Iruña-Veleia Argitu plataforma desegin da

Iruña-Veleia Argitu plataforma desegin da

Iruña-Veleia Argitu plataforma 2018an sortu zuten Euskeraren Jatorria, SOS Iruña-Veleia, Martin Ttipia eta Lurmen Elkarteek eta independente multzo batek, laster zetorren epaiketaren aurrean indarrak biltzeko helburuaz. Sinadura bilketa, hitzaldiak, bizikleta-martxa…, hainbat ekintza burutu ditu bi urte hauetan. Aro hau igaro delarik, plataforma bertan behera uztea erabaki dute lau elkarteek eta independenteek. Hemendik aurrera bi elkarte ezberdinetan batuko dituzte indarrak Iruña-Veleiako auzia argitzeko lanean jarraitzen duten ekintzaileek. Bi Elkarte hauek, SOS Iruña-Veleia eta Iruña-Veleia Martxan dira.

Se disuelve la plataforma Iruña-Veleia Argitu

La plataforma Iruña-Veleia Argitu fue creada en 2018 por las asociaciones Euskeraren Jatorria, SOS Iruña-Veleia, Martin Ttipia y Lurmen, más un grupo de independientes, con el fin de unir fuerzas ante el inminente juicio. Han sido muchas las actividades llevadas a cabo por la plataforma: recogida de firmas, conferencias, bizikleta-martxa, etc. Una vez transcurrido dicho período, las cuatro asociaciones e independientes han decidido disolver la plataforma. En adelante las personas que continúan luchando por el esclarecimiento del asunto de Iruña-Veleia unirán sus fuerzas en dos asociaciones diferentes: SOS Iruña-Veleia e Iruña-Veleia Martxan.

Gasteiz, 2020-11-27

Iruña-Veleia Argitu

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

“Eta ez zan Euskaraldi beharrik izan”, Euskaraldiaz ipuina Berrian

Juan Martin Elexpuru, Berria, 202oko azaroak 25

“Amandrea, kontatu ipuina», eskatu zion ilobak, astero bezala. Ipuina ez, gaur egi-egia kontatuko dizut, ume, gauzak nola gertatu ziren jakin dezazun. Behin batean, nik zure adina baino hamar bat urte gehiago nuenean, Euskaraldiari buruzko hitzaldia eman ziguten institutuan. «Euskaraldia? Zer da hori, amandrea?», galdetu zuen ilobak. Elkarri euskaraz egitea bultzatzeko kanpaina, bi urtetik behin egiten zena; hamabost egun irauten zuen. Hizlariak kontatu zigun urte hartakoa bosgarren Euskaraldia zela, eta hamabost egun horietan jendeak ehuneko hamar gehiago egiten bazuen ere, amaitutakoan erabilera berehala jaisten zela, eta azken neurketek erakusten zutela hamar urte lehenago baino euskara gutxiago entzuten zela kalean. Denon errua zela, hau, hori eta bestea. Jarraitzen du. Ipuina Argia digitalean eta Naizen ere argitaratu da.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bergarako erakusketara bisita ETBren ‘Biba zuek’ programaren eskutik

Maialen Arzallusek eta Xabier Sukiak zuzentzen duten Biba zuek programa Bergarako erakusketan izan zen eta bost minutuko bideoa eskaini du irudiekin eta Museoko arduradunen azalpenekin.

Bestalde jakinarazi nahi dugu hemendik abendura arte programatuta dauden Eduardo Alfaroren hitzaldiak beteta daudela, ez dela lekurik gelditzen. Erakusketa 2021eko urtarrilaren 24ra arte luzatuko denez, itxaropena dugu mugak irekiko direla eta areto handiagoren batean egin ahal izango dela beste hitzaldiren bat.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Urtarrilaren 24rarte zabalik egongo da Soriako hilarrien erakusketa eta Eduardo Alfarok hainbat hitzaldi emango ditu Bergaran

Egoera dela eta, hilabete luzatuko da erakusketa, abenduaren 2oan ixtekoa zena urtarrilaren 24an amaituko da. Bestalde, Eduardo Alfaro arkeologoak hainbat hitzaldi emango ditu. Pena bakoitzean hamabost lagun bakarrik parte hartu ahal izana. Hona hemen Museoak eskuratu digun informazioa:

Euskaraz:

Eduardo Alfaro, arkeologian doktorea, erakusketa honen komisarioa, hitzaldiak emango ditu gaiari buruz. Partehartzaileek hilarri hauek hobekien ezagutzen dituen ikerlaria entzun ahal izango dute eta ondoren, piezak ikusi:

  • Azaroak 21, larunbata, 11:00 H. (beteta)
  • Azaroak 27, ostirala, 18:00 H.
  • Abenduak 12, larunbata, 11:00 H.
  • Abenduak 18, ostirala, 18:00 H.

Gehienezko edukiera: 15 pertsona. Hitzaldi guztiak gaztelaniaz izango dira. Beharrezkoa da aldez aurretik izen-ematea gure formularioaren bidez.

* * Saioa beteta badago, izena eman dezakezu, baina itxaron zerrendan egongo zara. Leku libreak betetzen diren heinean abisua jartzen saiatuko gara, baina kontuan izan informazio hori ez dela automatikoki eguneratzen, eta ez dela, beraz, berehalakoa.

Hemen dago:  https://www.laboratorium.eus/eu/erakusketa/heriotzarako-erromatar-ohiturak-soriako-tierras-altas-eskualdean-euskararen-aztarnak

Edo, formatu motzean:  https://bit.ly/sesenco

Gaztelaniaz:

CONFERENCIAS Y VISITA CON EDUARDO ALFARO

Eduardo Alfaro, doctor en arqueología, comisario de esta exposición, dará varias charlas en el museo Laboratorium. Los y las asistentes podrán escuchar al investigador que mejor conoce estas estelas y visitar la exposición al terminar la conferencia:

  • Noviembre 21, sábado, 11:00 H. (no quedan plazas)
  • Noviembre 27, viernes, 18:00 H.
  • Diciembre 12, sábado, 11:00 H.
  • Diciembre 18, viernes, 18:00 H.

Aforo máximo: 15 personas. Todas las conferencias son en castellano. Es necesaria la inscripción previa a través de nuestro formulario.

* Según se vayan llenando las plazas, podrás inscribirte, pero tu solicitud pasará a la lista de espera. Procuramos poner un aviso cuando un día se llena, pero la actualización de dicha información no es automática, ni, por lo tanto, inmediata.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleiako afera berriak”, Josu Naberan Berrian

Berria, 2020ko azaroak 19

“Iruña-Veleiako historia honetan, nobedadeak izan dira azkenotan. Eta gure hedabideak, dirudienez, ez dira horretaz jabetu. Beraz, aurkitu berri denaz notizia ematera natorkizue laburki.

Ostraka-baseko 151 grafito gutxienez, horietatik 21 euskarazkoak, ez dira sartzen epaileak Eliseo Gilen ustezko «delitualdiko epe barruan» (2005eko uztailetik 2006ko ekainera). Beraz, grafito horiek ez ditu inork faltsutzat hartu, eta ezingo ditu hartu ere, ze argi ageri baitira gainaldean dituzten kaltzifikazio-geruzak eta abar. Letra gorde horiek buruko mina emango diete berriro ere garai hartako hizkuntzalariei eta Vatikanoari. Naia, Izana eta abar, -a artikulu madarikatuarekin, batetik; Kristo bizardun gurutziltzatu bat bestetik, Kristandadean lehena, Iruña-Veleian…”. Jarraitzen du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Soriako hilarrien erakusketa hasi da indarrez azaltzen hedabideetan

Denok ezagutzen dugun egoera dela, izan litekeenik garairik okerrenean suertatu da erakusketa. Jende askok adierazi digu etorri nahi eta ezinak eragiten dion atsekabea. Hala ere esan behar iragarritako epealdiari, ziurrenik, beste hilabete gehituko zaiola.

Anabel Dominguez kazetariaren kronika luzea Noticias Taldeko egunkarietan (Deian eta Arabako, Nafarroako eta Gipuzkoako Noticias-en). Goienak irekiera ekitaldiko bideoa eta kronika. Diario Vasco. Kulturklik. Soriatv. Eduardo Alfaroren iritziak eta erreportai interesgarria irailaren 27ko SoriaNoticias-en

Bergararen herri mugakideak

Erakusketaren ordutegia: Astelehen eta astearteetan itxita. Asteazken eta ostegunetan: 10:00-14:00. Ostiral eta larunbatetan: 10:00-14:00/16:00-19:00. Igandeetan: 10:00-13:00

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Egia eta gezurra (hitzak kentzeko)….”, Nikolas Xamardo eta Xabier Rodriguez Berrian

Berria, 2020 azaroak 14

“Oraintsu, BERRIAn (2020/11/06) Egia ala gezurra? artikulua irakurri genuen, Aitor Ligu batek idatzia. Han, Iruña-Veleiaren zientifikoki kontrastatutako arestiko borroka ironiaz hartu eta Gabixolaren gose-greba gezurtitzat hartzen zen. Lehen unean, Espainiako eskuin muturraren argumentarioaren aurrean geundela uste genuen (errespeturik gabea, faltsutasunez betea, manipulatzailea eta ustez ironikoa). Adibideak ugariak dira.” Jarraitzen du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Gabixolari erantzunez”, Aitor Ligu Berrian

Berria, 2020 azaroak 12

” Egia ala gezurra izenpean BERRIAko Zuzendariari atalera idatzi nuen, Gabixolaren gose grebaz. Eta erantzun dit… erantzuna dei badakioke bidali didanari. Aipatu ez nituen gauzez aritu da erantzunean gehienbat. Txipiroiaren taktika aspalditik ezaguna da, eta ez diot horri jarraituko”. Jarraitzen du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“151 grafito, horietako 21 euskarazkoak, ez dira epaiketagai izan”, Miguel Thomsonen sarrera Ama Atan

Honela titulatzen du: “Al menos 151 grafitos de Ostracabase, incluyendo 21 en lengua vasca, no forman parte del proceso judicial contra Eliseo Gil por haberse hallado las piezas fuera del periodo acotado por la fiscalía “. Sententzia sakon aztertu ondoren, ondoriozta daiteke epe jakin baten barruan aurkitutako grafitoak bakarrik sartu zirela otsaileko epaiketan, 151 kanpoan geratu zirela, horietatik 21 euskarazkoak. Eta beraz, horiek guztiak “pekatutik libre daudela”, besterik frogatzen ez den bitartean, eta une honetantxe ere eskatu daitekeela haienganako sarbidea behar diren azterketak egin ahal izateko, bi edo hiru hilabete barru etorriko omen den Arabako Audientziaren epaiari itxaron gabe.

“En la reciente sentencia emitida por el Juzgado de lo Penal Nº 1 de Vitoria sobre Eliseo Gil en el caso de los grafitos de Iruña-Veleia, la jueza, de acuerdo con el escrito de la fiscalía, acota, de forma inequívoca, el periodo de presunta actividad delictiva entre los meses de julio de 2005 y junio de 2006, acotación temporal a la que se refiere en reiteradas ocasiones a lo largo del escrito:

“Por tanto, entre los meses de julio de 2005 y junio de 2006, ELISEO GIL ZUBILLAGA, bien por sí o bien por medio de terceras personas, realizó incisiones para dotar de diversas inscripciones en 36 piezas arqueológicas tardo-romanas auténticas de cerámica,… identificadas en el inventario en formato EXCEL de LURMEN S.L. con los números (…)”

17194 y 17050 fueron halladas en fecha posterior a junio de 2006, el 4 de octubre y el 3 de noviembre de 2006, respectivamente”. Jarraitzen du.

Epaiketatik at geratu diren bi grafito

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleiako gose-grebaren egia”, Jose Mari Lejardi “Gabixola” Berrian

Berria, 2020ko azaroak 11

” Aitor Liguk idatzitako gutunari erantzun nahiko nioke, nire kontra ederrak botatzen dituelako. Lehenengo eta behin gogoratu nahi diot grafitoak egiazkoak ala gezurrezkoak diren zientziak erabaki dezan nork eskatu zuen, ez dakiela ematen duelako: Eliseo Gilek berak. Zalantzak hasi zirenean, orain dela 13 urte, horixe eskatu zuen, 50 grafito laborategietara eramatea eta kata kontrolatu batzuk egitea. Zein izan zen EHUko batzordearen eta aldundiaren erantzuna? Ezetza. Hori ez al da zientziaren aurka joatea?” Jarraitzen du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina