2017an argitaratu genuen liburua Pamiela argitaletxearekin. Gaztelerazko laburpena egin eta 2020an ¿Euskera y paleosardo, parientes cercanos? izeneko 112 orrialdeko pdf-a eskegi genuen academia.edu-n. Laburpen honen laburpena da orain Insula Noa aldizkariaren 3. alean argitaratu dena. Sardinian, eta Italian oro har, interesa piztu du liburuan jorratzen den gaiak. Horren lekuko hango bi unibertsitate publikotan eman ditudan hitzaldiak (Sassari eta Roma3), eta Sardiniako egunkari eta aldizkarietan (La Nuova Sardegna, Limba Sarda) agertu diren kronikak eta elkarrizketak. Barzelonako Sardiniarren Etxean ere programatuta dago hitzaldi bat, izurritea dela eta atzeratzen ari dena.
Euskal Herrian, ostera, ez dirudi gaiak interes handirik piztu duenik. Hitzaldi batzuk bai herrietan, baina ez unibertsitate eta enparauetan, eta aurkezpen egunaz geroztik ez da ezer azaldu hedabide idatzietan Argiako elkarrizketaz gain.
Unibertsitate eta enparauak leku serioak dira, Juan Martin.