“Aro berriaz” artikulu argigarria apirileko Herria aldizkarian

Arabako Kontsejuek editatu eta herri txikietan banatzen duten apirileko Herria aldizkariak (20.000 ale inguru), “La nueva era de Iruña-Veleia” izeneko artikulua atera du, Plataformak sinatua. Auziaren gaur eguneko egoera azaltzeaz gain, Nuñezen “aro berria” eta hondeamakina bidezko indusketa teknika iraultzailea jorratzen ditu. (Pazientzia, artxiboak denbora pixkat behar du kargatzeko)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Maiatzaren hasieran ekingo dio berriz Nuñezek bere langintzari

Malentxo Arruabarrena Kultura diputatuak esan duenez, (ikus beheko berrian 19′ 15″) maiatzaren hasieran ekingo diote I-Vko aurtengo indusketa kanpainari. Julio Nuñezek zuzentzen duen taldeak 625.000 euro izango ditu bere langintzarekin jarraitzeko. Hotzikara sartzen zaigu joan den urteko sarraskia ikusi dugunoi. Beharbada ezagutuko duzu bideo hau.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Oraindik epaileak ez ditu piezak analizatzera eraman!!!

Nahiz eta duela urtebete eskatu zizkien epaile andereak bi parteei analizatu beharreko piezen zerrendak, eta azken sei hilabeteetan bere eskuetan izan zerrenda horiek, oraindik ez ditu Museotik hartu laboratoriora analizatzera eramateko. Hori esan du Malentxo Arruabarrena Kultura diputatuak  Gasteiz Irratiari emandako elkarrizketan (18′ 20″tik aurrera). Besteak beste, esan du: “El tema de los grafitos sigue en el Palacio de Justicia, que sigue estando allí, que sigue sin pedirnos nada”. Gero, Justiziaren gelditasunaz mintzo da, eta geroago: “Parece ser también que falta tiempo para que la justicia pida a la Diputación Foral de Álava a que se lleven esos grafitos y que la justicia pueda decidir si se cometió un error o no”.
Sinestezina! Herrialde bananero bateko justizia daukagu, eta politikoak ere ez dira, oro har, askoz hobeak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Kalbarioaren irudiak ostraketan

Gauza jakina da Jesukristoren bizitzaren eta kalbarioaren hainbat irudi agertzen dela Iruña-Veleiako ostraketan. Ostraka Mundua blogak egun hauetako erlijio ospakizunekin zerikusia duen hainbat irudi atera du.
Nahi duenak SOS Iruña-Veleiaren blogera ere jo dezake. Bertan aurkituko du, esaterako, azken afaria, Kalbario famatua, Pietá bat izan litekeena, Jesusen bizitza marrazki bidez kontatzen duen grafito harrigarria, eta tematika kristauko beste hainbat.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Coruñako Arkeologia Museoko zuzendariaren harridura analisirik egin nahi ez dela ikusita

Duela gutxi Terraeantiquae blogean, Jose Maria Bello Dieguez “El Pater” arkeologoak, Coruñako arkeologia museoko zuzendaria denak, bere harridura azaltzen du agintariek garfitoen gaineko analisirik ez dutela egin nahi ikusita.

Comentario por Elpater Hace 2 horas

Algo que me resultó sorprendente:

 Hace unos días tuve la ocasión de asistir a un magnífico curso sobre
cerámica romana. La última lección la pronunció una profesora titular, creo que
de geología, de una prestigiosa universidad, con el título “Arqueometría
de las cerámicas antiguas”. Después de repasar los análisis que se podían
realizar a ojo desnudo, con lupa simple, con lupa binocular y con instrumentos
sencillos y al alcance de todos, y después de un paseo por las técnicas analíticas
más sofisticadas, se entró en el capítulo de ejemplos y casos concretos. Entre
ellos citó uno de autentificación de objetos cerámicos tenidos como falsos a
través del análisis de la pátina de carbonatos depositados sobre las piezas.

 Evidentemente me vino a la cabeza el caso, tan debatido en estos
foros, del análisis de las pátinas sobre los surcos de Iruña-Veleia. Le
pregunté sobre eso en el coloquio y,  salvo error de comprensión por mi
parte, la respuesta fue clara: es posible y es sencillo dictaminar si los surcos
fueron hechos en fecha reciente o en fecha de cierta antigüedad, sin que se
pueda precisar la cronología del grabado. Por precisar más le pregunté si se
podría discriminar si eran surcos grabados hace diez o veinte años. La
respuesta fue que sin duda alguna. Finalmente le concreté la pregunta de todo:
¿sería posible, en ese caso, descartar la autoría de los grabados por parte del
equipo de excavación actual? La respuesta fue también que sí.

Como de esto no entiendo, ni entro ni salgo, pero dejo constancia por
lo que pueda valer.

 La pregunta me sigue inquietando. Si es posible, es sencillo y es
barato someter los grabados a una prueba que podría descartar la falsificación
actual o, por el contrario, afirmarla, ¿por qué no se hace?
Y no encuentro respuesta válida.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Plataformaren eskaria talde politikoei hauteskundeen aurrean

SOS IRUÑA-VELEIA TALDE POLITIKOEI, HURRENGO HAUTESKUNDEAK DIRELA ETA

Hurrengo hauteskundeak direla eta, SOS Iruña-Veleia Plataformak bere jarrera azaldu nahi die talde politikoei, era honetara laburbilduko genukeena:Gure ustez ez dago behar bezala frogatuta grafitoen faltsutasuna, eta benetakoak izatea ere litekeena dela iritzirik, Plataforma honek ondorengoa eskatzen du:

1) Justiziari, agin dezala behingoz duela sei hilabete Gasteizko 1. epaitegiak iragarri zituen laborategi azterketak. Era berean, agin dezala parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak burutzea aurrez seinalatutako lekuetan.

2) Arabako Foru Aldundiari, geldiarazi ditzala hain modu txarrean hasitako indusketak, epaileek benetakotasunari edo faltsutasunari buruzko erabakia eman
arte. Aldi berean, Lurmenen aurka ezarritako kereila ken dezala, aurkikuntzen benetakotasuna edo faltsutasuna erabakiko luketen  laborategi azterketak eta kontraste indusketak egin arte.

Plataforma honek poz handia hartuko luke zuen talde politikoak bere egingo balitu eskaera hauek, guretzat minimoak eta logikoak direnak. Nolanahi ere, gonbidatzen zaituztegu gai honi buruzko zuen jarrera guri helaraztera, eta zuen hauteskunde programan eta kanpainan azaltzera.

Adeitasunez.

Maritxu Goikoetxea, Sos Iruña-Veleia Plataformaren Lehendakaria   sosirunaveleia@gmail.com

Gasteiz, 2011ko apirilaren 15ean

(Helarazi mesedez zuen erantzuna goiko helbidera. Informazio gehiago www.sos-irunaveleia.org webgunean)

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleiari buruzko sarrera bat irakurriena eta komentatuena Sustatun

Koldo Urrutiak Sustatun argitaratu duen “Malentxo anderea, Iruña Veleiako gaia konpon ezazu datazioak eginez” artikuluaren harira eztabaida piztu da berriz ere, nahiz eta ez beste batzuetako indarrarekin. Ostraka.mundua blogera ere heldu da honen oihartzuna.
Azpimarratzekoa da I-Vri buruzko sarrera bat izan zela orrialderik irakurriena eta eztabaidatuena joan den urtean blog horretan. 340 komentario eta 75.000 bisita  izan zituen (bigarrena baino ia zazpi aldiz gehiago). Hemen ikus daitezke estatistikak.

Gehien ikusi diren albisteak

Hauexek dira 2010ean gehien irakurri diren albisteak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Genetikak euskararen jatorriaz eman dezakeen argiaz jardunaldiak Garesen

Datorren maiatzaren  7an, Euskararen Jatorriaren 6. Biltzarraren barruan, “Genetika eta euskal jatorria” izenburuko hitzaldi sorta interesgarria izango da Garesen, Nafarroan. Marian Martinez de Pancorbok eta Sergio Cardosok, EHUko laborategietan lanean ari diren ikertzaileak, “Los linajes genéticos de la población vasca hablan de su pasado” izeneko hitzaldia emango dute, eta Stephen Oppenheimer genetista britaniar famatua, berriz, “Britaniarren jatorria eta beren garrantzia Euskal Herrirako” gaiaz mintzatuko da. Beste hitzaldi batzuk ere izango dira.
Hona hemen programa eta Deia egunkarian honetaz argitaratutako artikulua, Ostraka Mundua blogetik jasota.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Aztarnategiaren “aro berriaz” artikulua DNAn

Gaurko DNAn Xabi Otsoa de Aldaren “La nueva era de Iruña-Veleia” artikulua irakur daiteke. Joan den udan Julio Nuñez zuzendari berriak hondeamakinaren laguntzaz egindako txikizizioa komentatzen du, besteak beste.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Solución a Iruña-Veleia con dataciones”, Koldo Urrutiaren artikulua

Gaurko Diario de Noticias de Alava egunkariak Koldo Urrutiaren artikulu labur bezain zorrotza dakar, Malentxo Arruabarrena Kultura Diputatu berriarekin izandako bileraren harira.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina