EHUk debekatu egin du ostegunean Iruña-Veleiaz eman behar zen hitzaldia

Bihar osteguna Gasteizko Letren Fakultatean hitzaldia eman behar zuen Iruña-Veleiaz Euskeraren Jatorria Elkarteak. Baimena emanda eta gela gordeta zegoen azaroaren 10ean. Gaur goizean elkarteko arduradun batek mezu hau jaso du:

“Egun on, A…

Jakinarazten dizut Unibertsitateak erabaki duela Letren Fakultatean
zenuen erreserba (0.14 gela) bertan behera uztea.

Atentamente,

Te comunico que por decisión de la Universidad la reserva del aula
(0.14) que tenías en la Facultad de Letras queda anulada.”

Baina hau zer da??? Francoren garaian ere nekez gertatuko zen horrelakorik.

Elkartearen blogean irakurtzen dugunez, hitzaldia eman egingo da, Unibertsitate aurrean bada ere.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

7 erantzun EHUk debekatu egin du ostegunean Iruña-Veleiaz eman behar zen hitzaldia-ri

  1. egilea: Josu Lavin

    “Unibertsitateak erabaki duela”?
    Nola da possible holacoric erraitea?
    Içan dateque Universitateco halaco personac edo sailac erabaqui duela, bainan ez Universitateac. Debecatzaileac persona concretuac içan dirade. Norçuc?

  2. elexpuru egilea: elexpuru

    Bai, Josu, hau kafkianoa da. Dena dela, ez zen urrun ibiliko denok dakigun bat. Agian hemendik aurrera “Unibertsitatea” deitu beharko diogu.

  3. egilea: Iñaki

    Hau da hau. Tira, Juanmartin, arratsaldeko triki-poteoak martxan dirau, ezta? Aste osoa daramat zain. Bide bikaina da: biltzar zientifikoen ordez triki-poteoak, eta artikulu errebisatuen ordez pintadak -edo, are hobeto, grabatuak- tabernazuloetako komunetan. Eta bitartean, hondoan, azal ditzala Jabier Goitiak, baina kantuan, nahi duen neurri eta doinuan, “igel + hesia” > “iglesia” bezalakoak.

    • egilea: Iñazi

      Hori da, Iñaki, potxolo maittia, jendeak kalera joan behar du aretotik egozten dutenean.

      Unibertsitatean, giro akademiko eta serio batean hitzaldi bat egin nahi zuten, eta bazeukaten baimena. Dena prest zegoen baina azken minutuan “esku beltza” agertu zen eta kalera joan behar izan dute.

  4. elexpuru egilea: elexpuru

    “Iñaki” aspaldiko: aluditua sentitu al zara horrelako txatxukeriekin etortzeko?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude