‘Cipolla, giza ergelkeria eta Iruña-Veleiaren kasua’, Xabier Gorrotxategi Anieto Independentean

Euskarari beldur diote gure adituek. Hirugarren mailako hizkuntza izatea nahiago lukete.

Euskarari beldur diote gure adituek, hirugarren mailako hizkuntza izatea nahiago baitute, hots, atzokoa, orain dela gutxi inbaditzaile batzuek ekarria, eta gutxiengo batek hitz egiten zuena (arrunta, gaurko egoera). Hori da gure intelligentsiak, Estokolmo sindromepean, gaur egunean defenditzen duena. Gure arbasoak ez baitziren euskaldunak, benetako hispanoak baizik (indoeuroparrak). Zorionez, hori ez da oztopoa unibertsitatean euskaragatik lanpostu multzo bat justifikatzeko. Euskararen alde askok egiten duena teatro hutsa da, itxura besterik ez.

Eztabaida zientifikoak larru gorritan utziko lituzke filologoen ekarpen hutsalak

Denbora aurrera doa eta euskal filologoen arrakasta erabatekoa da, kontuan hartu gabe zientziarekin konprometitutako filologo argi batzuk. Boterearen inguruko filologoek hasieratik zeukaten ideia, justifikaezina zena justifikatzeko, praktikara eraman dute: Iruña-Veleiaren kasuan eztabaida zientifikoa ukatzea eta baztertzea. Ondotxo ezagutzen dut, hori azaldu baitidate, lerdea dariela, nire artikuluak baztertzearekin batera. Erromatar aldiko euskal ostrakak existitu ez balira bezala, haien arteko % 90 sententzia judizialean sartuta ez badaude ere eta, beraz, legezko diagnosirik gabe badaude ere. Izan ere, eztabaida zientifikoak larru gorritan utziko lituzke filologoen ekarpen hutsalak. Ez dut ukatu nahi horiek gezurra kazetarien eta epaileen bidez gizarteratu dutela; ezinbesteko metodoa herritarrok zentzugabekeriak onar ditzagun. (Jarraitzen du)

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude