Auzia argitzearen aldeko manifestua

Gaur Gasteizen plataforma herritar batek prentsaurrekoa eman du eta auzia argitzearen aldeko manifestu bat kaleratu du. Honela dio:

IRUÑA-VELEIAKO AUZIA ARGITZEAREN ALDEKO MANIFESTUA

Arabako Foru Aldundiak, 2008ko udazkenean hartutako erabaki baten bidez, ofizialki faltsutzat jo zituen 2005 eta 2006ko jardunaldietan Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako “ezohiko grafitoak” (400 inguru), eta indusketa-baimena kentzea erabaki zuen Lurmen S.L. enpresari. Handik gutxira, zigor-espedientea irekiz, auzibidean jarri zituen
enpresa horretako hainbat kide eta kolaboratzaile. Behean sinatzen dugun pertsonok pentsatzen dugu ez dagoela behar bezala frogatuta grafitoen faltsutasuna, eta benetakoak izatea ere litekeena dela iritzirik, ondorengoa eskatzen diegu auzian erabakimena dutenei:

1) piezek hasierako egoeran jarraitzen dutela konproba dezatela.
2) grafitoen analisi eta ikerketa zientifiko berriak egitea agin dezatela.
3) parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak
egin ditzatela aurrez seinalatutako lekuetan.

Era berean, Arabako Foru Aldundiari eskatzen diogu birpentsa ditzala hartutako erabaki txit larriak eta erretira dezala bere kereila, aurkikuntzen benetakotasuna edo faltsutasuna
erabakiko duten frogak egin arte bederen.

Agiri hau sinatu nahi baduzu sartu hemen eta bidali mezu bat datu hauekin:

  • Izen-abizenak
  • Nortasun agiriaren zenbakia
  • Bizilekua
  • Lanbidea edo titulazioa
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Idoia Filloyk argitaratu du txosten osoa

Idoia Filloyk osatu du bere txostena. Duela egun batzuk argitaratu zuen lehen partea, latinari buruzkoa, eta egun hauetan atera ditu hurrengo biak, bata onomastikaz eta bestea paleografiaz. Mila adibide ekarriz, banan-banan erantzuten eta gezurtatzen ditu Batzordeko Adituen ustezko faltsutasun frogak. Merezi du irakurtzea.
Bestalde, aste honetan herritar plataforma batek manifestu bat plazaratuko du Gasteizen. Adi, beraz.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Idoia Filloyren latinezko ostrakei buruzko txostena (1)

Idoia Filloyk latinezko ostrakei buruzko bere txostenaren lehen partea argitaratu du. Beste biak hurrengo egunetan aterako dira.
Bestalde, Garan eta Berrian agertu da Maritxu Goikoetxearen Iruña-Veleia: amesgaizto baten historia iritzi-artikulua, duela astebete DNAn argitaratutakoaren euskarazko bertsioa.

 




Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleia: historias para no dormir” artikulua DNAn

Gaurko Diario de Noticias de Alava egunkariak Maritxu Goikoetxea Gasteizko zinegotzi ohiaren iritzi-artikulua argitaratu du Iruña-Veleia: historias para no dormir izenburua duena. Foru Aldundiaren jokabideak eragin dituen kalte pertsonalez dihardu, eta bertan Eliseo Gil eta Idoia Filloyk lehen pertsonan kontatzen dute egun klabeetan gertatu zena.
Bestalde, Correok dakarrenez, ETSk errekurritu egingo du epaileak bere kereila artxibatzeko hartutako erabakia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Idoia Filloyk ikonografia txostena argitaratu du sarean

Idoia Filloy arkeologo auzipetuak ikonografia txostena argitaratu du veleia.com
webgunean. Bere lehengoa osatzen du honekin, ilustrazio eta informazio berri
ugari gehituz. Julio Nuñez eta Giuliano Volperen txostenari emandako erantzuna
da. Merezi du biak irakurtzea eta konparatzea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Epaileak Eusko Trenbide Sarearen kereila artxibatu du

Arabako Diario de Noticias-ek gaur argitaratu duenez portadan, barruko informazioan eta iruzkin batean, Eusko Trenbide Sareak Eliseo Gil eta Idoia Filloyren aurka jarritako kereila artxibatu du Arabako 1. Epaitegiko epaileak, ez duelako inon aurkitzen
enpresa patrozinatzaile horrek leporatzen dion iruzurrik. Hurrengo egunetan,
ziurrenik, Euskotrenek jarritakoak ere bide berbera eramango du, fiskalak
kereila artxibatzeko eskatu baitzuen uztailean. Epaitegiak ari dira erakusten poliki-poliki Arabako Diputazioak arkeologoen kontra emandako pausoek ez dutela ez buru eta ez hanka.
Hurrengo asteetan etorriko dira albiste berriak beste alor batzuetatik ere, erakutsiko
dutenak ez zela egon faltsifikaziorik, Batzorde Zientifikoak hanka sartu zuela
leporaino, eta aurkitutako grafitoak, zantzu guztien arabera, benetakoak direla.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Eliseo Gil eta Idoia Filloyren hitzaldiak pdf-ean eskuragai

Orain dela gutxi jakinarazi genuen Gasteizko hitzaldiko bideoak ikus zitezkeela. Orain pdf-ean argitaratu dira Eliseo Gilen eta Idoia Filloyren hitzaldiak, ilustrazio eta argazki
ugarirekin.

Eliseo Gilek auziaren nondik norakoak zehatz-mehatz azaltzen ditu eta Idoia Filloyk datu eta argazki ugarirekin Batzorde Zientifikoko arkeologoen argudioak oso leku txarrean uzten ditu.Beste bi hitzaldien berri izan nahi duenak bideoetara jo dezake, edota blog honen eskumako zutabean aurkituko ditu txostenak. Bideoak ikusi nahi
dituenak hemen ere aurkituko ditu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Fiskalak Euskotrenen kereila artxibatzeko eskatu du

Euskotrenek Eliseo Gil eta Idoia Filloyren aurka jarritako kereila artxibatzeko eskatu dio fiskalak epaileari. Notizia hau erdi ezkutuan pasatu da, nahiz eta gure ustez titularrak
merezi. Hona hemen Correo eta Berria egunkarietan topatu duguna.

Gasteizko hitzaldiko bideoak sarean

Joan den uztailaren 7an, Gazteizko Goiuri/Villa Suso jauregiko areto nagusian, Eliseo Gil, Idoia Filloy, Koenraad Van den Driessche eta Juan Martin Elexpuruk hitz egin zuten. Gaia: Iruña-Veleiakografitoak, egiazkoak?  Ia 300 entzule bildu ziren.

Hitzaldi honetako bideoak ikus daitezke orain.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eliseo Gil eta Idoia Filloy epailearen aurrera asteartean

Epailearen aurreko deklarazioek, batetik, eta iritzi-artikulu, txosten berri, hitzaldi eta abarrek, bestetik, aktualitatera ekarriko dute Iruña-Veleiako auzia hurrengo egunetan.

BERRIAK IRUÑA-VELEIAN

1. Epailearen aurrera. Asteartean, ekainak 30, eguerdiko 12etan, Eliseo Gil zuzendari ohia eta Idoia Filloy zuzendarikide ohia epailearen aurretik pasatu beharko dute deklaratzera. EuskoTrenek kerella sartu diete “por estafa”, eta 600.000 euro eskatzen diete. Baina hau ez da duten auzi bakarra: Arabako Foru Diputazioak faltsifikazioa eta ondareari kalteak leporatzen diete Lurmeneko hainbat kideri, eta honetaz erantzutera ere joan beharko dute datozen asteetan.
2. Iritzi-artikulu interesgarria. Jabi Otxoa de Alda Historian lizentziatuak oso artikulu argigarria idatzi du auziaz Noticias de Alava egunkarian (ekainak 26).
3. Zer esana emango duen txostena. Koenraad Van den Driessche geologoak “El problema de la falsedad / autenticidad de los ostracones de Iruña-Veleia. Evidencias físicas” txostena idatzi du.
4. Hitzaldia: Uztailaren 7an, asteartea, 19:30, hitzaldia Gasteizen, Goiuri/Villasuso Jauregian. Hizlariak: Eliseo Gil, Idoia Filloy, Koenraad Van den Driessche eta Juan Martin Elexpuru.

Kategoriak Sailkatugabeak | 14 iruzkin

Koenraad Van den Driessche “El problema de la falsedad-autenticidad de los ostracones de Iruña-Veleia”

El problema de la falsedad-autenticidad de los ostracones de Iruña-Veleia by sustatu

Kategoriak Txostenak eta dokumentuak | Utzi iruzkina