Badihardugu Elkartearen 20. urteurrena kantuan ospatu dugu

Kantua eta notizia

20 urte pasatu dira Deba eskualdeko euskara bultzatzeko asmoz Badihardugu Euskara Elkartea sortu zenetik. Egoera berezi honetan urteurrena kantuan ospatzea pentsatu dugu. 2018an Abaddia Saria jaso genuenean Ainara Ortegak eskaini zigun kanta ederra abestuz bideo hauxe osatu dugu Badiharduguko kideok. Ea gustatzen zaizuen!

20 urte igaro dira Badihardugu elkartea lehen pausoak ematen hasi zenetik. Ibilbide luze horretan lagundu diguzuen guztioi eskainita, honako bideo hau prestatu dugu. Kantatu zuek ere gurekin!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

SOS Iruña-Veleiaren agiria Arabako Lurralde Auzitegiaren sententziaren aurrean

Berriki jakin denez, Arabako Lurralde Auzitegiak berretsi egin du Eliseo Gil kondenatzen duen sententzia, eta horretaz gain isun barregarri samar bat erantsi dio: sei euro eguneko sei hilabetez. Sententzia eman zuen epailearen zein Audientziaren arrazoiketa honelatsu laburtu daiteke: Madrileko IPCEko funtzionarioa den Jose Vicente Navarro geologoak aztertu dituen 39 piezetatik 36 faltsuak dira, metal modernoen arrastoak aurkitu dituelako beraietan (25 bat metal-mota ezberdin). Eta hainbat galdeketa eta miaketa eginda gero frogarik aurkitu ez duten arren Eliseo Gilen aurka, guztiz “konbentzituta” daude bera izan dela egile “mediatoa edo inmediatoa”, hau da, beste norbaitzuk izan litezke (“terceros”), baina bera jakinean egonda.

Zaintza katea hautsi izanak, hau da, grafitoak kereila jartzailearen (hots, Aldundiaren) eskuetan urte luzez egon izanak ez omen du inolako garrantzirik, ezin baita zalantzan jarri erakunde horren zintzotasuna; gainera berari interesatzen omen zitzaion beste inori baino gehiago aurkikuntzak benetakoak izatea. Eliseoren motibazio ezaren, mobil faltaren gai irristakorra geratzen zitzaien azaltzeko, eta hori di-da batean konpondu dute anbizioa eta giza izaeraren konplexutasuna gogora ekarriz.

Audientziaren sententziak mespretxatu egiten du defentsak epaiketan Mikel Albisu geologoaren eskutik aurkeztutako txosten periziala, zeinetan laborategiko saioen bidez frogatzen den grabazioak modernoak izango balira metalen dentsitatea grafitoetan agertzen dena baino ia hamar aldiz handiagoa izango zela, eta metal arrasto horiek garbiketa-prozesuaren eta manipulazio berrien ondorio izan daitezkeela. Gainera, zera esatera ere ausartzen da sententzia: piezen ildoetan kostrarik ez baldin bada agertzen, grafito horiek berriak direla. Ondorioz, museotan erakusten diren grafitoak ere berriak izan beharko dute (beraz, faltsuak), garbi-garbiak egoten baitira ia beti.

Labur esanda, justiziaren kontrako iraina. Sententzia batek sinesgarria izan behar du, edonork ulertzeko modukoa. Ezin da irudimen-ariketa bat izan justifikatu ezin dena justifikatzeko ahalegina, frogatu ezin dena frogatzeko saioa. Eta oraingo honetan epaiak onartu beharko zuen ez dela frogatu grafitoen faltsutasuna, eta ondorioz ezta autoretza ere.

Ia hamabost urte igaro dira grafitoak aurkeztu ziren egunetik, baina hala ere sinetsita gaude partida honek asko iraungo duela oraindik. Zientifikoek erabaki behar dituzte eztabaida zientifikoak eta ez epaileek. Egin diezazkietela behar diren analisiak pieza guztiei, epaiketatik at geratu diren ia hirurehun horiekin hasita; garbitu ditzatela indusketaren azkenaldian ateratako hogei kaxak, eta erakundeek, Arabako Aldundiak eta Jaurlaritzak kasu honetan, ireki diezaiotela bidea zientziari.

Gasteiz 2021-02-01

 SOS Iruña-Veleia

Comunicado de SOS Iruña-Veleia ante la sentencia de la Audiencia Provincial de Álava

Como se ha sabido hace poco, la Audiencia Provincial de Álava, además de ratificar la sentencia condenatoria de Eliseo Gil, le ha añadido una multa, bastante ridícula por cierto, de seis euros al día durante seis meses. La argumentación tanto de la jueza que emitió la sentencia como de la Audiencia podríamos resumirla de la siguiente manera: 36 de las 39 piezas analizadas en el IPCE de Madrid por el geólogo José Vicente Navarro, funcionario de dicha institución, son falsas porque ha hallado restos de metales modernos (unos 25 tipos diferentes), y aunque después de arduos interrogatorios y registros no se ha encontrado ninguna prueba de que el falsificador sea Eliseo Gil, se tiene el “convencimiento” de que ha sido él el “autor mediato o inmediato”, es decir, que pudieron ser terceras personas pero con su conocimiento.

El hecho de que se haya roto la cadena de custodia, es decir, que las piezas hayan estado durante años en manos de la parte querellante, la Diputación, no tiene ninguna importancia, pues cómo se puede dudar de la honestidad de esa institución?, además de que ella era la más interesada en que las piezas fueran verdaderas. Queda el espinoso asunto del móvil, de la falta de motivación de Eliseo para cometer el delito, lo cual se solventa de un plumazo, aludiendo a la ambición y a la complejidad de la condición humana.

La sentencia de la Audiencia desprecia el informe pericial de la defensa presentado en el juicio por el geólogo Mikel Albisu, el cual demostraba con ensayos de laboratorio que la densidad de metales en caso de que fueran grabaciones recientes sería hasta diez veces mayor que la que se halla en los grafitos, cuyos restos pueden ser consecuencia del proceso de lavado y de manipulaciones recientes. Además la sentencia afirma categóricamente que si no existen costras en los surcos los grafitos son recientes, lo cual implicaría que los grafitos que vemos expuestos en los museos también son recientes (es decir, falsos),  pues generalmente suelen estar totalmente limpios.

En fin, un insulto a la justicia. Una sentencia tiene que poseer un relato creíble, algo que lo pueda entender todo el mundo. No puede ser un ejercicio de imaginación, un intento de justificar lo injustificable y de demostrar lo indemostrable. Y en este caso tenía que haber reconocido que no se ha demostrado la falsedad de los grafitos, y por lo tanto tampoco la autoría.

Aunque ya han transcurrido casi quince años desde que se presentaran en sociedad los grafitos, estamos convencidos de que este partido va a durar mucho todavía. No son los jueces los que tienen que decidir una controversia científica sino los científicos. Que se realicen los análisis pertinentes a todas las piezas, empezando por las casi 300 que no han sido juzgadas; que se laven las veinte cajas de material extraídas en la última fase, y que las instituciones, en este caso la Diputación de Álava y el Gobierno Vasco, dejen paso abierto a la ciencia.

Vitoria-Gasteiz 2021-02-01

SOS Iruña-Veleia

Hemen Iruña-Veleia Martxan taldearen agiria

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Miguel Thomson-e iruzkin zorrotza sententziaz Ama Atan

Ama Ata. “Si los jueces aplicaran el sentido común, Eliseo estaría absuelto. Porque no hay ningún hecho que pruebe que haya falsificado ningún grafito, como se reconoce en las sentencias, ni se sabe por qué o cómo habría hecho la supuesta falsificación. Sobre quién los habría falsificado, la jueza menciona posibles terceras personas, sin ni siquiera especular quiénes podrían haber sido. Y ni si quiera puede especular, porque en el informe de la Ertzaintza no se contempla tal posibilidad. Lo que se dice en dicho informe es que se descarta que pudieran estar involucradas personas ajenas a la excavación. Y tras investigaciones exhaustivas e interrogatorios a todos los que trabajaron en el yacimiento, las sospechas (sin pruebas, basadas en el “convencimiento”) recayeron únicamente en Eliseo Gil y Óscar Escribano. Y Escribano fue absuelto de falsificación: solo se le condenó por daños al patrimonio por rayar un fragmento de cerámica romana. Las únicas terceras personas que pudieron grabar los grafitos murieron hace más de 15 siglos y son los habitantes de la Veleia romana.

Para dictar una sentencia hace falta un relato creíble, algo que se pueda explicar para que todo el mundo pueda entenderlo, y tal relato no existe. Lo que hay es una imaginación desbordante, una historia increíble y un intento de justificar lo injustificable y de explicar lo inexplicable. Porque cuando no se puede explicar el móvil, hablar de ambición y de la complejidad de la condición humana no es serio en una sentencia judicial y es una falta de respeto a la inteligencia de cualquiera que lo lea. Lo que deberían de haber hecho los jueces es dejar constancia de lo obvio: no existe móvil ni pruebas de la autoría, y obrar en consecuencia.”

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Arabako Audientziak atzera bota du Eliseo Gilen absoluzio eskaera eta isun barregarri bat erantsi dio

Joan den ekainean ezagutu zen Iruña-Veleiako epaiketaren sententzia, eta zegokion epean jarri zuen Eliseo Gilek helegitea Arabako Audientziaren aurrean absoluzioa eskatuz. Gaur jakin da haren ebazpena. Audientziak ez ditu aintzat hartu Gilen arrazoiak: zaintza katearen apurketa, faltsifikazio frogatu ez izana, mobil edo motibazio falta, neurrigabeko atzerapena, eta abar.

Fiskalak ez zuen errekurritu espetxe-zigorra, baina bai “kaltetutako” piezen prezioa, Aldundiak eta fiskaltzak 600 euroko balioa eman nahi izan baitzioten epaiketan. Helegitean bereari eutsi diote akusatzaileek, hau da, 600 euro bakoitza. Epaileak bi eurotan baloratu zituen bere sententzian (72 euroko isuna, denera). Alde ederra dago. Arabako Audientziaren sententziak bere horretan uzten du gai hori, baina ebazten du grafitoak “documento privado” beharrean “documento público” direla, Arkeologia Museoan depositatuak daudelako; eta tipifikazioa aldatzen dela aprobetxatuz, isuna eransten dio Eliseo Gili: sei hilabetez, egunean sei euro ordaindu beharko ditu (1.100 euro, gutxi gorabehera). Negargarria ez balitz barregarria. Albistegietan “zigorra kendu beharrean handitu” egin zaiola esateko aitzakia.

“… inhabilitación especial para ejercer cualquier tipo de trabajo en yacimientos arqueológicos durante igual tiempo (un año), y multa de seis meses con una cuota diaria de seis euros y la correspondiente responsabilidad subsidiaria para caso de impago”.

Injustizia itzela. Injustizia injustiziaren gainean. Hamabi urte eta gero hau! Baina partida honi asko falta zaio oraindik amaitzeko.

Los jueces se equivocan doblemente“, titulatu du Koen Van den Driesschek bere iruzkin interesgarria Ama Atan.

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Eduardo Alfaroren hitzaldiak eman zion bukaera Bergarako erakusketa arrakastatsuari

Joan den igandean, urtarrilak 24, amaitu zen Bergaran Soriako Tierras Altasko hilarrien erakusketa. Denok ezagutzen dugun egoera dela eta, ikusteko gogoa zuen jende asko geratu da Bergarara etorri ezinik. Hala ere, arrakastatsua izan dela esan daiteke. Hedabideetan presentzia zabala izan du, ehunka izan dira ikustera hurbildu direnak, eta, oker ez banago, 16 hitzaldi eman dira. Hamabost formato txikikoak (6-15 lagunekoak museoan bertan), eta azkena Eduardo Alfarok urtarrilaren 22an eman zuena Seminarixoan. 125 lagunendako lekua zegoen, eta astebete lehenago bete zen aforoa. Jendeak interes handiz jarraitu zuen hitzaldia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Euskal izenekin Soriako Tierras Altas eskualdean topatutako hilarrien erakusketa 24ra arte luzatu dute Bergaran”, aste honetako Argian

Argia, 2021eko urtarrilaren 13a

” Soriako (Espainia) Tierras Altas eskualdean eginiko indusketetan topatutako I. eta II. mendeetako hilarrietan antzinako euskarazko zenbait izen daude. Hilarrietako batzuk ikusgai daude Bergarako Laboratorium museoan, urtarrilaren 24a arte. Gainera, Eduardo Alfaro ikertzaile eta komisarioak hitzaldia emango du urtarrilaren 22an.” Jarraitzen du.

Hitzaldira izena emateko, Laborategi museoaren webgunean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Izenak eta izanak, harrietan zizelkatuak”, Bergarako erakusketaz Berrian

Aitor Biain kazetariaren Izenak eta izanak, harrietan zizelkatuak izenburuko kronika agertu zen atzoko Berrian.

2021ko urtarrilak 9. Berria. “Sesenco irakur daiteke aretoaren erdian paratuta dagoen harrietako batean, eta Belsco alboan dagoen beste batean. Pertsona izenak dira, eta duela 2.000 urteko, I. eta II. mendeetako, hilarrietan daude zizelkatuta. Soriako (Espainia) Tierras Altas eskualdean aurkitu zituzten harriok orain urte batzuk: 1980ko hamarkadatik gaur arte 40 bat izan dira, eta, hain zuzen ere, euskararen forma zahar bat erabiltzen dituzten hitzok egiten dituzte berezi. Aurkikuntza horien lagin bat Bergarako Laboratorium museoan dago ikusgai, Gipuzkoan, Heriotzarako erromatar ohiturak Soriako Tierras Altas eskualdean. Euskararen aztarnak antzinako epigrafian erakusketan. Lehen aldiz daude Euskal Herrian ikusgai.” Jarraitzen du.

ANDONI CANELLADA / @FOKU

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bergarako Laboratorium Museoak bisita gidatuak egingo ditu urtarrilean Soriako hilarriak erakusteko

Laboratorium Museoaren webgunetik jasoa:

URTARRILEKO BISITA GIDATUAK

Orain, Eduardo Alfaroren formatu txikiko hitzaldiak bukatu direla, bisita gidatuak antolatu ditugu, museoko teknikari batek gidatuak.

Egunak eta orduak:

  • urtarrilak 7, osteguna
    • 5etan, euskaraz
    •  6etan, gaztelaniaz
  • urtarrilak 8, ostirala
    • 5etan, gaztelaniaz
    • 6etan, euskaraz
  • urtarrilak 14, osteguna
    • 5etan, euskaraz
    • 6etan, gaztelaniaz
  • urtarrilak 15, ostirala
    • 5etan, gaztelaniaz
    • 6etan, euskaraz
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Urtarrilaren 24ra arte zabalik egongo da Bergarako erakusketa eta Eduardo Alfarok hitzaldia emango du urtarrilaren 22an

Duela gutxi jakitera eman genuen Gabonetan amaitzekoa zen Bergarako erakusketa urtarrilaren 24ra arte luzatzen zela. Eduardo Alfaro arkeologoaren hitzaldiei dagokienez, orain arte lau eman dira. Aldiko 15 lagunentzat bakarrik, egoera dela eta. Nahiz eta herrikoak eta mugakideak bakarrik parte hartu ahal izan, lehen egunean bete ziren leku guztiak. Hori ikusita, beste hitzaldi bat antolatu da, oraingoan 125 bat lagunentzat lekua izango da. Espero dezagun mugetan oztopo gutxiago izatea.

Hizlaria: Eduardo Alfaro. Eguna eta ordua: urtarrilak 22, 17:30. Lekua: Bergarako Seminarixoa (125 bat leku, gutxi gora behera). Aurrez izena eman behar da hemen. Informazio gehiago: Laboratorium Museoa

Argazkia: Laboratorium Museoa

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Elkarrizketa Limba Sarda agerkarian

Sardiniera hutsez argitaratzen den Limba Sarda2.0 diariu digitalean elkarrizketa egin didate bi ataletan. Lehenengoan euskeraren egoeraz galdetu didate, eta sardinierarena nola ikusten dudan ere bai. Bigarrenean, 2017an argitaratutako Euskararen aztarnak Sardinian? liburuaz. Deigarria da islan gaiarekiko dagoen interesa (dagoeneko hiru elkarrizketa egin didate hango prentsan, Paolo Francalacci genetistarekin batera), eta Euskal Herriko hedabideen interes falta (agerkari idatzi nagusietan ez da ezer agertu aukezpenaz geroztik).

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina