Joan den ekainean ezagutu zen Iruña-Veleiako epaiketaren sententzia, eta zegokion epean jarri zuen Eliseo Gilek helegitea Arabako Audientziaren aurrean absoluzioa eskatuz. Gaur jakin da haren ebazpena. Audientziak ez ditu aintzat hartu Gilen arrazoiak: zaintza katearen apurketa, faltsifikazio frogatu ez izana, mobil edo motibazio falta, neurrigabeko atzerapena, eta abar.
Fiskalak ez zuen errekurritu espetxe-zigorra, baina bai “kaltetutako” piezen prezioa, Aldundiak eta fiskaltzak 600 euroko balioa eman nahi izan baitzioten epaiketan. Helegitean bereari eutsi diote akusatzaileek, hau da, 600 euro bakoitza. Epaileak bi eurotan baloratu zituen bere sententzian (72 euroko isuna, denera). Alde ederra dago. Arabako Audientziaren sententziak bere horretan uzten du gai hori, baina ebazten du grafitoak “documento privado” beharrean “documento público” direla, Arkeologia Museoan depositatuak daudelako; eta tipifikazioa aldatzen dela aprobetxatuz, isuna eransten dio Eliseo Gili: sei hilabetez, egunean sei euro ordaindu beharko ditu (1.100 euro, gutxi gorabehera). Negargarria ez balitz barregarria. Albistegietan “zigorra kendu beharrean handitu” egin zaiola esateko aitzakia.
“… inhabilitación especial para ejercer cualquier tipo de trabajo en yacimientos arqueológicos durante igual tiempo (un año), y multa de seis meses con una cuota diaria de seis euros y la correspondiente responsabilidad subsidiaria para caso de impago”.
Injustizia itzela. Injustizia injustiziaren gainean. Hamabi urte eta gero hau! Baina partida honi asko falta zaio oraindik amaitzeko.
“Los jueces se equivocan doblemente“, titulatu du Koen Van den Driesschek bere iruzkin interesgarria Ama Atan.
KAR-KAR-KAR
Epailea oso biguna izan da, ez dute herriko plazan Eliseo erre. Gora justizia eta inkisizio santua! Negargarria!!!
“Iñaki/Jon Gaizto”,
bere komentario pozoitsuak sinatzera
ausartzen ez den koldarra,
Eliseoren desgraziari
barre egiten dion makarra;
horrelako gauza bat egiteko
gai den tipo bakarra
________________