Duela gutxi jakitera eman genuen Gabonetan amaitzekoa zen Bergarako erakusketa urtarrilaren 24ra arte luzatzen zela. Eduardo Alfaro arkeologoaren hitzaldiei dagokienez, orain arte lau eman dira. Aldiko 15 lagunentzat bakarrik, egoera dela eta. Nahiz eta herrikoak eta mugakideak bakarrik parte hartu ahal izan, lehen egunean bete ziren leku guztiak. Hori ikusita, beste hitzaldi bat antolatu da, oraingoan 125 bat lagunentzat lekua izango da. Espero dezagun mugetan oztopo gutxiago izatea.
Hizlaria: Eduardo Alfaro. Eguna eta ordua: urtarrilak 22, 17:30. Lekua: Bergarako Seminarixoa (125 bat leku, gutxi gora behera). Aurrez izena eman behar da hemen. Informazio gehiago: Laboratorium Museoa
Argazkia: Laboratorium Museoa