Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

‘Veleiako latina’, Alicia Satué-ren hitzaldia Donostian azaroaren 19an

Hitzaldia: ‘Veleiako Latina’. (Euskaraz) Hizlaria: Alicia Satué Eguna eta ordua: azaroak 19, asteartea, 19:00 Lekua: Udal Liburutegia, S. Jeronimo Kalea, Donostia Ama Ata blogean ematen da hitzaldiaren berri, Koenraad van den Driessche-k Lorena Lopez de Lacalle diputatu ohiaren jokaeraz idatzitako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Laurogei bat lagun Donostiako hitzaldian

Asteazkeneko hitzaldia ondo joan zela esango nuke. Areto egokia, entzule multzo polita eta jakinmin handia. Alicia Satuék kronikatxo bat egin du Ama ata blogean. ostraka.mundua.com blogak hitzaldiaren bideoa jarri du sarean (ez osorik, hitzaldiak eta ondorengo solasaldiak ia bi ordu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 11 iruzkin

“Uranio/torioaren datazio teknika Elhuyarren, eta Iruña-Veleiako ostrakak?”

Bittor Hidalgok sinatuta, goiko izenburua duen sarrera interesgarria aurki daiteke Zuzeu-n. Elhuyar aldizkariak azaltzen duen uranio/torio bidezko datatze-sistema iraultzailea zergatik ez den Iruña-Veleian erabiltzen galdetzen du Bittorrek. “… posible bada datatzea ehunka urtetako tartean gure arbasoen orain dela 40.000 urteko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleiaz Hitzaldia Donostian, Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta

Azaroaren 5etik 8ra bitartean egingo diren XXXIV. Etnografia Jardunaldien barruan izango da. Gazteleraz, antolatzaileek hala eskatuta. Eguna eta ordua: azaroak 6, asteazkena, 19:30 Lekua: Kutxaren hitzaldi aretoa, Arrasate 12, Donostia Hitzaldia: “¿Qué pasa en Iruña-Veleia?” Hizlaria: Juan Martin Elexpuru

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Hemen gara berriro, laborategiko eta epaitegiko berrien zain

Egunon. Opor luze samarrak hartu ditu blogari honek. 2009ko maiatzean hasi ginen eta harrezkero etengabe jardun dugu auziaren gaineko gorabeherekin, baina atsedentxo bat ere ez zaigu gaizki etorri, aspaldi honetan berri gutxi dagoela profitatuz. Dakizuenez, Instituto del Patrimonio Cultural de … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Iruña Okako alkatea: “Ematen du Iruña-Veleiak ez duela bururik jasoko”

Iruña Okako alkate Javier Martinezek Radio Vitoriari egindako adierazpenetan Arabako Foru Aldundia kritikatu du esanez Iruña-Veleiako aztarnategia guztiz ahaztua dagoela eta burua jasoko duen itxurarik ez duela.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Indusketak gelditzeko eskatzen duen gutuna SOS Iruña-Veleiako Maritxu Goikoetxea eta Xabi Otsoa de Aldaren eskutik

Atzoko Berrian SOS Iruña-Veleiako lehendakari eta lehendakariorde diren Maritxu Goikoetxea eta Xabi Otsoa de Aldaren gutuna agertu zen, indusketak bertan behera uzteko eskatuz. Urtero egiten den eskari logikoa, bestalde, Arabako Foru Aldundiak eta EHUk entzungor egiten duena. Dena dela, zantzu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eliseo Gil “arkeologo malditoari” elkarrizketa ‘Historia y Arqueología’ gunean

Benetako Damnatio memoriae egiten ari da euskal prentsa Eliseo Gilekin. Haren elkarrizketarik eta aipamenik nekez aurkituko duzu. Baina hara non elkarrizketagile anonimo baten eskutik Eliseoren adierazpenak irakurtzeko aukera dugun Historia y Arqueología gunean. Merezi du begirada bat ematea!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

STOP txikizioa!, SOS Iruña-Veleiaren kartela eta agiria aurtengo indusketa hasieraren aurrean

IRUÑA-VELEIA: STOP TXIKIZIOA! Duela gutxi, Iciar Lamarain Arabako Foru Aldundiko Kultura Diputatuak eta Julio Nuñez oraingo aztarnategi zuzendariak beste indusketa-kanpaina bat hasiko zela iragarri zuten. Gizarteari gogorarazi nahi diogu, eta bereziki Arabako Foru Aldundiari eta Euskal Herriko Unibertsitateari, Julio Nuñezek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘Los niños de Iruña-Veleia’, Mapi Alonsoren artikulua DNAn

Uztailaren 8ko Diario de Noticias de Álava egunkarian Mapi Alonsoren Los Niños de Iruña-Veleia artikulua argitaratu da. Alonso Hezkuntza Zientzietan doktorea da eta, besteak beste, “Una objeción a la reconstrucción de protovasco propuesta por Lakarra” lanaren egilea. Honela hasten da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina