Asteazkeneko hitzaldia ondo joan zela esango nuke. Areto egokia, entzule multzo polita eta jakinmin handia. Alicia Satuék kronikatxo bat egin du Ama ata blogean.
ostraka.mundua.com blogak hitzaldiaren bideoa jarri du sarean (ez osorik, hitzaldiak eta ondorengo solasaldiak ia bi ordu iraun baitzuten).
Hitzaldiaren beste bideo labur bat ere ikusgai dago. Zergatik gertatu da hau?, eta nola dago egoera judiziala? galderei erantzuten die labur-labur hizlariak.
Milesker, ostraka.
Zergatik jarraitzen duzu hasierako “froga” berberekin? NEVRE Veleiako grafitoetan “neure” posesiboa. Akitaniako NEVRESE(N), ordea, izen bat da, ez dakigu ziur nola zatikatu, eta batez ere ez dakigu zer esanahi izan zezakeen (galdera hori izen propioez egiteak zentzurik badu).
Caceresko IBARRA ere erabili zenuen Mitxelenaren teoria “eraisteko”?
Horrelako “argudioak” izan baziren hitzaldiko guztiak… Itsu sineskorren balakagarri baizik ez.
Hori hori, Tychia, ez ezazu amore eman. Azkeneko hondamendiraino, tinko! Gainera, zer eginen zenuke Elexpuru gabe? Aspergarria litzateke zure bizitza, ooosssooo aspergarria.
– Bueno Tychia, zertara zatoz 2013 azaroan NEUREko kontu horrekin? Oraindik ez zara konturatu euskalari ofizialek ( estatueren diru publikoetan bazkatzen direnak) ez zutela asmatu “Ni/neure” izenordainen historian ala? Zer esan nahi duzu ENE ez zelako agertu Beleian grafittiak faltsuak direla? Ba ez Tychya anderea ( edo atsoa), ENEko historia horretan ez duzue asmatu, ENE ez da Niren forma “zaharragoa” zuek sinistu arazi nahi diguzuen moduan. Irakurri dudanez Elexpururen hitzaldia bikaina izan zen. Eta beste galderatxo bat: Michelenaren teoriak eraistea debekatuta dago ala? Gainera Michelena ez zen gauza izan ondo egituratutako teoria bat egiteko. Ez zuela ezertan ere asmatu esango nuke eta bere “jarraitzaileen” maila ere patetikoa da, ikusi/jasan besterik ez dago EITBn botatzen ari diren ” Euskara Jendea” dokumental kaotiko eta inkoherente horretan Joaquin Gorrochateguik ematen duen hizkuntza maila patetikoa eta zientifikotasun eza.
Hemen argazkia:
http://commons.wikimedia.org/wiki/File:Inscription_fun%C3%A9raire-Arrien-en-bethmale.jpg
Neureseni Sendi F., “Neureseni Sendo-ren alaba”, ia mundu guztiaren ustez.
Eta NEURE + SENI, “neure umea”, etimologia, nik uste.
Marcusen laguna,
Nire bizitza ez da aspergarria, nire bizitza aspergarri bihurtzen dute gauza batzuek…
Ramon,
Ez dago debekaturik ezer eraistea. Elexpururi galdetu diot ea aipatzen ditudan kontu horiek erabili zituen horretarako. Ikasi irakurtzen. Edo irakurri ondo ezer erantzun baino lehen.
Gainera, nik ez dut gaia atera, blog honen egileak baizik, hitzaldi hartan. Eta ez dut ezer esan “neure”-ren jatorriaz, ez “ene”, ez “nire” ez ezerenaz, soilik esan dut Akitaniako NEVRE ez dela gure “neure”, eta ondorioz ezin dela erabili Veleiakoaren egiazkotasuna sostengatzeko (azken hori egiazkoa izan zein ez).
Juan Martin,
Izkribu osoa hau da (zerorrek ikusi dezakezunez):
Viv(us)/ Fuscus Tottonis f(ilius)/ sibi et uxori/ Neureseni Sendi f(iliae)/ (obito) Lucilio fili / Luciliae filiae.
Hortaz, Neureseni ez da Neure+seni, besterik gabe, euskarazko forma mugagabe hutsa balitz bezala. Latinez dago deklinatua, datibo femeninoan hain zuzen (“uxori”rekin bat!), beraz, Neurese edo Neuresen da oinarria.
Tychia, zure bizitza ez bada aspergarria, zergatik sartu zara gai honetan? Zuri zer axola zaizu istorio hau? Ala zuzenean jotzen zaitu? Ni hemen nago Sautuola kasu berri baten aurrean egon gintezkeelako. Zu, zergatik?
Tychia: Akitaniako harlosetako Nevreseni horrek agian ez du zerikusirik Neure posesiboarekin, baina aspaldian frogatuta geratu zen posesiboaren forma zaharrena NEUR dela eta ez ENE eta zuek sinismen faltsu horretan temati jarraitzen duzue. Bestaldetik Extremadurako IBARRA hori zergatik ezin daiteke izan euskal izen bat artikuluarekin? Horrela ez bada Ibarra horrek ez du inolako esplikaziorik, baina harlosa hori faltsua izan daitekeenik esaten ez zara ausartuko ezta?
Marcusen laguna:
Badirudi nire gustuek eragozten zaituztela Nire arrazoiak ez doaz hortik harago.
Ramon:
Zu zeurearekin tematuta, beti bezala: NIK EZ DUT INONGO ETIMOLOGIARIK EMAN, EZ KRITIKATU. Beraz utzidazu bakean zure iritziekin gogaitu gabe eta begira ezazu hiztegietan “frogatu” hitzaren esangura.
Hori dun Tychia ez dun inolako etimologiarik eman? orduan zergatik esaten dun Nevreseni-k ez daukanala zerikusirik neure-kin? Neuresen horrekin ezin dun frogatu Beleiako neure faltsua denik. Ah! eta ez zeukanat hiztegira joan beharrik, ondo asko ulertu didan eta.
Tychia, zure gustuek ez naute eragozten. Zu eta zure gustuak osasunerako kaltegarriak dira. Crack erretzea bezalakoak dira.
Ramon eta Marcusen Laguna jaunak, lagaiezue mesedez Tychia jaunari bakean, bere azalpenak txatxi piruli baitaude. IBARRA eta ILUNA ez datoz euskaratik. NEURESENIk ez dauka zerikusirik NEURErekin. Latina da ziurrenik, zelta beharbada; edo sanskritoa, nork daki. Iñaki…!, zein urrun dagon Kamerun…