“Iruña-Veleia, 11 urte!” Hernaniko Kronikan

Hernaniko Kronika digitalean Iruña-Veleia Argituren agiria osorik agertu da, eta paperezko edizioan, berriz, gutuna, hainbat herritarrek sinatua. Herri-aldizkarietan gaia haizatzera animatu nahi genuke jendea.

IRUÑA-VELEIA, 11 URTE!

11 urte bete dira Eliseo Gil, Idoia Filloy eta lankideak Iruña-Veleiako indusketa gunetik bota zituztela. Aitzakia: batzorde batek erabaki zuen han aurkitutako grafitoak faltsuak zirela; euskaraz, latinez eta beste hizkuntza batzuetan idatzita nahiz marrazkiekin dauden grafitoak manipulatuta zeudela.  

11. urteurrenean ‘Iruña-Veleia Argitu’ taldeak agiri bat zabaldu du, esanez: “20 txosten daude grafito haiek benetakoak izan daitezkela” diotenak; auzi hau bide zientifikoetatik erabaki behar dela, ez bide judizialetik, eta horretarako froga arkeometrikoak egiteko prestatuta dauden Europako laborategietara eramatea proposatzen du. Euskal kultura eta politika munduko 140 lagunek gauza bera eskatu zuten 2018an, hala nola Garbiñe Biurrunek, Benito Lertxundik, Patxi Zabaletak, Fermin Muguruzak, Xabier Amurizak, Amets Arzallusek, Andoni Egañak, Unai Agirrek…

Baina ez, Arabako Aldundiak epaiketa bidea hartu zuen zigor gogorrak eskatuz, 300.000 euroko isuna eta zazpi urte eta erdiko kartzela Eliseorentzat: “oraindik zientifikoki frogatu gabe dagoelarik grafito bakar bat ere faltsua dela eta are gutxiago auzipetuak direla egileak”. Epaiketa datorren otsailaren 3an hasiko da: “dagoeneko asko sufritu duten pertsonek kartzelan buka dezakete eta grafitoek zabortegian”.

Gai honen inguruan hernaniar asko dago interesatuta, duela bi urteko hitzaldietan, erakusketan eta Iruña-Veleiara egin genuen bisitan ikusi bezala.

“Egia jakin nahi dugu, edozein delarik ere. Eskubide hori daukagu”.

Tomas Elorza Ugarte

 Jexux Eizagirre Portillo

Juanjo Uria Zubiarrain

Beñi Agirre Oiartzabal

Agiria osorik irakurri nahi izanez gero, ikus  kronika.eus

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude