Juan Martin Elexpuru, Berria, 202oko azaroak 25
“Amandrea, kontatu ipuina», eskatu zion ilobak, astero bezala. Ipuina ez, gaur egi-egia kontatuko dizut, ume, gauzak nola gertatu ziren jakin dezazun. Behin batean, nik zure adina baino hamar bat urte gehiago nuenean, Euskaraldiari buruzko hitzaldia eman ziguten institutuan. «Euskaraldia? Zer da hori, amandrea?», galdetu zuen ilobak. Elkarri euskaraz egitea bultzatzeko kanpaina, bi urtetik behin egiten zena; hamabost egun irauten zuen. Hizlariak kontatu zigun urte hartakoa bosgarren Euskaraldia zela, eta hamabost egun horietan jendeak ehuneko hamar gehiago egiten bazuen ere, amaitutakoan erabilera berehala jaisten zela, eta azken neurketek erakusten zutela hamar urte lehenago baino euskara gutxiago entzuten zela kalean. Denon errua zela, hau, hori eta bestea. Jarraitzen du. Ipuina Argia digitalean eta Naizen ere argitaratu da.