Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Auzia argitzearen aldeko manifestua

Gaur Gasteizen plataforma herritar batek prentsaurrekoa eman du eta auzia argitzearen aldeko manifestu bat kaleratu du. Honela dio: IRUÑA-VELEIAKO AUZIA ARGITZEAREN ALDEKO MANIFESTUA Arabako Foru Aldundiak, 2008ko udazkenean hartutako erabaki baten bidez, ofizialki faltsutzat jo zituen 2005 eta 2006ko jardunaldietan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Idoia Filloyk argitaratu du txosten osoa

Idoia Filloyk osatu du bere txostena. Duela egun batzuk argitaratu zuen lehen partea, latinari buruzkoa, eta egun hauetan atera ditu hurrengo biak, bata onomastikaz eta bestea paleografiaz. Mila adibide ekarriz, banan-banan erantzuten eta gezurtatzen ditu Batzordeko Adituen ustezko faltsutasun frogak. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Idoia Filloyren latinezko ostrakei buruzko txostena (1)

Idoia Filloyk latinezko ostrakei buruzko bere txostenaren lehen partea argitaratu du. Beste biak hurrengo egunetan aterako dira.Bestalde, Garan eta Berrian agertu da Maritxu Goikoetxearen Iruña-Veleia: amesgaizto baten historia iritzi-artikulua, duela astebete DNAn argitaratutakoaren euskarazko bertsioa.  

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleia: historias para no dormir” artikulua DNAn

Gaurko Diario de Noticias de Alava egunkariak Maritxu Goikoetxea Gasteizko zinegotzi ohiaren iritzi-artikulua argitaratu du Iruña-Veleia: historias para no dormir izenburua duena. Foru Aldundiaren jokabideak eragin dituen kalte pertsonalez dihardu, eta bertan Eliseo Gil eta Idoia Filloyk lehen pertsonan kontatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Idoia Filloyk ikonografia txostena argitaratu du sarean

Idoia Filloy arkeologo auzipetuak ikonografia txostena argitaratu du veleia.com webgunean. Bere lehengoa osatzen du honekin, ilustrazio eta informazio berri ugari gehituz. Julio Nuñez eta Giuliano Volperen txostenari emandako erantzuna da. Merezi du biak irakurtzea eta konparatzea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Epaileak Eusko Trenbide Sarearen kereila artxibatu du

Arabako Diario de Noticias-ek gaur argitaratu duenez portadan, barruko informazioan eta iruzkin batean, Eusko Trenbide Sareak Eliseo Gil eta Idoia Filloyren aurka jarritako kereila artxibatu du Arabako 1. Epaitegiko epaileak, ez duelako inon aurkitzen enpresa patrozinatzaile horrek leporatzen dion iruzurrik. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Eliseo Gil eta Idoia Filloyren hitzaldiak pdf-ean eskuragai

Orain dela gutxi jakinarazi genuen Gasteizko hitzaldiko bideoak ikus zitezkeela. Orain pdf-ean argitaratu dira Eliseo Gilen eta Idoia Filloyren hitzaldiak, ilustrazio eta argazki ugarirekin. Eliseo Gilek auziaren nondik norakoak zehatz-mehatz azaltzen ditu eta Idoia Filloyk datu eta argazki ugarirekin Batzorde … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Fiskalak Euskotrenen kereila artxibatzeko eskatu du

Euskotrenek Eliseo Gil eta Idoia Filloyren aurka jarritako kereila artxibatzeko eskatu dio fiskalak epaileari. Notizia hau erdi ezkutuan pasatu da, nahiz eta gure ustez titularrak merezi. Hona hemen Correo eta Berria egunkarietan topatu duguna. Gasteizko hitzaldiko bideoak sarean Joan den … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eliseo Gil eta Idoia Filloy epailearen aurrera asteartean

Epailearen aurreko deklarazioek, batetik, eta iritzi-artikulu, txosten berri, hitzaldi eta abarrek, bestetik, aktualitatera ekarriko dute Iruña-Veleiako auzia hurrengo egunetan. BERRIAK IRUÑA-VELEIAN 1. Epailearen aurrera. Asteartean, ekainak 30, eguerdiko 12etan, Eliseo Gil zuzendari ohia eta Idoia Filloy zuzendarikide ohia epailearen aurretik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 14 iruzkin

Kaixo lagunak:

Juan Martin Elexpuru naiz, eta Iruña-Veleiako auziari hauspoa eman nahirik sortu dut blog hau, gaiaren egungo egoera oso etsigarria ikusita. 2005 eta 2006an grafito “ezohikoak” agertu ziren, 1.000 inguru, euskarazko idazkiak, latinezkoak, grezierazkoak, hieroglifikoak, marrazkiak eta abar. Handik bi urtera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 52 iruzkin