Atzo TVE2 katean Altamira filma eman zuten. Oso ondo egindako filma. Auzi haren eta Iruña-Veleiakoaren arteko paralelismoak harrigarriak dira, kasu berbera bizitzen ari ginen sentsazioa izan genuen, izenak eta garaiak aldatuta.
Lau urte dira Iruña-Veleia, XXI. mendeko Altamira? artikulua argitaratu genuela euskeraz eta gazteleraz.
” “Ikusi duk Altamira? Harri eta zur, mende eta piku pasatu den arren, historia berdin-berdina”, ziostan lagun batek orain dela gutxi. 1879. urtean gaude. Leinu noblekoa da Marcelino Sanz de Sautuola, abokatua ikasketaz, natur zientzia eta arkeologia zalea bokazioz. Udako goiz batez, beste batzuetan bezala, zortzi urteko alaba Maríarekin sartu da Altamirako kobazulora. Aita lanean ari den bitartean, alaba kriseilua hartu eta bazterrak miatzen hasi da. “Aita! Idiak!”, oihuak urratu du ilunpeko isiltasuna, neskatilaren kriseilu dardaratiak zeruko bisonteak argitzen dituen bitartean”. Jarraitzen du.