Interes handiz jarraitu zituzten batzarkideek Plataformako bi kideren azalpenak

Ostegunean Xabi Otxoa de Alda Historian lizentziatua eta Koenraad van den Driessche geokimikoa mintzatu ziren Arabako Batzar Nagusietako Kultura Batzordearen aurrean. Alderdi guztietako hamabost bat batzarkide izan ziren bi ordu eta erdi iraun zuen ekitaldian. Notizia hemen.
Plataformako bi kideek luze eta zabal azaldu zituzten auziaren adar ezberdinak, eta analisi fisiko-kimikoen egingarritasuna eta ezinbestekotasuna azpimarratu zuten. Galde-erantzunen tartea ere oso bizia izan zen eta azkenean nabarmena zen jendea oso pozik (eta kezkatuta) geratu zela han entzun eta ikusitakoarekin.
Merezi du Koenraad van den Driessche-k azaldu zuen presentazioa ikustea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Epaileak atzera bota du Plataformak ondarearen aurkako kalteengatik Aldundiaren kontra jarritako salaketa

Gasteizko 1. Epaitegiak atzera bota du Plataformak ondarearen aurkako kalteengatik Aldundiaren kontra jarritako salaketa. Notizia Berria-n. Ez omen du ikusten delitu zantzurik Nuñez aurrera eramaten ari den indusketetetan. Lorena Lz de Lacalle diputatua pozik agertu da erabakiarekin, eta dena ondo egiten ari direla esan du beste behin ere.
Epaileak zein diputatuak nahi dutena erabaki eta esan dezakete, baina ezingo dute errealitatea gezurtatu. Zentzun eta bista apurtxo bat aski da egiten ari diren sarraskiaz jabetzeko. Ikusi nahi duenak hemen ditu bideoa eta argazkiak. Beste dokumentu grafiko ugari ere badago.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Arabako Batzar Nagusietan mintzatuko da Plataforma ostegun honetan

Irailaren 30ean, osteguna, Arabako Batzar Nagusietako Hezkuntza Batzordearen aurrean mintzatuko da Plataformaren ordezkaritza bat. Analitikak, Nuñezen indusketak eta beste hainbat kezka larri azalduko dizkiete batzarkideei. Agerraldiaren ondoren prentsaren aurrean hitz egingo dute.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bere manifestuaren aldeko 2.132 sinadura entregatu ditu Plataformak

Hona hemen sinadurak entregatuta gero Plataformak bidali duen prentsa oharra:
“Gaur, 2010eko irailak 28, entregatu ditu Sos-IruñaVeleia Plataformak Arabako Foru Aldundian “Iruña-Veleiako auzia argitzearen aldeko agiria” izeneko manifestua bultzatzen duten 2.132 sinadurak.
Plataforma honek, Foru Aldundiak itxumustuan eta aurkikuntzei buruzko ikerketa zientifiko ezinbestekorik gabe erabakiak hartu zituela ikusita, oso ondorio larriak zituztenak ondarearentzat zein arloko hainbat profesionalentzat, gaiari heldu zion eta auzia berriz birplanteatzea eskatu zuen. Aurkikuntzei buruzko edozein erabaki ikerketa zientifikoan oinarrituta egon behar zuela aldarrikatzen genuen. Plataforma aurkeztutako egun berean hasi zen sinadura bilketa, 2009ko urriaren 7an, hain zuzen, eta epe honetan jende askok bultzatu du bere sinadurarekin analisi fisiko-kimikoak egitea. Gauza jakina da froga horiek egin daitezkeela eta faltsifikaziorik egon den ala ez erabaki dezaketela, datazioekin batera.”
Dagoeneko oihartzuna izan du notiziak prentsa digitalean, DNAn, esaterako.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Kultur diputaduari adeitasunez”, Antton Erkiziaren gutuna

Ostiraleko DNAn Antton Erkiziaren gutun hau zetorren:

Kultur diputaduari, adeitasunez
Agian ez da egia izanen, eta barkatu bazterrak nahasten etortzea. Baina entzun dut
epaileak eskatu dizkizula zuri Iruña-Veleiako ostrakak, Guardia Civil-ak azterketa kimikoak egin diezaizkion hainbat idazkunei. Hiru aldiz eskatu omen dizu epaileak, eta zuk ez omen diozu erantzunik ere  eman. Baliteke hori? Zergatik?
Egia nahi dugu, behingoz, Iruña-Veleiako saltsa honetan. Eta badakit zuk ere
egia nahi duzula. Faltsuak edo egiazkoak, baino egia. Asko gara egia
nahi dugunok. Froga kimikoek agian lagunduko digute egia aurkitzen.
Saiatu beharra dago. Faltsuak izanen dira, doike; aditu askok hala
diote. Baina faltsuak badira, berriki egindako idazkunak badira,
Guardia Civil-aren frogek hala erakutsiko digute abudo demontre. Eta
idazki horiek zaharrak balira? A ze nolako altxor kulturala arabatarrentzat, ezta? Gehixeago edo gutixeago, aberastasuna guztiontzat, ezta? Honen alde ez naiz, haren aurka ezta: egia da bilatzen duguna. Zuk ere hala, doike. Goazen bada elkarrekin eta ez elkarren aurka, ezta?

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

SOS Iruña-Veleiak Diputazioaren aurka jarritako salaketa tramitera onartu du Gasteizko 1. Epaitegiak

Uztailaren 14an hasi zen Julio Nuñez zuzendari berria exkabadora handi baten laguntzaz “induskatzen”. Uztailaren 16an SOS Iruña-Veleiak Diputazioaren aurkako salaketa jarri zuen guardiako epaitegian, ondareari kalteak egotziz, salaketari sarraskiaren argazki ugari erantsita. Gaur jakin dugu Gasteizko 1. Epaitegiak tramitera onartu duela salaketa. Hemen notizia DNA digitalean.
Bestalde, gaur eguerdian Agustin Otsoa Eribeko departamenduko zuzendariak eta Julio Nuñez aztarnategiko zuzendariak prentsaurrekoa eman dute egingo omen dituzten indusketak iragarriz. Hemen notizia EFEn.
ZUZENKETA: oker jarri nuen notizia hasieran. Agustin Otsoa Eribeko egon zen prentsaurrekoan eta ez Lorena Lz de Lacalle, nahiz eta hau iragarrita egon. Ez dakigu zergatik ez zen agertu. Milesker, Antton.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Roslyn M. Frank ikertzaile estatubatuarrari egindako elkarrizketa DNAn

Igandeko Noticias de Alava egunkarian Roslyn M. Frank Iowako Unibertsitateko irakasle emeritoari egindako elkarrizketa luze bezain interesgarria irakur daiteke hemen eta hemen. “Lo asombroso del caso Veleia es que la parte acusada haya sido la que haya pedido las pruebas” esaten du titularrak.
Roslyn M. Frank doktorearena da gaiaz idatzi den txostenetariko bat: “Informe sobre los peritajes grafologicos de Iruña-Veleia“.
Asaba euskaldunik ez izan arren, ederki mintzatzen da euskaraz eta oso ondo ezagutzen du gure herriaren egoera kulturala eta politikoa. Hizkuntzalaritza kognitiboa, etnologia, etnoastronomia eta beste hainbat gai jorratu ditu bere ibilbidean, eta oso zabala eta esanguratsua da bere curriculuma eta bibliografia.
Gogoetarako beste datu bat: grafitoen benetakotasunaren alde txostenak idatzi dituzten ikerlari gehientsuak Euskal Herritik at jaioak dira.

Kategoriak Sailkatugabeak | 7 iruzkin

Zer gertatzen da analitikekin?

Iturri onetik dakigunez, duela urtebete baino gehiago eskatu zion Lurmenek epaileari grafitoen laborategiko analisiak egin zitezela auzia argitzeko. Joan den otsailean epaileak  Lurmeni eta Diputazioari eskatu zien bakoitzak izenda zitzala analizatu nahi zituen piezak. Lurmenek berehala bidali zion zerrenda luze bat, tartean eztabaidatuenak.
Eta Diputazioak? Diputazioak ezentzun egin du beti epailearen eskaria. Gutxienez hiru aldiz eskatu zaio epaitegitik harrezkero bere zerrenda egin eta epailearen esku utz ditzala piezak,  azkenengoz orain dela gutxi.
Egoera surrealista da. Epaileak laborategiko frogak egitea agindu du, baina Arabako Foru Aldundiak ez dio obeditzen, eta hilabeteak eta urteak aurrera doaz. Epaileak ezin du Diputazioa behartu? Eta zeren beldur da Diputazioa, grafitoak faltsuak direla hain seguru badago?

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Nuñezen exkabadora magikoaren langintzaren irudi berriak

Plataformako kide batek presentazio ikusgarria egin du exkabazio-fase (ezin horri “indusketa” deitu) desberdinak hartzen dituena. Oso hizkera fina erabiliz, “Unos aspectos de lo metodología que se ha utilizado para vaciar lo que Nuñez llama “capa de remoción agrícola”, titulatu du. pdf-ean eskura daiteke. Argigarria, benetan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Beste eskandalu bat: Arabako Diputazioak 155.000 euro eman dizkio Barzelonako Unibertsitate Autonomoari, jada egina dagoen sistema informatiko bat garatzeko

Beste eskandalu bat lehenez gain. Hemen xehetasunak. “Euskera, Cultura y Deportes aporta 155.000 euros a la Universitat Autónoma para desarrollar el sistema SigArq”, dio notiziak. Kontua da sistema hori garatuta eta martxan dagoela 2008tik (Nuñezen ikaslea izandako batek, Pablo del Fresno Bernal-ek egin zuen),  Graccurris-ko (Alfaro) indusketetan aplikatzen dela, adibidez, Errioxako Gobernuak eta Alfaroko udalak finantzatu zutela bere egunean, Euskal Herriko Unibertsitatean bertan aurkeztu zela 2008an, eta erabilera librekoa dela gaur egun.
Badakigu Diputazioak ez duela honen berririk eman Batzar Nagusietan.
Baina zer da hau?

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina