2006ko bisita gidatu baten bideo interesgarria Joseba Abaituaren blogean

Joseba Abaitua Deustuko irakasleak bideo interesgarria eskegi zuen bere Trifinium blogean, joan den hilean. Aztarnategiko bisita gidatu baten filmazioa da, kameradun anonimo batek egina 2006ko uztailean. Agertu berriak ziren 6. sektoreko grafito gehientsuak. Aztarnategiaren zein indusketen irudi esanguratsuak ikus daitezke. Eta  6. minutu aldera, lanean jardundako batek gogora ekartzen du grafito bat ikustean norbaitek esandakoa, “hau euskara da”, edo horrelako zerbait. Interpretazioak interpretazio, dokumentu interesgarria.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hitzaldia Ermuan maiatzaren 12an

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zuzenketa: Lakarra eta Gorrochateguiren hitzaldia asteartean

Egunarekin nahastu egin nintzen eta ipini nuen Joseba Lakarra eta Joaquin Gorrochateguik Donostiako Irakasle-Eskolan emango duten hitzaldia asteazkenean izango zela.
Bihar izango da: asteartea, maiatzak 4, 11:00
Barkatu!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eliseo Gilek Plan Zuzendariaren kritika argitaratu du Interneten

Joan den otsailaren 3an aurkeztu zuten Arabako Batzar Nagusien aurrean Lorena Lz de Lacalle Diputatuak eta Julio Nuñez I-Vko zuzendari berriak 10 urterako Plan Zuzendaria. Eliseo Gilek testu hau argitaratu berri du Interneten egitasmoa kritikatuz, ondorengo sarrerarekin:

Crítica a la presentación del plan director

Esta revisión analiza y crítica las diferentes afirmaciones y argumentos
expuestos, señalando todo aquello que, a juicio del autor, se considera
mejorable, incorrecto o incierto, del mismo modo se indican aquellos
aciertos o fallos cuya responsabilidad o autoría no estén correctamente
atribuidos en la presentación.
Así se constata en el nuevo Plan un enfoque reduccionista: Veleia como estación de la calzada, minusvalorando otros papeles trascendentes para entender la entidad histórica de aquella ciudad como es el de su excepcional carácter urbano, o el de sus relaciones económicas y
comerciales, un campo en el que precisamente la arqueología, con el
estudio de la cultura material ha ayudado a sacar de un cierto
ostracismo la imagen de Iruña-Veleia, condenada hasta fechas recientes
a una especie de irreal singularidad y autarquía, amparada en un
conocimiento muy superficial de su bagaje instrumental. Se observa
también un espíritu revanchista, materializado en el recurso a un
discurso demagógico, en el que no se duda en pretender ridiculizar al
equipo saliente. Un discurso en el que se constata una más que
preocupante tendencia a condenar al olvido todo lo anterior, ya fuera
bueno, mejorable o malo. Una estrategia de desgaste que es lo último
que necesita el patrimonio, lo último que necesita Iruña-Veleia.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Jende asko EHUko Irakasle-Eskolako hitzaldian

Ia 200 pertsona bildu ziren atzo Donostiako Irakasle-Eskolako aretoan. Ikasleak gehienak, baina baziren irakasleak eta kanpoko entzuleak ere.
Hector Iglesiasen iritziz, faltsutzaile bati ezinezkoa litzaioke ostraketan agertzen den erudizio-maila izatea, batzordekideena baino agitzez handiagoa dena askotan. Hainbat adibide ipini zituen norabide horretan. Gero, harridura agertu zuen zenbaitek ezinezkotzat jo duelako otoitzak euskaraz izatea IV. mendean. Oso ezaguna ez den Pacianoren testu bat irakurri zuen: “Pentsatzen dugu lengoaia oro Jainkoaren aberastasuna dela. Latindarrek, Egiptoarrek, Ateniarrek, Traziarrek, Arabiarrek, Hispaniarrek Jainkoa otoizten dute. Izpiritu Sainduak hizkuntza guziak ulertzen ditu”.
Ni neure aldetik auziaren historia eta gakoak azaltzen saiatu nintzen, euskarazko grafitoetan geldialdia eginez, eta, ustez, batzordekideen txostenetako hainbat baieztapen oker agerian utziz. Dena oso labur. Sakondu nahi duenak baditu txostena eta liburua.
Txalo-zaparrada entzun zen hitzaldiaren amaieran eta bat baino gehiago hurbildu zitzaigun hizlarioi zein han zen Plataformakideari animoak ematera. Oso pozik geratu ginen.
Datorren asteazkenerako Joseba Lakarra eta Joaquin Gorrochateguiren hitzaldia dago iragarrita leku eta ordu berean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Plan Zuzendaria onartu du eta Julio Nuñez I-Vko Zuzendari izendatu du Arabako Foru Aldundiak

Iragarpen guztiak bete dira: datozen hamar urterako Plan Zuzendaria onartu eta Julio Nuñez EHUko irakaslea I-Vko Zuzendari izendatu du gaurko Diputatuen Batzarrak.
Nork esan zuen ezin daitekeela epaile eta onuradun izan aldi berean? Julio Nuñez arkeologoa Batzordeko kidea izan zen eta Lurmenen aurkako txosten gogorrenetarikoa idatzi zuen. Eskaxenetarikoa ere bai, askoren iritziz. Erromatarren garaian ez ei zen grafitoetakoen gisako lau hankako mahairik, erdian marradun orrazkerarik, edota arrain-isatseko emakumeen irudirik, adibidez. Idoia Filloyk argudio horien gezurra agerian utzi zuen erantzuneko txostenean.
Bat-bateko galdera batzuk: 1) zer gertatuko da hemendik gutxira epaileak azkeneko kereila artxibatzen badu, hau da, Eliseo Gil eta bere taldea errugabea dela ebazten badu? 2) Ba ote daki Foru Aldundia zuzentzen duen EAJ-k zein katramilatan sartzen ari den? 3) Zer gertatuko da berriz induskatzen hasi eta eztabaidaturiko grafitoen antzekoak agertzen badira?
Kuriositate bezala, hona hemen Julio Nuñezek joan den udazkenean aurkeztu zuen bere aholkulari taldeko partaideak:

Arqueología y análisis arquitectónico:
Manuel Martín Bueno (Catedrático de Arqueología de la Universidad de
Zaragoza).
Jesús Liz Guiral (Catedrático de la Universidad de Salamanca).
José Luis Jiménez Salvador (Profesor Titular de la Universidad de
Valencia).

Elena Ruiz Valderas (Profesora de Universidad de Murcia y Directora del Museo del teatro romano de Cartagena).
Xavier Aquilué Abadías (Director del Museo de Arqueología de Cataluña,
Ampurias).
Giuliano Volpe (Catedrático de Arqueología Cristiana y Rector de la
Universidad de Foggia).
François Didi[e]rjean (Profesor de la Universidad de Burdeos)..
Josep Antón Remolá Valverdú (Conservador del Museo Arqueológico Nacional
de Tarragona).
Arqueología y cultura protohistórica:
José Antonio Hernández Vera (Profesor Titular de Prehistoria de la
Universidad de Zaragoza).
Joaquín Gorrochategui Churruca (Catedrático del Departamento de Estudios
Clásicos de la UPV).
Escultura e iconografía:
Ricardo Olmos (Director de la Escuela Española de Historia y Arqueología
en Roma).
Trinidad Tortosa (Vicedirectora de la Escuela Española de Historia y
Arqueología en Roma).
Fabiola Salcedo Garcés (Profesora de la Universidad Complutense de
Madrid).
Conservación y restauración arquitectónica:
Javier Olmeda Almendros (Jefe del Servicio de Patrimonio Histórico-Arquitectónico, DFA).
Oscar Reinares (Arquitecto restaurador).
Paisajismo:
Maria Larrañeta (Paitsatge, Ingeniería Agrícola).

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iglesias eta Elexpururen hitzaldia EHUko Donostiako Irakasle-Eskolan, apirilaren 28an

Apirilaren 28an Hector Iglesiasek eta biok hitzaldia emango dugu Donostian. Hona hemen xehetasunak:

  • Gaia: “Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak”
  • Eguna: apirilak 28, asteazkena, 11:00
  • Lekua: Donostiako Irakasle-Eskolako hitzaldi-aretoa (Ibaetako Kanpusa)
  • Antolatzaile: Donostiako Irakasle-eskolako irakasleak (EHU)
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Benetakotasunaren aldeko jarrera garbiak ingelesezko hainbat webgunetan

Auzia nazioartekotzen ari da egunetik egunera. Batetik, atzerriko hainbat ikerlarik txostenak idatzi dituzte grafitoak benetakoak izan daitezkeela defendatuz, eta, bestetik, egunetik egunera norabide berdineko gauza berriak agertzen dira ingelesezko webguneetan. Forgotten Languages izeneko gunean, esaterako, Iruña-Veleia Affaire: A Shame for Spanish Epigraphy izeneko artikulu luzea agertu da, eta Maju ezizenekoak argitaratzen duen Leherensuge blogean, berriz, Luis Silgok eta Hector Iglesiasek emandako hitzaldiaren berri ematen da, beste gauza askoren artean.
Hor dago, bestalde,
http://www.sos-irunaveleia.org gune handia, ingelesezko hainbat atal ere badituena.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Hector Iglesias eta Luis Silgoren hitzaldiaren bideoa sarean

Sarean daude dagoeneko apirilaren 28an Luis Silgo eta Hector Iglesias doktoreek Gasteizko Goiuri aretoan eman zuten hitzaldiaren kronika zehatza eta bideoa. Biziki interesgarria izan zen ondorengo solasaldia ere, non Jose Maria Vallejo eta Joaquin Gorrochategui EHUko irakasleak izan ziren protagonista. Gaian interesatuta daudenek galdu ezindako dokumentuak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eztabaida bizia Sustatun

Apirilaren 9an Patxi H sinatzen duenak “XX. mendeko otoitzak Veleian” tituluaz sustatu.com-en artikulua plazaratu zuenetik bero-bero dago eztabaida. 17050 zenbakidun pieza nabarmen faltsua dela aldarrikatzen du artikulugileak. Bateko eta besteko hirurogeitaka komentario gurutzatu dira dagoeneko eta ez dirudi euria atertu duenik. Izen handiko jendea ere ari da parte hartzen, zenbait izenez, beste zenbait ezizenez, eta baten bat biez.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina