dagoenik. Gure administrazioak izan behar luke hori baino sentsibilizazio gehiago halako gaiekin. Iruditu dakiguke arraroa, barregarria, erokeria… baina gure hizkuntzaz ari garela, gauzak ondo egitea ez litzaiguke horrenbeste kosta behar. Gutxienez ahal duguna egin behar genuke.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gaur eguerdian hasi da Gasteizen “Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose grebalariok” taldearen gose-greba

Aiztogile kalean emandako prentsaurreko baten bidez hasi da gose greba. Hona hemen antolatzaileen agiria. Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk (Lurmen) bere desadostasuna agertu zuten prentsa-ohar baten bidez. SOS Iruña-Veleiak eta Martin Ttipiak ere bere jarrera kritikoa azaldu zuten joan den astean.

Notizia hedabide digitaletan: Naiz, Berria, Argia, Alea, Naiz uzt. 22

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

“Iruña-Veleiako egia”, Patxi Zabaleta sententziaz Naiz-en

Patxi Zabaleta Abokatua Naiz 2020/07/23

Iruña-Veleian azaldutako idazkunak edo grafitoak benetakoak direla uste sendoa dugunok egiatik lehen baino hurbilago gaudela iruditzen zait Gasteizen 2020an emandako bi epaiak eta gero; eta, batez ere, azken hamar urte hauetan egindako azterketen eta beste aurkikuntzen ondoren, nahiz itxuraz bestelakorik eman. Iruña-Veleiako aurkikuntzen eztabaida modu zientifikoan erabaki eta ebatzi beharko dela esaten dugunok egiatik lehen baino hurbilago gaude orain; bereziki, indusketa haietan aurkitutako ostrakak «pieza edo zati arkeologikoak» direla juridikoki finko ezarrita gelditu ondoren. Izan ere, bi epai horietako bat finkoa da; Escribano jaunaren kasuan emandakoa, hain zuzen ere; besteari, berriz, helegiteak jarri omen dizkiote. Biak dira aintzat hartu beharrekoak; bien arteko azterketak baitu agerian jartzen eztabaida zientifiko baten aurrean gaudela; eta ez lehia juridiko baten baitan.
              
Beraz, Iruña-Veleiako indusketan azaldutako idazkunak edo grafitoak dituzten ostraka fisikoak aro erromatar berantiarreko «pieza arkeologiko autentikoak» direla juridikoki ezarritta gelditu da epai finko batean; hau da, ondare publikoko ondasunak direla, legearen arabera. Aitorpen juridiko tinko horren lehen ondorioa da «pieza arkeologiko benetako» horiek haustea, desegitea, ezabatzea, kaltetzea edo galtzea delitua dela. Arlo honetan urrats erabakigarria bilakatu da Oskar Escribano Sanz jauna zigortuz 2020-02-03an emandako epaia eta alde guztiek onartuta finkoa bilakatu zena, 2020-06-08ko epaia ez bezala, azken honi baitzaizkio helegiteak ipini.
            
Horra bada, bi epairen aurrean aurkitzen gara; bata, laburra eta finkoa; bestea luzea eta hainbat helegite aurkeztu zaizkiona. Lehenik azpimarratu beharrekoa da aurreneko epaiaren garrantzi erabakiorra aztarnategiaren benetakotasun orokorraren alde, izan litezkeen manipulazioak manipulazio edo utzikeriak utzikeria. Horra nola adibidez, esandako aitorpen juridikoaren arabera, Eliseo Gil ordezkatzeko izendatu zuten Nuñez jaunak –eta izendatu zutenek– milaka delitu dituzten eginak Iruña-Veleiako aztarnategia   hondea-makinak sartuta… balizko «pieza arkeologiko benetakoak» desegin edo desegiteko zorian jarri baitzituzten.
            
Bestalde, 2020-6-8ko epaiaren helegitean jorratuko diren eztabaida gaiak oso mugatuta eta zehaztuta gelditu dira. Alde honetatik gogoratu beharra dago, prozedura hasieran erabilitako argudio filologikoak guztiz baztertu egin direla. Are gehiago, komunikabide mertzenarioek Iruña-Veleiako aurkikuntzak barregarri utzi nahian barreiatzen zuten gezur pila hura ere –«Descartes edo Inri» bezalako asmakeriak- funtsik gabeko bigarren maila batera jaitsi dituzte eztabaida juridikoan. Arabako Diputazioak sortutako ustezko adituen batzorde antzu hura eta ertzaintzaren jokabideak zaharkituak, mailarik gabeak eta irrigarriak gelditzen dira Sententziaren irakurketan. Arabako Diputazioa bera, erakunde bezala, ardura gutxikoa eta jokabide kaltegarrien erantzule gelditu liteke.
        
Sententzia kondenatzailea da; bai. Sententziak zigortu egiten ditu Gil eta Cerdán jauna; bai. Sententziaren laburpena da aztertu diren 34  ostraka edo «pieza arkeologiko benetakoetatik» 31 faltsutuak edo manipulatuak izan zirela eta zehazki manipulazio hori garbiketako prozesuan gertatu zela, erantzulea Eliseo Gil delarik, nahiz bere eskuhartze zuzenaren frogarik ez egon… Zergatik dira faltsuak 31 ostraka horietan dauden grafitoak? Espainiako Kultur Ondareko Institutuak eta Espainiako Ondasun Kulturalen Kontserbazio eta Errestaurazioko Eskola Gorenak esan dutelako. Eta kito. Faltsuketaren egiletza edo autoretza Eliseo Gili leporatzeko, berriz, ez dago prozedura osoan argudio bat bakarrik; ez zuzenik eta ezta zeharkakorik ere, sententziak berak aitortzen duen bezala argi eta garbi. Horregatik, erantzukizuna Eliseo Gili leporatzeko 11 «indizio» edo aztarna garatzen ditu sententziak; eta garapen hori da oraindik finkoa ez den sententzia honen hezurdura eta argudiaketa nagusia; baina egiazki hezurdura eta argudiaketa ahula. Eta garapen zabar horren ondorioz bihurtzen da sententziako aditu, lekuko eta oinarri erabakigarria Espainiako Kultur Ondareko Institutuko txostenen egilea, Jose Vicente Navarro Gascón delakoa alegia. Besteak beste, Navarro jaun hori da faltsutzeak oso «burdoak» direla esan zuena, aditu txar guztiek zerbait sakonki arbuiatu ezin dutelarik, estalkitzat edo aitzakitzat bota ohi izaten duten bezala.    
           
Orain zein da egoera? Inoiz erabili behar ez zen epai bideak bere bidaia bukatuko du; nahiz, jakina, ezin dugu itxaro berez zientifiko peto-petoa den arazo bat ebazpen juridiko baten bitartez gainditzerik eta bukatzerik. Baina halere eta ustekabean, hartutako bide juridiko okerrak aurrerapen eta aldaketa on bat ekarri du jada; hau da, Iruña-Veleian aurkitutako idazkun, grafito edo marrazkiak dauzkaten euskarriak, –zeramika, horma puska, hezur, adreilu, lur gotortu edo «terra sigilata» edo direnak direlakoak- «pieza arkeologiko benetakoak» direla. Ondorioz, ondasun publikoak dira. Eta hala direnez gero, zaindu eta aztertu egin beharko dituzte erakundeek, Arabako Diputaziotik hasita… Nahiz eta jakin, badakigun kulturen arteko dema, lehia eta borroka ukatzen duten ustezko jakintsu, tertuliano eta komunikabideek Iruña-Veleiako grafito guztien faltsutasun osoa eta orokorra ondorioztatu nahiko luketela horrelakorik esaten ez duen sententzia honetatik. Zer egin beharko litzateke orain? Zein da erakunde eta aginte publikoen betekizuna? Zoritxarreko bidai juridikoa bukatu arte itxoin beharra al dago? Delitu egingo ote lukete gaur egun erakundeetako ordezkariek Iruña-Veleian aurkitutako eta pilatuta dauden «pieza arkeologiko autentikoak» ez balituzkete zaindu eta aztertuko?    
            
Epe laburrean Euskal Herriko erakundeek -Jaurlaritzak eta Arabako Aldundiak- hartu beharko lukete erabaki zehatz eta ezinbesteko bat: Garbitu gabe 20 kutxatan gorderik dauden ehunka ostraka edo «pieza arkeologiko autentikoak» katalogatzea eta garbitzea; zeregin hori nazio-arteko benetako (eta ez gezurrezko) adituei emanez. Horrela gaindituta geldituko litzateke betiko oraindik finkoa ez den 20-06-08ko sententzian erabakigarria eta zentrala den balizko susmoak; zera, faltsutzeak piezak garbitzeko garaian eginak direla.
         
Epe luzera, berriz, aztarnategiko indusketa berriro martxan jartzen denean, –gizaldi honetan edo hurrengoan izanik ere– argituko da dena… Bitartean berriro hondea-makinek ez baldin badute zeharo euskal eta zehazki arabar kultur aberastasun hau birrintzen. Ezin da ahaztu 2003an euskal hiria den Iruñeko erdi-erdian, Gaztelu Enparantzan alegia, munduan bakarra zen bi erlijio monoteisten hilerri bateratua, gehi ustekabeko terma erromatarrak, gehi Vaskoien hiriko aztarnak zabortegira eraman zituztela. Zenbat balio zuen hark Nafarroarentzat? «Eneko Aritzaren Hilobia» izeneko nobelan deitoratzen dudanez, ezin jakin. Iruña-Veleiakoa ere, ezin jakin.
           
Sententziak sententzia, batzuen batzuk faltsuketa orokor eta osoa idazkunen ezinezkoa dela pentsatzen jarraitzen baitugu. Are gehiago, indusketako garaian harantz eta honantz zebiltzan guztien esku-hartzerik gabe. Eta oraindik are gehiago, balizko eta ustezko faltsuketak egin ziren garbitegiko inor salaturik ez dagoelarik. Denborak jarriko du bakoitza bere tokian.
              

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Sententzia (eta 9). Eskandalu itzela: non daude garbitu gabeko 18 kaxak?

Sarrera honekin amaitutzat ematen ditugu sententziari buruzko gogoetak. Isabel Ortiz eta Paloma López Aldundiko zaharberritzaileen deklarazioa epaiketan: 2007ko amaieran, eta susmo giroaren ondorioz, aztarnategian pieza gehiago ez garbitzeko agindu zioten Lurmeni Arabako Aldunditik. Zaharberritzaileen eskuetara zeramikaz eta abarrez betetako hogei kaxa heldu ziren, garbitu gabe. 2008ko uda-udazkenean hasi ziren haiek garbitzen. Bi kaxa garbituta zeramatzatela, grafito berezi bat agertu zen, hegazti baten marrazkia, agian uso batena, ahoan galburua zuena (kristau ikurra, gehituko dugu guk). Aurkikuntzaren berri eman zioten diputazioari (Kultura diputatuari, etab.), eta berehala eman zieten gehiago ez garbitzeko agindua. Euren ustez, zeramika horiek garbitu gabe daude; ez zekiten ziur non dauden gaur egun kaxa horiek.

Epaileak sententzian hitzerdi ere ez honetaz, epaiketako ezustekorik handienetakoa izan zen arren. Larritasun ikaragarriko gaia da. Aldundiaren obligazioa da lehenbailehen kaxa horiek lokalizatu eta beren teknikariek ziurtasun eta berme guztiekin garbitzea. Hori egiten ez duten bitartean susmopean izango da Aldundia eta legez haren kontra jotzeko bidea zabalik egongo da.

Eta orain zer?

Eliseo Gilen defentsak helegitea jarria du Arabako Audientziaren aurrean absoluzioa eskatuz eta hilabete batzuk barru jakingo da erantzuna. Aldundiak ez du helegiterik jarri, baina bai Fiskaltzak. Hedabidetan jakitera eman denez, zeramika pusketen “prezioa” bakarrik eztabaidatzen du: epaileak zeramika bakoitza bi eurotan baloratu zuen (36 x 2 = 72 euroko isuna), eta fiskaltza, berriz, hasierako disparatera itzuli da: 600 euro bakoitza; (36 x 600 =  21.600 euro). Mixerablea eta erridikulua!

Audientziaren ebazpena edozein delarik ere, epaiak garbi adierazten du 36 grafito berezi direla faltsutzat emanak, besteei (255) buruz ezin dela ezer esan, ez direlako analizatu. Beraz, pieza horiek libre daude, ez daude “sub judice”, eta Aldundiak eta Jaurlaritzak zientziaren eskuetan utz ditzake, utzi behar lituzke, zientziak bere bitartekoez ebazpena eman dezan.

Gai honek soka luzea ekarriko du eta ez du merezi oraingoz xehetasunetan sartzea edo iragarpenak egitea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Orce-ko gizonaren eta Josep Giberten kasua, Iruña-Veleia eta Eliseo Gilen aurrekaria

Nekez aurkituko ditugu hedabide nagusietan kasu honi buruzko notiziak, nahiz eta munduko arkeologian azkenaldian eman den eskandalurik haundienetakoa izan. Kasuak ibilbide luzea duenez, gaia garatzen duten zenbait lotura emango ditugu.

Excavaciones en Orce: la historia de una injusticia ; Wikipedia

Dokumentala ; Dokumentala (laburp.)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Atapuerca, ¿ciencia o corrupción?”, CatalunyaVanguardista agerkarian

Estatuko aztarnategi inportanteenean urak harrotuta dabiltza. David Rabadá i Vives-ek sinatzen duen artikuluan ematen dira korapiloaren nondik norakoak. Honela dio laburpenak:

“Algunos científicos españoles creen que los directores de los yacimientos de Atapuerca han impuesto sus interpretaciones sin permitir el debate con otros expertos. Se dice que el Homo antecessor es una especie inventada, que el ritual funerario en la Sima de los Huesos jamás sucedió, y que algunas dataciones han sido amañadas. A todo lo anterior cabe añadir una polémica que recientemente salió en prensa.”

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Zientzia, justizia eta Iruña-Veleiako ostrakak”, Xabier Gorrotxategi arkeologoaren artikulua ZuZeu-n

Epaiketa eta sententzia gai hartuta, iritzi-artikulua argitaratu du Xabier Gorrotxategi Nieto arkeologoak Zuzeun. Astindu ederra ematen die Batzordekideei eta abarrei. Iruzkinen artean “Josebe” delako baten iruzkin lotsagarriak, blog honetako iruzkingile baten usaina dutenak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“A propósito de la sentencia del caso Iruña-Veleia”, Mapi Alonsoren gutun argigarria Naizen

Naizen gaur agertu den gutuna Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiari zuzendua dago. Egilea, Mapi Alonso, Hezkuntza Zientzietan doktorea da eta auziaz txosten baten egilea. Arabako Batzar Nagusietan lanean zegoen alderdi politiko baten aholkulari gisa istilu guztia gertatu zen garaian.

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Martin Ttipia eta SOS Iruña-Veleiaren adierazpena iragarritako gose-greba dela eta

Uztailaren 23an hasiko litzatekeen eta Iruña-Veleia Argitu plataformako kidez osoturiko Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose-grebalariak taldeak burutu asmo duen gose-greba dela eta, zera adierazi nahi dute plataforma horren partaide diren SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipia erakundeek:

  1. Ez gaudela gose-grebaren aurka muturreko egoeren aurrean muturreko baliabide gisa.
  2. Orain dela egun batzuk Eliseo Gilen defentsak errekurtsoa aurkeztu zuela Arabako Probintzia Auzitegian absoluzioa eskatuz. Uste dugu une prozesal honetan gose-greba batek ez diola defentsari inolako mesederik egiten eta agian kalte egin diezaiokeela.
  3. Gose-grebalarien prentsa-oharraren arabera, Eusko Legebiltzarrari, Eusko Jaurlaritzari eta, oro har, politikariei egiten zaie dei beren iritzia lehenbailehen eman dezaten argitzearen aldeko mugimenduen oinarrizko aldarrikapenei buruz: analisiak eta indusketa kontrolatuak. Adierazi nahi dugu legebiltzarra eta gobernua ez direla beren ohiko funtzionamenduan izango hilabete batzuk igaro arte, hau da, iragarritako gose-grebak iraun dezakeen epearen garaian.
  4. SOS Iruña-Veleiako eta Martin Ttipiako zenbait kide saiatu dela grebalariak konbentzitzen gose-greba une honetan egitearen desegokitasunaz, baina ahaleginak ez duela fruiturik eman.
  5. SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipia aldendu egiten direla gose grebatik.
  6. SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipiak Iruña-Veleia Argitu plataformako kide izaten jarraitzea berraztertuko dutela.
  7. SOS Iruña-Veleiak eta Martin Ttipiak borrokan jarraituko dutela gaia erabat argitu arte. Gai zientifiko baten aurrean gaude, metodo zientifikoen bidez erabaki behar dena.

SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipia

Gasteiz, 2020ko uztailaren 12n.

***

Ante el anuncio de una huelga de hambre que daría comienzo el próximo 23 de julio, protagonizada por un grupo de personas que firman como Iruña-Veleia Argitzearen aldeko gose-grebalariak, pertenecientes a la plataforma Iruña-Veleia Argitu, las entidades SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia, miembros de dicha plataforma, queremos manifestar lo siguiente:

  1. Que no estamos en contra de la huelga de hambre como recurso reivindicativo extremo ante situaciones extremas.
  2. Que hace unos pocos días la defensa de Eliseo Gil presentó recurso ante la Audiencia Provincial de Álava pidiendo su absolución, recurso que tardará algunos meses en ser resuelto. Consideramos que en este momento procesal una huelga de hambre no beneficia en nada a la defensa y que quizás podría perjudicarla.
  3. Según el comunicado de prensa de los huelguistas, se interpela al Parlamento Vasco, al Gobierno Vasco y a los políticos en general para que se posicionen urgentemente en relación a las reivindicaciones básicas de los movimientos pro esclarecimiento: analíticas y excavaciones controladas. Queremos señalar que tanto el parlamento como el gobierno no estarán en su normal funcionamiento hasta dentro de unos meses, plazo superior a lo que pudiera durar la anunciada huelga de hambre.
  4. Que miembros de SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia han tratado de convencer a los huelguistas de la inconveniencia de una huelga de hambre en este momento pero que su intento ha sido baldío.
  5. Que SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia se desvinculan de la huelga de hambre.
  6. Que SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia reconsiderarán su permanencia en la plataforma Iruña-Veleia Argitu.
  7. Que SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia seguirán luchando hasta conseguir el total esclarecimiento del tema: un tema científico que ha de resolverse por métodos científicos.

SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia.

Vitoria-Gasteiz a 12 de julio de 2020

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose-grebalariak” gose-grebari ekingo diote uztailaren 23an. Lurmenek bere desadostasuna agertu du.

Euskeraren Jatorriaren blogean argitaratu duten agiri baten bidez, bere burua “Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose-grebalariak” izendatzen duen talde batek uztailaren 23an gose-grebari ekingo diola adierazi du.

Horren aurrean, Lurmeneko Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk gutun bat kaleratu dute Ama Atan ekintza horrekiko beren desadostasun osoa adieraziz. Hauxe dio:

NOTA DE PRENSA
Por la presente, los abajo firmantes, en su propio nombre y en representación de Lurmen, ante la convocatoria de una huelga de hambre a través de Euskararen Jatorria, para forzar la petición de excavaciones y dataciones en relación a las controvertidas piezas con grafitos de Iruña-Veleia, manifiestan con rotundidad su total y absoluto rechazo y desmarque ante semejante iniciativa, entendiéndola del todo improcedente. Entendemos que se trata, por el contrario, de una cuestión que debiera hallar su resolución, única y exclusivamente por métodos científicos y que no justifica, en modo alguno, que nadie ponga en riesgo su salud y su vida por ello. Además, la cuestión de los grafitos está aún en vía judicial, pendiente de la resolución de recurso ante la Audiencia Provincial y, entendemos, que esta iniciativa podría interpretarse como una indeseada injerencia que rechazamos igualmente.


PRENTSA OHAR honen bidez, behean sinatzen dutenek, beren izenean eta Lurmen ordezkatuz, Euskararen Jatorriaren bidez gose-greba egiteko deialdia dela eta, Iruña-Veleiako grafitodun pieza eztabaidagarriei buruzko indusketak eta datazioak egitera behartzeko, irmoki adierazi dute erabat arbuiatzen dutela eta, ekimen horren aurrean, erabat desegokitzat jotzen dutela. Gure ustez, aitzitik, arazo hori metodo zientifikoen bidez bakarrik ebatzi beharko litzateke, eta ez du justifikatzen, inola ere, inork bere osasuna eta bizitza arriskuan jartzea horregatik. Gainera, grafitoen auzia oraindik auzibidean dago, Probintzia Auzitegian errekurtsoa ebazteko zain, eta, gure ustez, ekimen hori nahi gabeko esku-sartze gisa interpreta liteke, eta guk ere uko egiten diogu.
Idoia Filloy Nieva – Eliseo Gil Zubillaga

SOS-Iruña Veleia eta Martin Ttipiak ere laster emango dute beren iritzia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina