Egunkari hauen kronikak begi kritikoekin irakurri dituztenak konturatuko ziren etika profesionalaren eta lotsaren muga guztiak gainditu dituztela. Ez dago errugabetasun presuntziorik eta horrelakorik, piezak faltsuak dira eta Eliseo Gil da egilea. Eta ematen diren datu eta interpretazioetan astakeria da nagusi. Correo-k, adibidez (Ik. goiko lotura): “Algunos fragmentos contenían inscripciones en euskera dando a entender que el idioma se había originado en Álava”. El País: “Eliseo Gil y su equipo consiguieron subvenciones millonarias tras la manipulación de 476 restos para hacer creer que eran un hallazgo de “trascendencia mundial”. (Pedro Gorospe, El País-eko berriemailea Bilbon). Lurmen-Euskotren hitzarmena 2001ean sinatu zen, aurkikuntzak baino lau urte lehenago. Ez zuten euro bat gehiago jaso aurkikuntzengatik. Eta dena horrela.
ABC-Efe zuhurrago ibili da. Hemen Gara eta Berria eta Noticias-ko kronikak. Bakoitzak epaitu ditzala.
Berrian agertu den Iñigo Aritzen artukuluari erantzun bat eman nahi izan dut. Ez dakit lortu dudan. Hona hemen zein zen ene ekarpena
Interesgarria, zinez, nahiz zure artikuluan zientzialariak beti diren alderdi batekoak:
“piezak faltsuak direla uste duten zientzialari guztiak”
“ezerk ez du lortu piezak faltsuak zirela esateko ahotsa altxatu zuten zientzialarien arreta erakartzerik”
“Gil errudun jotzea bultzada handia litzateke, noski, piezak faltsuak direla diotenentzat, baina, errugabe joko balute ere, horrek ez luke haien posizio zientifikoa aldatuko”,
Zergatik ote?
Asko estimatzen dut Astiz kazetari bezala baina kasu honetan susmoa dut kaso gehiegi egiten diola aholkulari oso partzial bati, kazetari nafar bati, alegia. Arazoak konponbiderik ez balu bezala mintzatzen da, ahazturik laborategiko analisiek eta indusketa kontrolatuek aisa erabaki dezaketela auzia. Aipatu ere ez ditu egiten bere komentarioan, nahiz eta badakien Lurmenek eta hura sostegatzen duten taldeek horixe eskatzen ari direla lehen egunetik, eta epaiketa fasean ere eska daitezkeela.
Delako kazetari nafar hori ez ote “caballo loco” delakoa? Demostratu zuen beste batzu bezala zer nahi zuen: “damnatio”ra biali afera guzia, pasaian ahal zuena zikinduz.
Zer kategoriako kazetariak ditugun! Zaldi Ero, Alberto eta orai Astiz, soilik euskaltzaleak aipatzekotan.
Egon pixkor