Suitzan 1610ean argitaratutako euskerazko hiztegiaren azterketatxoa (2)

Garbi gera bedi gure helburua ez dela azterketa sakonetan sartzea, materiala ahalik eta argien azaltzea baizik, gero horrekin nahi duenak nahi duena egin dezan.

Aztertzaile guztiek nabarmendu dute Marineo Siculoren hiztegia bizkaierazkoa dela, gipuzkeratzat jo daitezkeen pare bat berba badauden arren (arraya, belça).  Bi testuak konparatu ditugu, Siculorena eta Waserrena, jakinik Waserrek Vulcaniusi kopiatu ziola, aurreko sarreran esan zen bezala. Galdera da Vulcaniusi nork luzatu zion hitz-zerrenda. Siculoren hiztegian 38 hitz datoz, Vulcanius-Waserrenean 100. Vulcanius-Waserrek Siculoren zerrendako 31 sartzen ditu, 7 kanpoan uzten ditu, auskalo zergatik. Beraz, Vulcanius-Waserrek 69 hitz berri dakartza (68, zehatzak izanda, echea, etche errepikatua baitago).

Errata banaka batzuk ageri dira, goian seinalatuak daude. Ikusten da ia guztiak Vulcaniusengandik mailegatu zituela Walserrek (halaiotz, echiaz), baina beste bat ere gehitzen du (iainkona).

Ikusten da Vulcanius-Walserren bigarren  iturria lapurterazkoa izan zela bereziki, dakartzan hitz asko gipuzkeraz zein goi- eta behe-nafarreraz ere arruntak diren arren. Horren erakusgarri, hatxe letraren presentzia hitz hasieran (haice, handirik, herioa), bokal artean (ahardi, cahagui, cahar), hau da, euskara batuaren ikuspegitik “behar den lekuan”, eta baita kontsonante ostean ere (emazthea, urthe…). Leizarragak bezala, TZ darabilte (bihotza, gatza); TS ere usu agertzen da: dohatsu, itsasoac, mahatsac, eta K behin: aker. Askok nabarmendu dute hiztegi honen “gaurkotasuna”, batukoak diruditela hitz gehienak forman zein ortografian.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Sententzia (1). Gauzatu da injustizia: 2 urte eta hiru hilabeteko zigorra Eliseo Gili, kartzelara joango ez den arren

Esan behar 72 euroko isuna ezarri diola epaileak “por una falta de daños”, akusazioak 286.000 euro eskatzen zituenean por “un delito de daños al patrimonio”. Hona hemen EPAIA, EITBk argitaratua

Correo-Diario Vasco-ri eman zion epaitegiak esklusiba, beti bezala. Iruña-Veleia Argituk agiria atera zuen sententzia salatuz, Iruña-Veleiako epaiaren aurrean: ez daitezela grafitoak suntsitzera ausartu! izenburuaz. Ama Ata blogak, Koen Van den Driesscheren eskutik, Sentencia del caso Iruña Veleia: conclusiones absurdas titulatu du epaiaren puntu nagusiak jorratzen dituen sarrera. Iruña-Veleiako azken paradoxak, titulatu du Iñigo Astizek Berrian, kazetariengandik atera den iruzkin ganorazko ia bakarra.

Orain arte ez dugu izan astirik, baina joango gara gaian sakontzen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Suitzan 1610ean argitaratutako euskerazko hiztegiaren azterketatxoa (1)

Hiru sarrera egingo ditugu gaiaz. Egun batzuk igaro dira Mintzoa Argitaletxeko arduradun Aritz Otazuk liburua Italian erosi dutela iragarri zuenetik Diario de Navarran. Suitzako Zurichen 1610ean argitaratua, Ad Mithridates Gesneri Libellus commentarius du izenburu eta Kasper Waser teologo protestantea da egilea. Ondoren, Argia astekariak euskerazko pasarteen fotokopiak argitaratu ditu: Johannes Leizarragaren Gure Aita (1571) eta ehun hitzeko hiztegitxo bat. Azpian jartzen ditugu.

Filoblogia blogean Ricardo Gómez kudeatzaileak eta hango zenbait parte hartzailek (Xaverius, Ekaitz Santazilia, etab.) informazio oso interesgarria eman dute egileaz eta liburuaren iturriez. Esate baterako, hiztegiaren parte bat Lucio Marineo Siculo-ren lan batetik hartua dela: De rebus Hispaniae memorabilibus Libri XXV. (1530).

Marineo Siculoren hiztegia

Zera irakurtzen dugu blogean: “Alabaina, ez bata ez bestea ez ziren izan Waserren testuaren iturri zuzenak. Iturri zuzena, ezbairik gabe, Bonaventura Vulcanius humanista flandriarraren “Parergon, siue specimen cantabricae hoc est veteris vasconum linguae” dugu, De litteris et lingua Getarun, siue Gothorum liburuan agertzen dena (1597). Jakina, Vulcaniusen iturriak Leizarraga eta Siculo izan ziren”. Vulcaniusen lana Gallica-n ikusgai dago, Ricardo Gomezek azpiko iruzkinean adeitsuki jakinarazi digunez. Milesker. Hiztegiaren partea dakargu hona. Sarrerak ere mereziko luke, mamitsua ematen baitu. Ea latina ondo menderatzen duen norbait itzulpenarekin ausartzen den.

Esana dagoen bezala, Waser Vulcaniusek dakarren Gure Aita eta hiztegia kopiatzera mugatu zen. Ia diferentzia bakarra,  Vulcaniusek zedila (ç) erabiltzen duela eta Waserrek ez (c). Tipografia aldetik badira beste alde txiki batzuk ere (maiuskularen erabilera, S ezberdin zenbait…). Errataren bat ere gehitzen du (Iainkona jartzen du Waserrek, Vulcaniusek Iainkoa dioen lekuan). Bestalde, Siculok birgulatxoa erabiltzen du zenbaitetan -n- soinua adierazteko (Alcãdórea, Iracúrtẽdot…), eta kopiatzen dioten biek ez. Vulcaniusen erratez eta gaizkiulertuez mintzatuko gara bigarren sarreran.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Grafitoen Zerrenda eta Grafitoak Gaika, bi artxibo edozeinen eskura, sententziaren zain gauden une honetan

Otsailaren 19an amaitu zen Iruña-Veleiako epaiketa, eta sententziaren zain gaude. Dakigun bezala, Eliseo Gili leporatu nahi zaio pieza guztien faltsifikazioa, eta horretarako akusazioak aurkeztu duen “froga” bakarra grafologia da. Lettera enpresaren arabera (Magdalena Ezcurra Gondra eta Gregorio Rodríguez Grávalos)  grafito guztiak esku bakarrarenak dira, Eliseo Gilenak alegia.

Bi artxibo jartzen ditugu denon eskura:  1) Grafitoen Zerrenda. Piezak non agertu ziren, noizkoak diren,  transkripzioak, xehetasunak eta argazkiak. 2.- Grafitoak Gaika.  Gaiaren arabera sailkatuak, argazki eta guzti. Blogaren goialdean aurki daitezke eta klik batez gure ordenagailura jaitsi.

Grafitoak daude auzitan eta hauek ezagutu behar dira iritzi sendo bat izateko. Auzi hau zientifikoa da, jakina, baina batez ere zentzunezkoa, “zentzu komunekoa”. Marrazkietan,  transkripzioetan  eta bestelako xehetasunetan erreparatzera gonbidatzen zaituztegu, eta gero galdera hauei erantzutera:

  • Pertsona bakar batek eginak izan ote daitezke grafito hauek guztiak?
  • Erantzuna ezezkoa bada, zer egin dezaket nik injustizia ikaragarri bat gauzatu ez dadin?
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleiak duen garrantzia”, Larraitz Ugarte Urrutiaren iritzi-artikulua Argia digitalean

” Iruña-Veleia modu garbian argitzea euskaldun eta euskaltzale bezala uste baino garrantzi handiagoa daukala pentsatzen dut. Esan beharra daukat Iruña-Veleia kasuan nahikotxo ikertu dudala baina  gehiegi sakondu gabe ere eta ate zehatz batzuk joz edonork ondorioak atera ditzakeela. Hau dena barneratzeko garrantzitsua da ikuspegia zabaltzea eta espero dugun mundu perfektu horretan pertsonen interesak, batzuen egoa, inbidiak, dirua, herri bat asimilatzeko historiaren eraketa eta maite ditugun eta maite ez ditugun politikariak daudela jakitea. ” Jarraitzen du.

Kategoriak Sailkatugabeak | 15 iruzkin

“Eliseo Gil eta Malcon X” Hernaniko Kronikan

Jexux Izagirrek eta Tomas Elorzak sinatutako iritzi-artikulua Hernaniko Kronikan.

Jexux Eizagirre Portillo
Tomas Elorza Ugarte

Hernanitik Gasteiza joan izan ginen, hain zuzen ere Iruña-Veleiako epaiketan bertan izateko, entzule moduan. Eta esan behar dugu, guk, epaiketan, entzun eta ikusitakoa ez datorrela bat hedabide handietan, emandako informazioarekin, ez da hurrik emanda ere. Epaiketan bi alde izatea derrigorrezkoa da (baita akusatua hiltzailerik handiena izanda ere): akusazioa eta akusatua. Horretan oinarritzen da Justizia. Ba, hedabide handiek, bai gaztelaniaz eta bai euskaraz, alde bakarraren azalpenak, argudioak, lekukoak eta abar, azaldu zuten batik bat. Alegia, akusazioarenak. Hedabide horiei irakurrita, pentsatu zitekeen akusatuak ez zuela, ez argudiorik, ez lekukorik, ez periturik, ez txostenik, ezta abokaturik ere. Gainera hedabide horiek ez dute informazioa kontrastatu. Eta hori kazetariaren kode etikoa hausteaz gain, delitu profesionalaren barruan ere sartzen da.
Jakina, hedabide handien eraginez, herritar gehientsuenek pentsatzen dute Eliseo Gil dela errudun, epaileak bere erabakia hartu aurretik (ordura arte ez da errudun), eta erabakitzen duena erabakitzen duelarik.
Malcolm X ekintzaile estatubatuarrak zioen: «Hedabideei kasu egiten badiezu, sinestaraziko dizute zure laguna dela etsai; eta zure etsaia, lagun». Iruña-Veleiako epaiketa gertatu aurretik,pentsatzen genuen Malcolm Xen esan hori ez zela gertatzen gure hedabideekin. Baina, ikusi beste idatzi hau (klikatu hemen), Iruña-Veleia Argituk egina, eta flipatu gure hedabideek emandako informazioarekin.

Kategoriak Sailkatugabeak | 4 iruzkin

Jose Antonio Villar eta Mikel Urkixoren arteko eztabaida Argia digitalean

Interesgarria benetan jarrera kontrajarriak dituzten Jose Antonio Villar eta Mikel Urkixoren arteko iritzi-trukaketa Argia digitalean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleia Argitu-ren adierazpena epaiketa gai hartuta

Hona hemen Iruña-Veleia Argitu plataformak manifestuaren sinatzaileei bidali berri dien adierazpena:

Iruña-Veleiaren epaiketaren ostean (abajo en castellano)

Iruña-Veleia Argitu plataforma helburu bakarrarekin sortu zen: “ezohiko grafitoak” deiturikoen inguruan egia ezagutzea, hau da, egiazkoak ala faltsuak diren jakitea. 2018ko ekaineko prentsaurrekoan, euskal kultura eta politika munduko sona handiko 100 pertsona baino gehiagoren sinadurarekin, plataformak dokumentu bat aurkeztu zuen, eta bertan egia jakiteko modu azkarrean eta zalantzarik gabe zer bide jarraitu behar den adierazten zen. Eskaerak gogorarazten ditugu:

1) Arkeometrian trebatuta dauden Europako laborategiek piezen lagin bat aztertzea. Hiru laborategi desberdin izatea iradokitzen dugu, eta ezohiko kasuetarako erabiltzen diren protokolo zorrotzak aplikatzea.

2) ospea duten arkeologoek, aldeekin loturarik ez dutenek, Lurmenek grafitoen agerleku gisa adierazitako tokietatik hurbil indusketa kontrolatuak egitea.

Gure ustez, asko dago jokoan. Gogora ekarri nahi dugu grafitoek, egiazkoak izanez gero, argitasun handia emango lieketela euskeraren historiari, kristautasunaren ezarpenari, latin arruntaren bilakaerari eta abarri, bere garaian zerbaitengatik salbuespenezkotzat eta historikotzat jo baitziren. Halaber, ez dugu ahaztu behar nazioarteko adituen babesa jaso dutela: Edward Harris -Harris Matrix metodoaren sortzailea-, Antonio Rodriguez Colmenero epigrafista, Ulrike Fritz egiptologoa, Hector Iglesias hizkuntzalaria, Joaquim Baxarias paleopatologoa, Miguel Thomsonen…, baita euskeran adituak ziren Henrike Knörren eta Txillardegiren babesa ere. Jakina, zientifikoki frogatuko balitz aipatutako analisien bidez piezak faltsuak direla, ondorio guztiekin onartuko genuke.

Ez gara epaiketaren balorazioetan sartuko, deliberazio fasean dagoen epaiketa batean. Hori bai, orokorrean prentsak dagoeneko grafitoen faltsukeria lau haizetara aldarrikatu duela eta Eliseo Gil horien egiletzat seinalatu duela salatu nahi dugu. Oro har, oso harrituta eta atsekabetuta gaude komunikabideekin; izan ere, Eliseo Gilen aurkako testigantzak baino ez dituzte argitaratu, eta baten batek soilik aldeko testigantzaren bat atera du, hala nola Amelia Baldeon Arkeologia Museoko zuzendari ohiarenak, zeinak onartu baitzuen faltsukeriaren alde presiopean sinatu zuela, eta, ondoren, atzera egiteko ahaleginak egitean kargutik kendu zutela.

Gaur egun Arabako Foru Aldundian lan egiten duten Isabel Ortiz eta Paloma Lopez zaharberritzaileen testigantzak ere ez dituzte atera. Biek mikroskopioaren bidez frogatu dute RIP inskripzioa duen gurutze baten grafitoan ez duela RIP jartzen, santutasuneko 3 marra baizik, baina marren alboko zeramika zatiak altxatu egin dira. 11 urtetan zehar grafito hori aditu, kazetari eta herritar batzuentzat barregarria izan da, baina, batez ere, UPVko aditu batzordearentzat froga ukaezina izan da. Hainbeste irain eta barre entzun eta gero zientifikoki ez duela RIP jartzen frogatu dute, baina horri buruz komunikabideetan ez dugu ezer entzun.

Halaber, Isabelek eta Palomak, Aldundiak Lurmeni piezak garbitzeko baimena kendu eta gero Iruña-Veleiatik ateratako piezez beteriko kutxak bidaltzen zizkietela azaldu zuten, eta piezak garbitzeko lana egitea eskatu zietela. Bi grafito agertu ziren unean garbiketa gelditzeko agindua jaso zuten eta ez dakite piezaz beteriko 20 kutxekin zer pasatu den.

Herritarren belarrietara iritsi ez diren aldeko testigantza gehiago daude, baina Mikel Albizu geologoaren esperimentua, garrantzitsua denez, ezin dugu alde batean utzi. Horren bidez Instituto del Patrimonio Cultural Españoleko (IPCE) laborategian, Jose Vicente Navarro geologoak egindako txostena baliogabetu du. Albisuk egindako esperimentuarekin argi eta garbi frogatu da Navarrok aurkitutako metal modernoko partikulak traza-elementuak direla, hau da, hainbat arrazoirengatik piezetan kontakturen bidez atxiki ahal izan diren kantitate hutsalak (15 mikra ingurukoak): kutsadura atmosferikoagatik, arkeologoen lanabesak zuzenean ukitzeagatik, eskuz esku ibiltzean eraztunekin ukitzeagatik, urarekin garbitzean urak daramatzan elementuek sortutako kutsaduragatik… Albisuk frogatu duen bezala puntzoiarekin, kuterrarekin edota aiztoarekin faltsifikatuz gero, barrunbeetan geratzen diren metal hondarrak kantitate handiagokoak lirateke (50-300 mikrakoak).

Dena den, argi utzi nahi dugu laborategi honetan faltsukeria frogatzeko balioko zuen edozein zantzu bilatzeko azaleko analisiak egin zituztela. Madrilgo laborategi honetan ezta beste inon ere ez dute dataziorik egin, eta hori ezinbestekoa da piezak egiazkoak diren ala ez ziurtasunez jakiteko, izan ere, datazioekin pieza horiek lur azpian zenbat denbora daramatzaten jakiteko adina datu emango lizkigukete. Bi datazio mota daude: erlatiboak eta absolutuak. Erlatiboak estratigrafia berak ematen dizkizu indusketaren unean. Lurmenek eta munduko arkeologo gehienek erabiltzen duten metodoaren sortzailea den Edward Harrisek, Lurmenek lana bikain eta modu egokian egin zuela publikoki azaldu du. Beraz, datazio erlatiboek piezen benetakotasuna baieztatzen dutela ziurta genezake.

Orain, 11 urtetan agintariek ez dutena egin eta denbora luze horretan aldarrikatzen duguna egitea baino ez da falta, datazio absolutuak alegia. Materialaren arabera, teknika ezberdinak erabili behar dira. Hezurretarako C14ko froga erabiltzen da, bere garaian froga bat egin zen eta emaitza Lurmenek baieztatzen zuen garaiarekin bat zetorren. Adreiluzko materialerako termoluminiszentzia teknika erabiltzen da, froga horren bidez, pieza labean sartu zeneko hurbilketa bat ematen dizu.

Kontuan izan behar da, halaber, pieza batzuek elementu naturalak dituztela, denboraren poderioz bakarrik sortzen direnak, hala nola kaltzio karbonatoa (estalaktitak eta estalagmitak sortzen dituen osagaia); osagai hori pieza batzuetan grafitoen gainean daude. Grafitoak benetakoak diren jakiteko, kaltzio karbonatoa altxatu eta azpian grafitoaren ildoa jarraitzen duen ikusi besterik ez dute egin behar. Hezur batzuetan landareen sustraiek sortutako barrunbeak ere badaude. Bi gertakari horiek, argi eta garbi, benetakotasunaren zantzuak dira, eta modu naturalean eta denboraren poderioz sortuak izan dira. Ezinezkoa da letren gainean kaltzio karbonatoa duten grafitoak edo sustraien barrunbeak dituztenak 10 minutuan faltsifikatu ahal izatea, epaiketan lekuko batzuk baieztatzera ausartu ziren bezala.

Gorka Knörrek,  Henrikeren anaiak,  Twitterren egindako bi adierazpenak ere ezin ditugu pasatzen utzi. Henrike euskera katedraduna eta Euskaltzaindiko lehendakariordea izan zen eta hil arte grafitoen benetakotasuna defendatu zuen. Gorkaren adierazpenen arabera, benetakotasunaren aurka sinatzeko Henrikek grafitoen faltsutasuna defendatzen duten UPVko 2 kideren presioak jaso zituen, nahiz eta UPVko 2 kide horiek osatzerik ez zuen gaixotasuna zeukala jakin. Geure buruari egiten diogun galdera da: zertarako gaixo eta hiltzeko zorian dagoen pertsona bat presionatu, grafitoak argi eta garbi gezurrezkoak zirela uste bazuten?

Dena dela, epaia edozein dela ere, funtsezkotzat jotzen dugu hizpide ditugun piezen osotasuna zaintzea, esku onetan geratzea eta auzia behin betiko bide zientifikotik konpontzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea. Arazo zientifiko baten aurrean gaude, eta beraz, auzia zientziak baino ezin du konpondu.

Kosta ahala kosta gaia modu txarrean zarratzea saihestu behar dugu, oro har eztabaidak belaunaldiak iraun ditzakeelako. Egia ezagutu nahi dugu, edozein dela ere. Egia jakitea eskatzen dugu.

Azkenik, Eliseo Gili gure elkartasuna berretsi nahi diogu, beti errugabea dela pentsatu izan dugu eta orain inoiz baino gehiago.

Después del Juicio a Iruña-Veleia

La plataforma Iruña-Veleia Argitu nació con un único objetivo: conocer la verdad en torno a los llamados “grafitos excepcionales”, es decir, si son auténticos o falsos. En la rueda de prensa de junio de 2018, y con la firma de más de 100 personalidades relevantes del mundo cultural y político  vasco, presentó un documento en el que se señalaba el camino a seguir para llegar a la verdad de forma rápida e incontestable. Recordamos las peticiones:

1)      que laboratorios europeos especializados en Arqueometría analicen una muestra de las piezas. Sugerimos que sean tres laboratorios diferentes, y que se apliquen estrictamente los protocolos al uso para casos extraordinarios.

2)      que reconocidos arqueólogas/os, no vinculados a las partes, lleven a cabo excavaciones controladas en lugares próximos a los señalados por Lurmen como puntos de aparición de los grafitos.

Consideramos que hay mucho en juego. Queremos recordar que los grafitos en cuestión, de ser auténticos, aportarían mucha luz a la historia del euskera, a la implantación del cristianismo, a la evolución del latín vulgar, etc. Por algo fueron considerados en su día como excepcionales e históricos. Tampoco olvidemos que han sido avalados por expertos internacionales de la talla de Edward Harris, creador del método Harris Matrix, del epigrafista Antonio Rodríguez Colmenero o la egiptóloga Ulrike Fritz, Héctor Iglesias, Joaquim Baxarias, Miguel Thomson… además de expertos en euskera como Henrike Knörr y Txillardegi. Por supuesto, si se demostrara científicamente que las piezas son falsas por medio de los citados análisis, lo asumiríamos con todas las consecuencias.

No vamos a entrar en valoraciones del juicio, de un juicio que se encuentra en fase de deliberación.  Eso sí, tomamos nota de la actitud de cierta prensa que ya ha proclamado a los cuatro vientos la falsedad de los grafitos y ha señalado a Eliseo Gil como autor de los mismos. Hemos de decir que en general estamos muy sorprendidos y decepcionados con los medios de comunicación  ya que solamente han publicado testimonios en contra de Eliseo Gil y solamente alguno ha sacado testimonios a favor como la de la ex directora del museo de arqueología Amelia Baldeón que admitió haber firmado en su día en pro a la falsedad por que se sintió presionada y después fue relevada del cargo por intentar recular.

Tampoco han sacado los testimonios de las restauradoras que a día de hoy trabajan en la DFA Isabel Ortiz y Paloma López. Ambas han demostrado a través del microscopio que en el grafito de una cruz con la inscripción RIP en realidad no pone RIP, son 3 rayas de santidad que se han descascarillado. Este grafito que durante 11 años ha sido el hazme reír de expertos, ciertos periodistas y algunos ciudadanos y sobre todo una prueba irrefutable de la comisión de expertos de la UPV. Resulta que han demostrado científicamente que no pone RIP pero no hemos oído nada al respecto en los medio de comunicación.

Isabel y Paloma también testificaron que les mandaban cajas llenas de piezas extraídas de Iruña-Veleia a raíz de que la DFA le prohibiera a Lurmen limpiar las piezas extraídas. Estas dos personas fueron encomendadas para llevar a cabo la limpieza de las piezas extraídas de Iruña-Veleia y en el momento que aparecieron dos grafitos les ordenaron que pararan la limpieza y no saben que ha pasado con las 20 cajas llenas de piezas.

Hay más testimonios a favor que no han llegado a los oídos de los ciudadanos pero no podemos dejar pasar por alto el experimento del geólogo Mikel Albizu que ha anulado la veracidad del informe del geólogo José Vicente Navarro del Instituto del Patrimonio Cultural Español (IPCE). Con el experimento de Albisu ha quedado claramente demostrado que las partículas de metal moderno halladas por Navarro son elementos traza, es decir, cantidades insignificantes que se han podido depositar por diversas razones (de unas 15 micras): contaminación atmosférica, por contacto directo de los útiles de los arqueólogos, contacto de anillos, contaminación en la limpieza de material por elementos que existen en el agua… Como bien ha demostrado Albisu en caso de falsificar con un punzón, cúter o cuchillo las cantidades depositadas por estos útiles se medirían en cantidades muchísimo mayores razones (de unas 50-300 micras).

De todas formas queremos dejar claro que en este laboratorio hicieron análisis de superficie para buscar cualquier indicio que probará la falsedad. Ni en este laboratorio de Madrid ni en ningún otro han hecho dataciones, que es lo imprescindible para saber con certeza si las piezas son verdaderas o no ya que nos darían datos suficientes para saber cuánto tiempo llevan depositadas esas piezas. Existen dos tipos de dataciones: relativas y absolutas. Las relativas te las da la estratigrafía en el momento de la excavación. El arqueólogo y creador del método usado por Lurmen y la mayoría de los arqueólogos del mundo, Edward Harris, ha abalado con creces el trabajo realizado por Lurmen. Por lo tanto podríamos asegurar que las dataciones relativas afirman la autenticidad de las piezas.

Ahora solamente quedaría hacer lo que llevamos 11 años pidiendo que no han hecho, las dataciones absolutas. Dependiendo del material se tienen que usar diferentes técnicas. Para los huesos se usa la prueba de C14, en su día se hizo una prueba y los resultados fueron acordes con la época que afirmaba Lurmen. Para material de ladrillo se usa la técnica de termoluminiscencia que a través de la temperatura te da una aproximación de hace cuanto fue metida la pieza al horno.

Hay que tener en cuenta también que hay piezas que contienen elementos naturales que únicamente se crean por el paso del tiempo, como puede ser carbonato cálcico (elemento que crea las estalactitas y estalagmitas) que incluso en algunas piezas están por encima de los grafitos. Para saber si los grafitos son auténticos solamente tienen que levantar el carbonato cálcico y ver si debajo sigue el surco del grafito. En algunos huesos también hay surcos creados por las raíces de las plantas. Estas dos relevancias claramente son indicios de autenticidad y que han sido creadas de forma natural y con el paso del tiempo. Es imposible que los grafitos que tienen carbonato cálcico encima de las letras o que tienen contornos de raíces se pudieran falsificar en 10 minutos al lavarlos tal como se atrevieron a afirmar algunos testigos en el juicio.

No podemos dejar pasar tampoco las dos declaraciones en Twitter de Gorka Knörr, hermano de Henrike que fue catedrático de euskera y Vicepresidente de Euskaltzaindia y defendió la autenticidad de los grafitos hasta morir. Según las declaraciones de Gorka Henrike fue presionado para firmar en contra de la autenticidad de los grafitos por dos personas de la UPV que defienden la falsedad de los grafitos aun sabiendo que tenía una enfermedad irreversible. La pregunta que nos hacemos es: ¿para que presionar a una persona que está enferma y a punto de morir si los grafitos claramente creen que son falsos?

De todas maneras, sea cual sea la sentencia, consideramos fundamental que se preserve la integridad de las piezas en cuestión, que queden en buenas manos y que se tomen las medidas necesarias para resolver definitivamente el caso por la vía científica. Nos encontramos ante un problema científico y solamente la ciencia puede resolverlo.

Tenemos que evitar a toda costa un cierre en falso, ya que la controversia podría colear durante generaciones. Queremos conocer la verdad, sea cual sea. Exigimos conocer la verdad.

Por último, reiteramos nuestra solidaridad con Eliseo Gil, de cuya inocencia siempre hemos estado seguros y ahora más que nunca.

Iruña-Veleia Argitu (2020-03-19)

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Eliseo Gilen egiletzaren “zantzuak” Ertzaintzaren arabera

Ertzaintzak egin zuen polizia judizial lana, instrukzio epailearen aginduetara, eta 2015ean amaitu zuen 2009an ekindakoa. Epaiketan, ikerketa zuzendu zuen ertzainak, Oscar ezizenez identifikatu zenak, hamaika zantzu agertu zituen Eliseoren aurka, ia guztiak Batzordekideen txostenetatik ateratakoak. Ertzaintzak berak zerbait aportatu ote zuen, “La más grave falsificación de la arqueología mundial de los últimos años” esaldiaz gain? Bai. Zantzu ikaragarriak, edozein dardaraz jartzeko modukoak. Hona hemen Ertzaintzaren txostenean irakur daitekeen guztia:

“El Equipo Instructor considera que la elaboración de los “grafitos excepcionales” fue una labor compleja y continuada en el tiempo, que se pudo realizar en dos puntos, fundamentalmente: en el propio yacimiento, en ausencia de testigos, es decir, durante las noches, fines de semana, puentes, períodos vacacionales, etc. (por ejemplo, en abril de 2006 apareció un grupo de “grafitos excepcionales” justo después del dilatado puente de San Prudencio). En su declaración policial, José Ángel APELLÁNIZ manifestó que ‘nunca vio realizar a Elíseo GIL, Idoia FILLOY o a ninguna otra persona inscripciones, alteraciones o modificaciones en los soportes hallados en el yacimiento’. Otro grupo de piezas falsas se pudo hacer en otros lugares controlados por los autores (domicilio, local, taller, sacando a escondidas los fragmentos “vírgenes” del yacimiento, sin que nadie se percatase de ello”. (Ertzaintzaren txostena, 2015)

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Epaiketako kronikak klik batez

Epaiketaren saio gehienetan egon ginen eta kronika egin ere bai. Zenbaitek kronika horietara era errazean heldu nahi izango duenez, hona hemen klik batez iristeko bidea. Javier Vizcaino kazetariak eragin duen polemikara ere sar daiteke.

Otsailak 3-7 ,  Otsailak 11 , Otsailak 12 , Otsailak 13 , Otsailak 17  , Otsailak 18 , Otsailak 19

J. Vizcaino , Vizcaino2

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina