‘Irulegiko Eskuaren garrantziaz eta zalantzaz’, Asier Gabikagojeazkoa Alean

2022-11-28

Ezustean harrapatu gintuen iragan astean Aranzadi elkarteko talde batek jendarteratu zuen iazko aurkikuntzak. Euforia eta harriduraren artean, denetariko erreakzioak eta kontra-erreakzioak egon dira euskaraz arduratzen garen guztiongan. Hurbileko bati esan nion hau izan litekeela “mende honetako deskubrimendurik handiena gure arloan”, baina berehala zuzendu nuen neure burua esanez hau dela “inoiz egon den deskubrimendurik handiena euskal hizkuntzalariontzat”.

Oraingoan arkeologoen taldeak prozesua behar bezala dokumentatu du, eta ez die faltsifikazioaren gaineko zalantzei zirrikitu bat ere utzi

Jakin badakigu antzeko iragarpen bat egon zela orain dela urte batzuk gure lurraldean bertan, baina oraingoan arkeologoen taldeak prozesua behar bezala dokumentatu du, eta ez die faltsifikazioaren gaineko zalantzei zirrikitu bat ere utzi. Epigrafisten eta filologoen lana ere zuhurra izan da, eta bere denbora behar izan du. Zeinuen analisia egin dutenek, Javier Velazak eta Joaquin Gorrotxategik, hamarkadak eman dituzte iberiar penintsularen inguruko Antzinateko idazkunak aztertzen. (Jarraitzen du)

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

3 erantzun ‘Irulegiko Eskuaren garrantziaz eta zalantzaz’, Asier Gabikagojeazkoa Alean-ri

  1. egilea: Nemesio

    … eta eskuak arranoaren lekua hartu du independentea.eus-en 🙂 Beno, ba hor “Tabuetatik totalitarismora?” artikulu berria oso interesgarria, eskerrik asko Elexpuru. Trabak eta gezurrak gainditzen saiatzen garenentzat sekulako aurkikuntza partekatu nahi dizuet. Sekulako dokumentala da, sendoa, sakona, … Trailerrak jadanik, bakarrik 5 minututan, asko esaten du:
    https://odysee.com/@europa-ultima-batalla:f/eub-trailer:b
    Dokumental osoa bideo horren kanal bertan dago, hamar zatitan.

    NB: Hemen jarri dizut iruzkina, Juan Martin, zuri zuzenago iristeko eta hango zentsura gainditzeko (bai, garai nahasi hauetan zentsura gainditzeko sortu omen zen aldizkari digital batek askotan zentsuratu ditu nere iruzkinak, nahiz eta han idazten diren ideiekin bat joan!! Segi dezagun tabu guztien aurka borrokatzen!!)

  2. egilea: eul

    sorionegun
    deneke beegira gere
    oñirtan es eakarri
    erraukon

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude