Iruña-Veleian eskabadoraren suntsiketak ez du etenik: udazken honetan beste 3 sarraski egin dituzte, beste 1.075 m2 arkeologikoki hondatuta

 



Irailean, urrian eta azaroanArabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzaren onarpenarekin, inoiz baino eremu gehien suntsitzen ari da arkeologikoki.     Arkeologian Harris Matrix metodoa erabiltzen da gehien, eta indusketak zentimetroz zentimetro egin behar dira, geruza arkeologikoak ondo miatuta eta ezer apurtu gabe, baina Iruña-Veleian gure historiaren eta euskeraren informazio asko dagoenez, ematen du egungo arduradunen helburua harresia eta horma batzuk konpontzea dela eta beste guztia zakartegira eramatea.   Uda amaieran pista berriak zabaldu zituzten, beharrik gabe, metro erdi baino gehiago sakonduz eta gero hartxintxarra jaurtiz. Guztira 800 m2tik gora dira kaltetuak.   Ondoren, 5 kata egin zituzten baina horiek ere eskabadora erabiliz eta estratu guztiak apurtuz. Beste 75 m2 inguru arkeologikoki suntsituta. Nekazariei esan zieten aurten ez goldatzeko, goldak 35-40 cm sakontzen duelako eta gauzak apurtzeko arriskua dagoelako. Eta ondoren, Aldundiak 120 cm-ko zundaketak egin ditu eskabadoraz! Ez dute lotsarik!       Esan beharra dago Lurmenek egin zituen katetan grafito eta material interesgarri asko topatu zuela, baina jakina, Harrisen sistema erabilita, mailaz maila sakonduz.     Eta egin duten azken sarraski arkeologikoa aparkalekuan izan da. Eraikin bat egin nahi dute eta nahiz eta jakin eremu arkeologiko oso aberatsa dela (Veleia jartzen zuen aldare bat agertu zen bertan), 200 m2 inguru altxatu dute, geruzak deseginez berriz ere.     Udazkeneko hiru esku-hartze hauetan 1.075 m2 inguru birrindu dituzte. Horiei azken urteotan suntsitu dituzten beste 6 eremuak gehitzen badizkiegu, guztira, 9.000 m2 inguru izan dira txikitutakoak:   2010- Ustezko merkatua eta ingurua (Macellum) 7.000 m2 2015- 6. Sektorea (Errosetoien Etxea) 80 m2 2018- Harresi ondoko bidea 100 m2 2023- Harresi alboko zerrenda luzea 250 m2 2023- Alboko ate txikia 150 m2 2024- San Juan komentua 150 m2 2025- Pista berriak 800 m2 2025- Zundaketak 75 m2 2025- Aparkalekua 200 m2





Guztietan, estratu arkeologikoak apurtzeko adina sakondu dute hondeamakinaz, gehienetan metro bat baino gehiago (pistetan izan ezik), gaur egungo arkeologian erabat debekatuta dagoen gauza. Eskabadora bihurtu da eguneroko lan-tresna.     Eskabadora eguneroko lan tresna bihurtu da. Aldundiak eta Jaurlaritzak egunen batean ordaindu beharko dute honengatik. Argi dago ez dituztela herri honen interesak babesten.   Eta zoritxarrez herri honetako arkeologia, kultura eta euskara arloko erakundeen isiltasunarekin, eta EHUren Letren Fakultateko babesarekin, suntsiketa honek luzaroan jarraituko duela ematen du.

Iruña-Veleia Argitu, ez Suntsitu Plataforma
2025-12-09
La destrucción de la excavadora en Iruña-Veleia no cesa: este otoño otros 3 entornos de unos 1.075 m2,  destrozados arqueológicamente   En septiembre, octubre y noviembre la Diputación Foral de Álava, con la aprobación del Gobierno Vasco, está destruyendo arqueológicamente más que nunca partes del yacimiento.   En la arqueología se utiliza generalmente el método Harris Matrix y las excavaciones deben realizarse centímetro a centímetro, explorando bien los sustratos arqueológicos y sin romper nada, pero como en Iruña-Veleia existe mucha información sobre nuestra historia y el euskera, constatamos que el objetivo de la Diputación es reparar la muralla y algunos muretes y enviar todo lo demás al vertedero.   A finales de verano han abierto nuevas pistas, sin necesidad, y han profundizado alrededor de medio metro y luego han tirado gravilla. En total son más de 800 m2 los afectados.   Posteriormente se han realizado 5 catas, también con la excavadora, destrozando todos sus estratos. Aproximadamente otros 75 m2 destruidos arqueológicamente. A los agricultores les dijeron que no araran este año porque el arado profundiza hasta 35-40 cm y con ello había riesgo de romper objetos arqueológicos. Y después, ¡la Diputación hace sondeos de 120 cm con la excavadora! ¡No tienen vergüenza!   Hay que decir que en las catas que realizó Lurmen, se encontraron muchos grafitos y materiales interesantes, pero para ello, por supuesto, se utilizó el sistema Harris, profundizando gradualmente.   Y el último atentado arqueológico que han cometido ha sido en el aparcamiento. Quieren construir un edificio y aunque saben que es una zona arqueológica muy rica (apareció un altar con la palabra Veleia), en unos 200 m2 han levantado todo y han vuelto a destrozar todos sus sustratos arqueológicos.   Con estas tres intervenciones del otoño se han cargado arqueológicamente unos 1.075 m2. Si a ellos añadimos la destrucción de las otras 6 áreas en los últimos años, en total han sido unos 9.000 m2:   2010- Presunto mercado y alrededores (Macellum) 7.000 m2 2015- Sector 6. (Casa de los Rosetones) 80 m2 2018- Camino junto a la muralla 100 m2 2023- Franja a lo largo de la muralla 250 m2 2023- Puerta lateral pequeña 150 m2 2024- Convento de San Juan 150 m2 2025- Nuevas pistas 800 m2 2025- Sondeos 75 m2 2025- Aparcamiento 200 m2

En todos ellos han profundizado con la excavadora lo suficiente como para romper los estratos arqueológicos, en la mayoría de los casos más de un metro (salvo en las pistas), algo totalmente prohibido en la arqueología contemporánea. La excavadora se ha convertido en su herramienta diaria de trabajo.   La Diputación y el Gobierno Vasco pagarán algún día por esto. Está claro que no protegen los intereses de este país.   Desgraciadamente, con el silencio de los corderos de las entidades del ámbito de la arqueología, de la cultura y del euskera de este país, y con el apoyo de la Facultad de Letras de la UPV, parece que esta destrucción va a continuar.   Iruña-Veleia Argitu, ez Suntsitu Plataforma
2025-12-09
 Pistak-Pistas Katak-Catas
Descripción: 251207-Sakonera-metrotik-gora.jpeg Aparkalekuan 120 cm baino sakonago
En el aparcamiento más de 120 cms
Descripción: 251207-Aparkalekua-eremu-osoa.jpeg
Descripción: 251207-apurtutako-keramika-1.jpeg   Zeramika suntsituak aparkalekuan   Cerámicas destrozadas en el aparcamiento
Descripción: 251207-Bide-aztarna.jpegAparkalekuan bide baten aztarnak agertu dira, baina tamalez gaineko geruzak txikitu eta zakartegira bota dituzte.   Ha aparecido en el aparcamiento los restos de un camino pero por desgracia los estratos superiores se han destrozado y llevado al vertedero


Iruña-Veleian Arabako Aldundiak hondeamakinez egindako 9 suntsiketak

Las 9 destrucciones que ha realizando la Diputación de Álava en Iruña-Veleia

1-Macellum – 2010 uztaila Lehenengo suntsiketan eskabadora hondoraino sartu zuten, 7.000 m2 suntsituz, 1,40 m sakonduz eta gainean zegoen guztia txkituz. Descripción: Suntsipena1.JPG2-Arrosaenea – 2015 abendua Bigarrenean, Errosetoien Etxean sartu ziren, Eliseok euskerazko eta grafito kristau garrantzitsuenak topatu zituen lekuan, adibidez, “Geure Ata” (“Gure aita”, Padre nuestro” otoitzaren hasiera). 80 m2 Descripción: Hondakina.jpg 2-Casa Rosetones -Diciembre 2015 En la segunda, introdujeron la pala en la Casa de los Rosetones, donde Lurmen había encontrado los grafitos más importantes en euskera y de temática cristiana, como el “Gure Ata”, que es el comienzo de la oración del Padre Nuestro. 80 m23-Harresi ondoko bidea – 2018 uztaila Hirugarrenean, eskabadoraz harresi inguruko bidea altxatu zuten. Eskuartze hau ez zen hain kaltegarria izan, metro erdi baino gutxiago sakondu zutelako. Hala ere, bidea ikustean gelditu behar izan zuten, eta arkeologikoki aztertu. 100 m2 Descripción: Apurtutako_bidea3.jpg 3-Camino junto a muralla – Julio 2018 En la tercera, levantaron con la excavadora el camino alrededor de la muralla. Esta intervención no fue tan perjudicial porque profundizaron menos de medio metro. Sin embargo, debieron detenerse al ver el camino y estudiarlo arqueológicamente. 100 m2
1-Macellum – Julio 2010 En la primera destrucción introdujeron la excavadora hasta la roca madre, en una superficie de unos 7.000 m2,  profundizando unos 1,40 m, arrasando todos los estratos.
4-Harresi ondoa 2023 Laugarrena basatiena izaten ari da: 450 m2 suntsitu dituzte eskabadoraz. Descripción: 4-muralla.png5-Ate txikia – 2023 Alboko ateko suntsiketa ikaragarria izan da: 100 m2 hondatu dituzte eta 4 metroko sakoneraino zeuden estratu guztiak desegin eta zakartegira bota dituzte. Lurreko harlauzak ere ez dituzte utzi nahi izan, aztarna txikiena ere desagertu asmoz edo. Descripción: 4-atea-puerta2.png6-San Juan Komentua – 2024 Eta San Juan komentuaren ingurune guztia (150 m2) ere altxatu dute, inolako lan arkeologikorik egin gabe:  suntsiketa hutsa
4-Junto a la muralla – 2023 La cuarta introducción de la excavadora está siendo la más destructiva: 450 m2 arrasados arqueológicamente.  5-Puerta lateral – 2023 En la puerta lateral el destrozo ha sido escalofriante: un grandísimo agujero de hasta 4 metros de profundidad y unos 100 m2, habiendo sido arrasados todos los estratos arqueológicos existentes. Ni siquiera han querido dejar las losas del suelo, al parecer para evitar que se encuentre cualquier resto arqueológico.6-Convento de San Juan – 2024 Y el entorno del convento de San Juan también han levantado todo (150 m2) sin hacer ningún trabajo arqueológico: pura destrucción
7-Pista berriak – 2025 iraila Iruña-Veleiaren hondatze prozesuan urte gogorra izan da. Lehenengoa, uda bukaeran egin dituzten pista berriak izan da, eta horretarako, noski, eskabadora nahi erara erabili dute (800 m2tik gora) beharrik gabe. Descripción: 2500-Suntsiketa-bidegorria.jpg8-Bost kata erraldoi – 2015 urria Aurtengo bigarren hondamena egin dituzten 5 katak izan dira, 5×3 metrokoak, guztira 75 m2 hondatuz. Eliseok Matrix metodoa erabiltzen zuen, zentimetroz zentimetro induskatzen eta ez di-da batean, eskabadoraz estratuak apurtuz.   Descripción: Katak.jpg9-Aparkalekua – 2025 azaroa Descripción: 251207-apurtutako-keramika-1.jpegAzaroan oraindik suntsiketa handiagoa egin dute aparkalekuan, 200 m2 inguruan 1,20 metroraino sakonduz. Suntsiketaren arrastoak agerian daude: bide baten arrastoak, non gainean zegokeen guztia galdu den, zeramika apurtuak, argazkian horietako bat. Descripción: 251207-Bide-aztarna.jpeg
7- Nuevas pistas – 2025 Sep Este ha sido un año duro en el proceso de destrucción de Iruña-Veleia. En primer lugar, con la construcción de nuevas pistas (más de 800 m2 de afección), que sin necesidad han realizado en el yacimiento a finales de verano, y para ello, claro está, han utilizado la excavadora a placer.8- 5 catas enormes – 2025 Octubre La segunda destrucción han sido las 5 enormes catas de unos 5×3 m cada una, afectando en total unos 75 m2. Eliseo utilizaba el método Matrix, excavando centímetro a centímetro y no en un santiamén, sacando todo con la excavadora y destruyendo todos los estratos.9-Aparcamiento – 2025 Noviembre En noviembre en unos 200 m2 del parking han profundizado hasta 1,20 m. Los vestigios de la destrucción son visibles: restos de un camino donde se ha perdido todo lo que pudo haber encima, objetos cerámicos rotos, entre ellos uno que parece interesante.  
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Cipolla, giza ergelkeria eta Iruña-Veleiaren kasua’, Xabier Gorrotxategi Anieto Independentean

Euskarari beldur diote gure adituek. Hirugarren mailako hizkuntza izatea nahiago lukete.

Euskarari beldur diote gure adituek, hirugarren mailako hizkuntza izatea nahiago baitute, hots, atzokoa, orain dela gutxi inbaditzaile batzuek ekarria, eta gutxiengo batek hitz egiten zuena (arrunta, gaurko egoera). Hori da gure intelligentsiak, Estokolmo sindromepean, gaur egunean defenditzen duena. Gure arbasoak ez baitziren euskaldunak, benetako hispanoak baizik (indoeuroparrak). Zorionez, hori ez da oztopoa unibertsitatean euskaragatik lanpostu multzo bat justifikatzeko. Euskararen alde askok egiten duena teatro hutsa da, itxura besterik ez.

Eztabaida zientifikoak larru gorritan utziko lituzke filologoen ekarpen hutsalak

Denbora aurrera doa eta euskal filologoen arrakasta erabatekoa da, kontuan hartu gabe zientziarekin konprometitutako filologo argi batzuk. Boterearen inguruko filologoek hasieratik zeukaten ideia, justifikaezina zena justifikatzeko, praktikara eraman dute: Iruña-Veleiaren kasuan eztabaida zientifikoa ukatzea eta baztertzea. Ondotxo ezagutzen dut, hori azaldu baitidate, lerdea dariela, nire artikuluak baztertzearekin batera. Erromatar aldiko euskal ostrakak existitu ez balira bezala, haien arteko % 90 sententzia judizialean sartuta ez badaude ere eta, beraz, legezko diagnosirik gabe badaude ere. Izan ere, eztabaida zientifikoak larru gorritan utziko lituzke filologoen ekarpen hutsalak. Ez dut ukatu nahi horiek gezurra kazetarien eta epaileen bidez gizarteratu dutela; ezinbesteko metodoa herritarrok zentzugabekeriak onar ditzagun. (Jarraitzen du)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bisita gidatua abenduaren 7an, 2025eko azkena

Gidaria: Josetxo Mendia Azurmendi

Hitzordua: 11:00, Iruña-Veleiako aparkalekuan

Komeni da aurrez jakinaraztea tlf. honetan: 696296767

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

MISCART dibinitate punikoa Iruña-Veleian eta ez DESCARTES, auzia argituta ChatGTPren laguntzaz

Iruña-Veleiako auzi surrealistan dena izan da surrealista, baina agian DESCARTES gaia surrealistena. Blog honen irakurleak badakienez, piezak faltsuak direla baieztatzeko “froga definitiboa eta eztabaidaezina” izan zen ostraka batean Descartes irakurtzen zela, XVII mendeko filosofo frantsesa. Ikusi zer zioen Sergio Carracedo kazetariak Diario Vascon eta Correon 2020an, Eliseo Gil epaitzen ari ziren garaian.

Itsuak ere ikus zezakeen ez zuela Descartes jartzen, MISCART edo horrelako zerbait baizik.

Norbaitek iradoki zuen jainko punikoren bat ote zen, baina horren lekukotasun garbirik erakutsi gabe. Duela egun batzuk gure lagun Arantzazu Arregik ChatGTPri galdera egin dio, eta hona hemen erantzuna:

IRUÑA-VELEIA

MISCAR(T)

Chatgpt

Miskar (también escrito Miskar(t) / Miskar en fuentes modernas) aparece en inscripciones neopúnicas del templo de Hathor-Miskar en Maktar (Mactaris), en el norte de África (Túnez). Es decir, es el nombre de una deidad o santuario local documentado en inscripciones datadas en época tardo-helenística / romana.

Registro epigráfico norteafricano (Maktar / Hathor-Miskar). Las publicaciones clásicas (Berger 1901; estudios posteriores) editan varias inscripciones neo-púnicas del templo de Hathor-Miskar. En esas inscripciones el elemento Miskar aparece como nombre teofórico / divinidad o parte de un topónimo.

Aquí tienes la transcripción (neo-púnica transliterada) que figura en las ediciones modernas para la gran inscripción votiva del templo de Hathor-Myskar / Hathor-Miskar encontrada en Mactaris (Maktar), seguida de la fotografía(arriba). La transcripción se edita en catálogos epigráficos contemporáneos (Jongeling / editiones modernas) y en bases de datos académicas. Humanidades Digitales UC3M+1

transcripción y traducción de la inscripción neopúnica de Maktar que menciona a Miskar.

“hmzrḥ ᵓš ldrt ᵓš bnᵓ mqdš ḥṣrt / pḥnt qdšm mḥzt štᶜt ᵓl ᶜmt / ᶜṭrt ᵓdrᵓt lᵓ wlᶜmᵓ yšb ᵓdmt / lᵓlm hqydš lšᵓt ᵓḥt šmm bṭwr̊ / mlk ḥṭrmyskr rzn ymm bᶜl ḥdrt / ᵓl gb[ ]rtm kᶜtrty ytnt̊ẙ šbᶜt

(ii)
sml mrn̊[ ]ḥsyd tm p̊ltᵓ ᶜl mᶜbr / yrd bᶜmq hlḥ wᵓḥrst [ᵓ]š tᶜt ᵓdrt / rᵓšᵓ ṣlq ᵓtm p̊lyṭm wdl ᶜqṣb ḥbᶜrt / š ḥrṣ dᵛrkn wlnᵓḥn ẙt̊n np̊tḥt / kyln bᵓšr lb pᶜln bytn̊ šbᶜt

(iii)
š̊mᵓt hmzrḥ ᵓš / ᵓykrmᵓ t hmnḥt / qrᵓ lmmᶜlᵓ mtᵓ / lmdt t̊ mᶜz̊rt “

(la edición indica la lectura del teónimo como ḥṭr myskr = “Hathor-Miskar”). Humanidades Digitales UC3M+1

Fuentes: La inscripción es conocida en las ediciones como Hr. Maktar N 64 / KAI 145 (gran inscripción dedicatoria del templo de Hathor-Miskar). sel.cchs.csic.es+1

La transcripción arriba procede de ediciones y catálogos neo-púnicos modernos (registro digital: Henchir Ghayada / Mactaris; edición resumen en Jongeling 2008 y en catálogos online). Humanidades Digitales UC3M+1

La fotografía proviene de los archivos públicos (Wikimedia Commons / archivo de la publicación original del descubrimiento y de Berger), y corresponde a la losa con la inscripción votiva atribuida al templo de Hathor-Miskar en Maktar.

Traducción aproximada

traducción aproximada y comentada de la inscripción votiva de Hathor-Miskar de Mactar.Advertencia: el texto está en neopúnico tardío, con lagunas y fórmulas difíciles; por tanto, la traducción no puede ser totalmente literal y se basa en las reconstrucciones aceptadas por las ediciones modernas.

Traducción del párrafo en el que aparece la inscripción

(i)

“Este santuario (o: este edificio consagrado) lo hizo levantar el sacerdote —el que administra el recinto sagrado—
y cumplió los ritos santos en el año establecido,
ante la Señora Astarté la poderosa, para que ella proteja al pueblo que habita la tierra.
Sea para siempre la santidad del lugar, según el decreto del cielo,
[santuario] de Hathor-Miskar, ordenado por los dioses, Señor del Mar, Baal (o: Maestro) del Atrio,
sobre la colina […], según lo dispusieron los escribas del santuario.”

(“Hathor-Miskar” suele interpretarse como la unión de la diosa Hathor con un epíteto/hipóstasis local llamado Miskar, probablemente un dios o numen protector del lugar.)

Los otros dos párrafos:

(ii)

“La imagen (o: estatua) de nuestro Señor […] el piadoso fue colocada
sobre el camino del paso,
descendiendo hacia el valle donde [estaba] la corriente de agua.
Y la otra fue situada bajo la protección de la Señora,
en el lugar de la elevación, según lo establecieron los encargados.
Ellos pusieron los haces para la ofrenda
y lo hicieron con recto corazón al servicio de la Casa de los Siete (o: de los Siete Días / Siete Santuarios).”

(Este fragmento describe la colocación de estatuas u objetos cultuales en distintos puntos del recinto.)

(iii)

“Los nombres de los que hicieron (este santuario) son:
los honorables que ofrecieron la ofrenda;
invocaron a los dioses de arriba
para que la Señora conceda protección.”

Resumen del sentido general

La inscripción conmemora:

  1. La construcción o restauración de un santuario dedicado a Hathor-Miskar.
  2. La realización de ritos y ofrendas por parte de sacerdotes o funcionarios del culto.
  3. La colocación de objetos o imágenes sagradas en distintos puntos del recinto.
  4. La invocación a la diosa para la protección de la comunidad y del lugar.

El teónimo Miskar aparece como una designación local asociada a Hathor, probablemente una deidad protectora del sitio o un numen del territorio.

Conclusión clara (chatgpt)

✔ ¿Podría existir el teónimo Miskar en época romana en la que se datan los grafitos de Veleia?

Sí, la cronología encaja.

✔ ¿Encajaría Miskar en un horizonte romano-imperial (siglos I–III)?

Perfectamente: coincide con la época en la que sí está documentado.

Lotura honetan ere bada informazioa honetaz: https://humanidadesdigitales.uc3m.es/s/nuevo-sirar/item/41408

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘2008-11-19: efemeride mingotsa’, Tomas Elortza Ugartek gogora ekarri digu egun beltz hura

Egun horretan kanporatuak izan ziren Iruña-Veleia aztarnategian indusketak egiten ari ziren LURMEN-eko arduradunak, Eliseo Gil eta Idoia Filloy, eta hainbat langile “Orden Foral 444/2008 de 19-11-2008”-aren bidez. Kanporatze erabakia ‘Batzorde Zientifiko-aholkularia’k hartu zuela esaten badu ere, Batzordearen bileretako aktetan ez da ageri holakorik. Handik hilabete batzuetara honela deskribatzen du egun hura Eliseo Gilek: “2008ko azaroaren 19an irregulartasun-prozesu etengabe bat hasi zen, eta, horren ondorioz, nire lana baztertu eta nire ospe profesional, laboral eta pertsonalarekin amaitu nuen, suntsituta, foru-agindu eta komunikabideen bidez (“Perdón por ser inocente” 2009)

17 urte geroago zertan da auzia? Kanporatuek eta kanporatzaileak postura antagonikotan jarraitzen dute:

Kanporatuak, eta haiekin bat egin dutenak, ahalegin betean aritu eta ari dira ekarpenak egiten grafitoen balizko benetakotasunean sinistuta, haien analisia eskatuz, “Iruña-Veleia argitu” aldarrikatzen. Aurten bertan, 25 artikulu argitaratu dituzte gai desberdinak landuz, 10 bisita gidatu egin aztarnategira, 9 bideo editatu, 5 hitzaldi eman, 3 agiri ‘Iruña-Veleia Argitu Ez Suntsitu Plataforma’ren eskutik eta manifestaldi bat Gasteizen grafitoak analizatzea eta eskabadora aztarnategitik ateratzea exijituz. Bideoetako baten protagonista Eliseo Gil bera da, auziari eta bere buruari buruz: El arqueólogo maldito / Arkeologo madarikatua (2025)

Kanporatzailea, berriz -AFA-, sinistuta dago grafitoen balizko faltsutasunean. Azpimarratzekoa da aurtengo martxoaren 25ean, E. Jaurlaritzarekin batera, ateratako prentsa-oharra: “https://prentsa.araba.eus/es/web/arabapress/-/gobierno-vasco-remite-a-la-ertzaintza-dos-piezas-ceramicas-del-yacimiento-de-las-ermitas-por-ver-indicios-de-falsificacion”.

Miguel Thomson ikerlariak erantzun zien lehenbizi “César, Nerón y otras mentiras del montón” artikulu mamitsuarekin. Eta orainago, Idoia Filloyk- EHUtik “Arkeologoa eta Historian lizentziatua, eta Ondare Arkeologiko, Historiko eta Artistikoan Unibertsitate Masterra- duenak erantzun die bideoz eta idatziz: “Autopsia de una Noticia – 2025” eta “Las Ermitas (Espejo, Álava): los grafitos de César y Nerón en su contexto” arqueológico”. Dena ondo dokumentatuta. Prentsa-oharraren egileek irakurri eta ikusi badituzte ziur nago dagoeneko ondo damututa egongo direla idatzi izanaz.

Bertan gezurrak, erdi egiak eta susmoak nahasten direla diote bai batak zein besteak, berriro ere Iruña-Veleiako grafitoak eta LURMEN empresa lokazteko, ezelako frogarik eskaini gabe. Gainera, idatzi hau lau haizetara zabaldu zuten 30 bat hedabidek, bai EHan (EITB, El Correo, El Diario Vasco… ; bai Estatu espainiarrean (ABC, Cadena SER, Infobae, El Debate…). Baita Facebook-ek eta X-k ere.

Grafitoen balizko benetakotasunaren edota faltsutasunaren gaira pasatuz gero, ohartuko gara ez dela ezer aurreratu urteen joan-etorrian. Oraindik 2013an pertsona bakar batek egindako txostenarekin gabiltza –“Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE), primer informe de José Vicente Navarro”-, 2020ko Epaiak berretsi zuena: grafitoetatik 39 bakarrik analizatu  zirela eta horietatik 36 faltsuak direla eta 1 benetakoa. Guztira 300 bat izan daitezkeela jakinda, oraindik badago zer analizatua. Ezin esango dute denbora falta izan denik gehiago edo denak analizatzeko! Ulergaitza da zergatik ez dituzten eramaten behingoz bizpahiru laborategitara. Seguru egongo ginateke, Irulegiko Eskuaz gauden bezala.

Eta aurrera begira zer? Auzi larri eta korapilatsuei eman izan zaie irtenbidea gure Herrian eta honi ere esperantzaren leihoa zabaldu behar zaiolakoan nago. Etorriko dira garai hobeak.

Tomas Elortza Ugarte

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘Euskararen mende magikoak (V-IX K.o.)’ liburuaren aurkezpena Bergarako Olaso Torrean azaroaren 18an

Aurkezpena: Olaso Torrea, azaroak 18, martitzena, 18:30

Antolatzaileak: Goiena eta Jardun, Olaso Dorrea Fundazioaren laguntzaz

Formatoa: Aitziber Aranburuzabala kazetariak galderak egingo dizkio liburuaren egileari

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Euskalduntze berantiarra eta beste ipuin batzuk’ hitzaldia Usurbilen azaroaren 17an

 
Euskal erreferentziak eta kontakizun espainiarra titulatu duten zikloaren barruan kokatzen da hitzaldia. Hasieran labur-labur aurkeztuko dira nire azken bi liburuak: Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan (2024) eta Euskararen mende magikoak (V-IX K.o.). Gero gaian sartu eta Euskalduntze berantiarraren auzia aztertuko da sakonago. Nafartarrak Kultur Taldeak antolatu du zikloa, Nabarralderen eta Usurbilgo Udalaren laguntzaz.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bittor Kapanagaren omenez hitzaldia Otxandion azaroaren 20an

Bittor jaio zela 100 urte betetzen direla eta, Otxandioko herriak omenaldia egingo dio bere seme kuttunari. Horren barruan nire hitzaldia. Besteak beste, euskeraren erroei buruz Kapanagak esandako batzuk azaltzen saiatuko naiz. Gauza asko eta interesgarriak erakutsi zizkigun Otxandioko Aztiak, nahiz eta euskaldungoaren parte handienak ez dituen ulertu edo ulertu nahi izan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Las Ermitas (Espejo, Álava): los grafitos de César y Nerón en su contexto arqueológico’, Idoia Filloy Ama Ata-n

Gaia jarraitzen dutenek badakitenez, erridikulua egiteko beldurrik ez dute Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta zenbait arkeologok. Auzi honen gainean txosten bikaina idatzi du Ama Atan Las Ermitas-eko zuzendaria izan zen Idoia Filloyk. Lotura honetan irakur daiteke.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Azaroaren 2an hurrengo bisita gidatua Iruña-Veleian

Gidaria: Josetxo Mendia Azurmendi

Hitzordua: 11:00, Iruña-Veleiako aparkalekuan

Komeni da aurrez jakinaraztea tlf. honetan: 696296767

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina