Irulegiko Eskuaren poz-tristurak, Ander Ros Berrian

Ander Ros, Berria, 2022ko azaroaren 19a

Pozez gainezka egoteko arrazoia izan genezake euskaldunok egunotan, oso bereziki gure lana eta gogoa euskararen historia ikertzera bideraturik daukagunok. Arrazoi hori, alabaina, lehenengo ixtantetik zapuztu digute. Sinesgaitza da beste behin ere, aurreko akats larrietatik ezertxo ere ikasi ez bagenu bezala, eztabaida antzu eta gaiztoen putzuan sartu izana.

«Gehiegizko zuhurtzia» deigarria egiten zaiola adierazi berri du Juan Inazio Hartsuagak Naiz irratiko Bigarren kafea saioan. Zuhurtzia inoiz ez da gehiegizkoa, are gutxiago euskararen historiaren eremuan. Mitxelenari ezer zor badio diziplina akademiko honek, errenteriarraren zuhurtzia zorrotzari zor dio. Desesperagarria lirudike pauso bat aurrera emateko bestea ondo finkatuta dagoela ziurtatu beharrak, baina horrela egiteari esker dirau tinko Mitxelenak ezarritako oinarriak. (Jarraitzen du)

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude